«Heinrich Himmler»: berrikuspenen arteko aldeak

Himmlerrek eta bere gizonek ustezko asmo horretan oinarritu ziren alderdiko eta estatuko etsai nagusien aurka egiteko eta zeuden tokian bertan erailtzeko. Horien artean ziren [[Kurt von Schleicher]] kantzelaria, Hitlerren agintearen aurkakoa, edo [[Gustav von Kahr]] politikaria, 1923ko Municheko putscha zapuztu zuena. Von Schleicher Gestapoko agente batzuek tirokatuta hil zuten haren emaztearekin batera, eta Von Kahr SSetako militante batzuek aizkorakadaka akabatu zuten Municheko baso batean.[[1934]]ko [[uztailaren 25]]ean, SSak formalki SAengandik banandu ziren; azken hauek ez zuten ia garrantzirik izan hurrengo urteetan.
 
1940ko urrian Euskal Herrira heldu zen, Hendaiara eta, [[Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)|urriaren 19tik aurrera, Donostiara]], Hitlerren eta Francoren arteko Hendaiako bilkura prestatu eta Alemaniako eta Espainiako polizien arteko lankidetza estutzeko. [[Altsasua]]n ere egon zen, [[Manolo Aristorena]] bertako alkatearekin.
 
Beldurra baino gehiago gorrotoa sortuz, Himmlerrek barneko etsaiak izan zituen; hala nola [[Wilhelm Canaris]] ([[Abwehr]]-eko burua), [[Albert Speer]] eta [[Martin Bormann]]. Harroputza, ankerra eta zuhurtasunik gabea iruditzen zitzaielako gaitzesten zuten.