Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa:
Gatazka ulertzeko beharrezkoak diren kontzeptuak<ref name=Bibliografia106/>:
* ''[[Enosis]]'' ("Batasuna"): Greziatik kanpo bizi diren hainbat [[greziar]] komunitateren mugimendu politikoa da, helburu nagusitzat euren lurraldea Greziarekin bat egitea dutena. ''Enosis''a mugimendu bereziki indartsua izan da greko-zipretarren artean<ref>{{en}} Mallinson, W.; Mallinson, B. (2005). ''[https://archive.org/details/cyprusmodernhist00mall Cyprus: a modern history]''. I.B.Tauris. 10. or. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-1850435808|978-1850435808]]</ref><ref name=Bibliografia112>{{en}} [https://www.britannica.com/topic/enosis "Enosis"]. ''Britannica''. 2021.08.17</ref>.
* [[Panhelenismo]] (edo [[Ideia Handia]]; [[greziera]]z, ''Megali Idea''): XIX. eta XX. mendeetan greziarren artean indar handia izan zuen greziarren mugimendu [[irredentista]] zen, aspaldiko [[Bizantziar Inperioa]] berreskuratu nahi zuena. Nahiz eta Greziak 1821ean independentzia eskuratu zuen, panhelenismoaren helburua greziar guztiak estatu bakarrean elkartuko zituen egitura politikoa lortzea zen; horretarako jarraitzaileek [[Jonikoa|Itsaso Jonikoan]] eta [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzean]] bizi ziren greziarren lurraldeak, [[Epiro]], [[Mazedonia (eskualdea)|Mazedonia]], [[Trazia]] eta Zipre Greziarekin elkartu nahi zituzten. [[Greko-turkiar gerra (1919–1922)|1919-1922ko greko-turkiar gerraren]] eta [[Greziaren eta Turkiaren arteko biztanle trukea|biztanle trukearen]] ondoren, kontzeptuak gizartearen babesa galdu zuen.
* ''[[Taksim]]'' ("Banaketa"): [[turkiar]] askok babesten duen mugimendu politikoa da, Zipreko uhartea bitan banatuta nahi duena, alde greziarrean eta alde turkiarrean. Helburua hala moduz lortu zen Turkiak uhartearen iparraldeko lurraldea [[Zipreko turkiar inbasioa|indarrez hartu]] zuenean eta turko-zipretarrek 1983an [[Ipar Zipreko Turkiar Errepublika]] aldarrikatu zutenean<ref name=Bibliografia116>Garcia, Adrian (2016.06.09). [https://www.berria.eus/paperekoa/1787/002/001/2016-06-09/zipre-batzeko-negoziazioak-azkartuko-dituzte-bake-ituna-aurten-adosteko-asmoz.htm "Zipre batzeko negoziazioak «azkartuko» dituzte, bake ituna aurten adosteko asmoz"]. ''Berria''. 2021.08.17</ref>.