Isidoro Fagoaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Erreferentzia
6. lerroa:
Berako [[Ilekueta]] auzoko Agramontea etxean sortu zen. Hamalau urterekin, Argentinara joan zen, han bizi zen osabarengana. [[Florencio Constantino]] eta [[Titta Ruffo]] abeslariak ezagutu zituen Buenos Airesen, eta, haien eskutik, [[Italia]]ra joateko urratsa egin zuen.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Bonbek isildu zuten tenorra|data=2017-04-17 |izena= Edurne |abizena= Elizondo|url=http://www.berria.eus/albisteak/133812/bonbek_isildu_zuten_tenorra.htm}}</ref> [[Lehen Mundu Gerra]]n etxera itzuli baina 1920 inguruan egin zuen debuta [[Napoli]]n, [[Antonio Paoli]] eta [[Julian Gaiarre]] nafarren "laguntza"rekin.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Amatiño|izenburua=Paoli tenore puertoricarra edota Irulegi espiritista nafarra|hizkuntza=eu|url=https://eibar.org/blogak/amatino/paoli-tenore-puertoricarra-edota-irulegi-espiritista-nafarra|aldizkaria=Eibar.ORG {{!}} Eibarko peoria|sartze-data=2020-06-05}}</ref>
 
[[Tenor]] bikaina izan zen, haren izen handia mundu osora zabaldu zen eta [[Richard Wagner|Wagnerren]] operetako abeslari nagusia izan zen. [[1936]]. urteaz geroztik idazteari ekin zion, eta ''[[Gernika (aldizkaria)|Gernika]]'' nahiz ''[[Eusko Jakintza]]'' aldizkariak bultzatu zituen [[Buenos Aires]]en. [[Gaztelania]]z idatzi zuen eta Euskal Herriko gaiak jorratu zituen nagusiki. Zuzendaria izan zen Isidoro Fagoagaren poltsikotik ateratako sosei esker bizi izan zen Gernika aldizkaria azken urteetan (1945-1953), independentzia ideologikoak sostengu ekonomikoa behar zuen eta.<ref>{{Erreferentzia|izena=Eneko|abizena=Aizpurua|izenburua=Bidasoan gora|data=2020|url=https://www.worldcat.org/oclc/1258411699|isbn=978-84-1360-000-0|pmc=1258411699|sartze-data=2021-08-29}}</ref>
 
1937an, [[Gernikako bonbardaketa]] zela eta, Italia eta antzokia bazter uztea erabaki zuen, eta, [[Ipar Euskal Herri]]ra mugitu zenean, atxilo hartu eta [[Gurseko kontzentrazio esparrua|Gurseko kontzentrazio esparrura]] eraman zuten. Handik atera eta Donibane Lohizunen eta Argentinan erbesteratu zen.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[El Diario Vasco]]|data=2007-10-7|izena=Montse|abizena=Román|izenburua=El tesoro de 'Sigfrido' Fagoaga|url=http://www.diariovasco.com/20071007/cultura/tesoro-sigfrido-fagoaga-20071007.html}}</ref> Donibane Lohizunen [[Rafale Pikabea]] kazetariak ''Gernika'' aldizkaria sortu zuen eta Fagoaga lehen unetik ekimenaren kolaboratzailea izan zen. Pikabea hil ondoren Fagoagak hartu zuen aldizkariarekin jarraitzeko ardura. Behin Argentinan, handik jarraituko du aldizkariaren lanarekin, 1953 arte. 1964an Euskal Herrira itzuli zen, Donostiara. Gipuzkoako hiriburuan 1976an hil zen.<ref>https://www.hamaikabide.eus/biografias/</ref>