Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
261. lerroa:
Atzerakada abagune aproposa iruditu zitzaien turko-zipretarrei eta euren [[Behin-behineko Turko-zipretar Administrazioa|behin-behineko administrazioa]] aldarrikatu zuten 1967ko abenduaren 28an. Makariosek berehala legez kanpokotzat jo zuen administrazio berria, hala ere, bere ahultasunak aldaketa ekarriko zuen gatazka ikusteko modura. Artzapezpikua, gobernuko gainerako kideekin batera, onartzen hasia zen turko-zipretarrek nolabaiteko autonomia politikoa izan beharko zutela eta uhartea Greziarekin bateratzea momentuz ezinezkoa izango zela. Bien bitartean, Greziako junta militarra urduritzen hasia zen. Arrakasta nazionalistak behar zituen etxeko gobernua eta herritarren babesa mantentzeko, eta Zipreko presidentea ez zeukaten laguntzeko prest. Makariosi komunisten jarraitzaile izatea egotzi zioten eta bera eta bere gobernuaren kontrako ekintzak martxan jartzea erabaki zuten. CIAren eta junta militarraren laguntzari esker, George Grivas ezkutuan bueltatu zen uhartera 1971. urtean eta [[EOKA B]] talde armatu ultra-nazionalista sortu zuen. 1971. eta 1974. urteen artean talde paramilitarrak Zipreko gobernua kanporatzeko bost plan prestatuko zituen, tartean presidentearen kontrako hilketa saiakerak. Dena den, ekintzek porrot egin zuten.
 
1974ko urtarrilean Grivas bihotzekoak jota hil zen eta EOKA B taldea Greziako Juntaren esku gelditu zen zuzenean. Luzamenduetan ibili gabe, 1974kourte bereko uztailaren 15ean, Greziako Juntak eta Zipreko Guardia Nazionalak estatu-kolpea eman zuten. Matxinoek arrakasta izan zuten. Erasoetan 300 bat greko-zipretar hil zituzten eta [[Nikos Sampson]] izendatu zuten presidente berri; Makariosek britainiarren laguntzari esker ihes egitea lortu zuen. Greziak uhartearen kontrola bereganatu bezain laster, Turkiaren erantzuna iritsi zen: junta militarrari Sampson kanporatzeko, indar armatuak uhartetik ateratzeko eta Zipreko independentzia onartzeko eskatu zion. Eskariek ezezko erantzuna izan zuten eta bitartekaritza saiakera orok ere huts egin zuen. Berme Itunean adostutakoa aitzakiatzat hartuz, Turkiak egoera nahasian esku hartzea erabaki zuen.
 
[[Bülent Ecevit]] lehen ministroak, koalizioko gobernuaren babesarekin batera, Turkiako armada bidali zuen Ziprera uztailaren 20an. Uhartearen inbasioa hasi zen. Lehenengo fasean erasoen arrakasta mugatua izan zen: bi egunetan turkiarrek [[Kirenia]] Nikosiarekin lotzea lortu zuten (uhartearen %3). Bien bitartean, greziar indarren erantzuna turko-zipretarren hegoaldeko guneak okupatzen hastea izan zen. Baina, inbasioak istilu politikoak eragin zituen Grezian; junta militarra kolapsatu eta [[Konstantinos Karamanlis]] politikariaren gobernu zibilak ordezkatu zuen uztailaren 23an. Azken horrek Nikos Sampson berehala kargugabetzea eskatu zuen eta Zipren militarki esku hartzeari uko egin zion.
[[Fitxategi:Cyprus Northern Cyprus Locator.png|300px|right|thumb|1974an uhartea bi zatitan banatuta gelditu zen:{{legend|green|Zipreko Errepublika}}{{legend|orange|Ipar Zipreko Turkiar Errepublika}}]]
Bi aldeek su-etena adostu zuten uztailaren 23an. Akordioa ez zen indarrean jarri lurralde osoan, Greziako egoera politikoa oso nahasia zenez turkiar indarrek aurrera pausoak ematen jarraitzeko baliatu baitzuten. Hala ere, uztailaren amaieran bakea lortzeko elkarrizketak hasi ziren [[Geneva]]n. Greziako, Turkiako eta Erresuma Batuko ordezkariak elkartu ziren bertan. Bakoitzak bere interesak sutsuki defendatzen zituen eta ez ziren gai adostasunetara iristeko. Azkenean, Turkiak abuztuaren 14an mehatxu egitea erabaki zuen: Greziak Zipren estatu federal burujabe bat onartu ezean, erasoak aurrera jarraituko zuen. Aurkeztu zuten estatu federal horretan, gainera, turko-zipretarrek (biztanlerian %18 eta lurraldearen %10aren jabe zirenak) uhartearenuharteko lurren %34 jasoko zuten. Greziarren laguntzariklaguntza militarrik gabe greko-zipretarren indarrak inoiz baino ahulago zeuden eta Glafkos Kliridis ordezkariak 36-48 orduko epea eskatu zuen Greziako eta Zipreko gobernuekin kontsultatzeko. Turkiak Kliridisen eskakizuna ez onartzea erabaki zuen eta ordu gutxiren buruan inbasioaren bigarren fasea jarri zuen abian.
 
Nazioarteko gainontzeko ordezkariek (tartean britainiarrek eta estatubatuarrek) ez zuten begi onez ikusi turkiarren mugimendua. Turkiak hasieratik elkarrizketak eten nahi izan zituela adierazi zuten eta ezbaian jarri zuten herrialde horren asmo ona. Hala ere, ez zuten erasoari kontra egiteko erabakirik hartu. Bestalde, Zipreko Gobernua baliabiderik gabe zegoen. Greziak gatazkan ez zuela militarki parte hartuko esana zuen, eta defendatzeko nahikoa indar ez zutenez, iparraldea babesgabe gelditu zen. Bigarren erasoaldiak izugarrizko arrakasta izan zuen turkiarrentzat eta hiru egunen buruan uhartearen %36,2ren kontrola izatera pasa ziren<ref name=Bibliografia108/>. Su-etena hala moduz sinatu zuten 1974ko abuztuaren 16an eta bi aldeen arteko eremua Nazio Batuen administrazioaren agindupean gelditu zen.