«Jose Ramon Etxebarria»: berrikuspenen arteko aldeak

t
(erreferentzia)
 
 
=== Wikilaria (2017tik) ===
Lanetik jubilatu ondoren, Euskarazko Wikipedia osatzeko boluntario modura dihardu helburu zehatz batekin: Hezkuntza Atarian “kalitatezko 2000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat” izenburupean dagoen proiektua sendotzea. Zehazki, Fisikaren arloko artikuluak osatzen, ari da, unibertsitatera bidean doazen ikasleei artikulu entziklopediko pedagogiko eta praktikoak eskaini nahian. 2020rako milioi erdi bat karaktere baino gehiago gehituta zituen arlo horretako artikuluetan (kontuan hartu ohiko eleberri batean 100.000 karaktere-edo egoten direla) eta 140tik gora irudi ere.<ref>{{erreferentzia|izena=Jose Ramon|abizena=Etxebarria|urtea=2020|izenburua=" Jr.etxebarria • eu.wikipedia.org "|argitaletxea=wikimedia|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=en|url=https://xtools.wmflabs.org/ec/eu.wikipedia.org/Jr.etxebarria}}</ref> Esaterako, artikulu hauek hobetu ditu eta horren ondorioz denek dituzte bere irudiak eta 20.000 karaktere baino gehiago: [[Azelerazio]], [[Higidura zirkular]], [[Indar]], [[Indar zentrifugo]], [[Masa]], [[Presio]], [[Presio atmosferiko]], [[Tenperatura]] edota [[Zinematika]].
 
Jakintza transmititzeko formatuak aldatu dira urteekin eta formatu guztiekin moldatu izan da '''Etxebarria'''; hasieran aitzindaria izan zen fisikako apunteak idazten, gero liburuak izan ziren eta online liburuak, eta azken aldian Wikipediako artikuluak argitaratzen ere aitzindarietako bat da bera.
1.797

edits