Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
159. lerroa:
[[Erromatar Inperioaren gainbehera|Erromatar Inperioaren banaketan]] uhartea [[Bizantziar Inperioa|Ekialdeko Inperioaren]] barnean gelditu zen. 649. urtean [[Muawiyah I.a]]ren gidaritzapean [[Omeiatar Kalifa-herria]]k Zipre bereganatu zuen eta 668an bizantziarrek eta arabiarrek kondominio bihurtzea erabaki zuten. 300 urteren ostean bizantziar tropek uhartea berreskuratuko zuten X. mendean<ref name=Bibliografia103/>. Hala ere, ez zen luzerako izango. [[Lehenengo Gurutzada]]n [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa|Rikardo Lehoibihotzak]] Zipre bereganatu eta [[Tenpluko Ordena|Zaldun tenplarioei]] saldu zien; 1192. urtetik aurrera uhartea [[Guy Lusignangoa]] eta [[Lusignango Etxea|Lusignan leinua]]ren mende egongo zen ([[Zipreko Erresuma]]). [[Mamelukoen Sultanerria|Mamelukoek]] [[Akreko setioa (1291)|1291ko setioan]] [[Akre (Israel)|Akre]] hiria eskuratu ostean, uhartea [[Europa|europarren]] merkataritza-gune garrantzitsuena bihurtuko zen [[Afrika]]rekin eta [[Asia]]rekin tratuak egiteko. 1489ko otsailean, Zipreko azken erreginak, [[Katalina Cornaro]]k uhartea [[Veneziako Errepublika]]ri saldu zion.
 
1571. urtean [[Otomandar Inperioa]]k Zipre konkistatukokonkistatu zien veneziarrei. [[Turkiar]]ren aginteak aldaketa handi bat ekarriko zuen uhartera, Inperioak soldaduei eta euren familiei bertan iraunkorki gelditzeko lur kontzesioak eman baitzizkien. Feniziarren garaitik bertan gelditzeko asmo gutxi erakutsi zuten merkatariek baino ez zuten ezbaian jarri [[greko-zipretar|greziarren]] nagusitasuna, baina XVI. mendean bertan bizitzen geldituko ziren [[turko-zipretar|turkiarrak]] iristen hasi ziren. Zipretarren banaketa etnikoak aldagai berria zuen. XVII. mendean zehar turkiar herritarren kopurua azkar hazi zen, baita Inperio berriaren baitan aurrera egiteko [[islam]]era aldatu zen greziarren kopurua ere. Beraz, otomandarren mende egondako hiru mendeetan zehar bi taldeen arteko bereizketa eman zen, bai erlijioagatik, bai hizkuntzagatik.
 
[[Greziako Independentzia Gerra]] (1821-1829) gertatu zenean, Zipreko greziar askok otomandarren agintetik askatu eta [[Grezia]]rekin bat egiteko aukera ikusi zuten ([[Ideia Handia]]). Zipretarrek ezkutuko laguntza eman zioten Greziari eta uharteko [[Küçük Pasha]] gobernariaren erantzuna bortitza izan zen. 1821eko uztailaren 9an gizartean eragin handia zuten 470 bat greko-zipretar hilarazi zituen, tartean [[Zipreko Kyprianos]] artzapezpikua eta Pafosko Khrysanthos, Kitiongo Meletios eta Kireniako Lavrentios apezpikuak. Hurrengo egunean otomandarrek Zipreko monasterioetako abade eta monje guztiak exekutatu eta herrietako greziar buruzagi guztiak espetxeratu zituzten (uztailean zehar guztiak hilko zituzten). 1821. urtean turkiar soldaduek bi mila greko-zipretar baino gehiago hil eta 62 herri erabat desagerrarazi zituzten.