Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
38. lerroa:
[[Fitxategi:Un patrouille in bufferzone.jpg|325px|thumb|right|Nazio Batuen patruila bat Agia Marina greko-zipretar eliza ortodoxoaren inguruan (2009).]]
Bestetik, Turkiako Errepublikaren 1974ko esku-hartzearen eta okupazioaren ondoren sortu diren auziak<ref name=Bibliografia104/>:
* Desmilitarizazioa: Nazio Batuen Erakundeko ordezkariek eta nazioarteko bitartekariek uharteko indar armatuak desmobilizatzeko eskaera egiten dute, izan ere, Zipre da biztanleko indar armatu kopuru altuena duen Europar Batasuneko herrialdea<ref>{{Erreferentzia|izena=Berria|izenburua='Bake garaian' ere, militarizatuena|hizkuntza=eu|data=2016-10-22|url=https://https://www.berria.eus/paperekoa/1879/008/001/2016-10-22/bake-garaian-ere-militarizatuena.htm|aldizkaria=berria.eus|sartze-data=2021-08-07}}</ref>. Soldaduskak derrigorrezkoa izaten jarraitzen du, baina [[Annan Plana]]z geroztik soldaduskaren aurkako [[intsumisio]]a nabarmen igo da greko-zipretarren artean<ref name=Bibliografia117>{{en}} Efthymiou, Stratis (2019). [https://www.palgrave.com/us/book/9783030147013#aboutBook "Nationalism, militarism and masculinity in post-conflict Cyprus"]. ''Palgrave Macmillan''. Londres eta New York. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-3030147020|978-3030147020]]</ref>. Datuen arabera, [[Zipreko Guardia Nazionala]]k 10 mila kide ditu (beste 50 mila erreserban)<ref>{{en}} [http://www.armedforces.co.uk/Europeandefence/edcountries/countrycyprus.htm "Cypriot Armed Forces"]. ''Armed Forces''. 2021.08.19</ref>, hala ere, ez da uhartean dagoen indar armatu bakarra; [[Turkiako Indar Armatuak|Turkiar Armada]]k 40 mila soldadu baino gehiago ditu Zipren ([[Zipreko Bake Indarren Turkiar Komandoa]]), [[Britainia Handiko Indar Armatuak|britainiar indarrek]] 3.500 kide dituzte [[Akrotiri eta Dhekelia]] eremuan ([[Zipreko Britainiar Indarrak]])<ref>{{en}} [https://www.fergusmurraysculpture.com/cyprus/critical-issues-9-pages/iii-british-sovereign-base-areas/ "Cyprus Critical Issues III: The British Sovereign Base Areas"]. ''Fergus Murray''. 2021.08.23</ref>, NBEren indarrak ([[Zipren Bakea Mantentzeko Nazio Batuen Indarra|UNFICYP]]) mila inguru dira eta [[Greziako Indar Armatuak|Greziako Armadak]], azkenik, beste mila kide ditu ([[Zipreko Greziar Indarrak]])<ref>{{en}} [https://peacekeeping.un.org/en/mission/unficyp "UNFICYP Fact sheet - United Nations Peacekeeping Force in Cyprus"]. ''UNFICYP''. 2021.08.23</ref>. Greko-zipretarrek hedapen militarra eta kanpoko herrialdeen esku-sartzea gaitzesten dute; turko-zipretarrek, aldiz, euren segurtasuna bermatzeko turkiar indarrak beharrezkoak direla deritzote.
* Botere banaketa: 1974. urtetik uhartea bateratzeko egin diren proposamenetan komunitate nagusien artean boterea banatzeko saiakerak egin dira. Negoziazio horietan egitura politiko berriaren izatea izan da gatazka handienak sortu dituena: herrialde bateratua, federala, bi estatuk osatutako federazio malgua... Hain zuzen, parlamentuen eta indar banaketen akordioak gertu egon diren bitartean, lurralde banaketa izan da korapilo potoloenak sortu dituena. Alde batetik, turko-zipretarrek uhartea bi administraziotan edo herrialdetan banatzea eskatzen dute; greko-zipretarrek eta errefuxiatuek, bestetik, ez diote uhartearen iparraldeko lurraldera bueltatzeko nahiari uko egiten<ref name=Bibliografia101/>.
* Errefuxiatuen lur jabetzak: Turkiako Armada uhartean indarrez sartu eta iparraldean [[garbiketa etnikoa]] burutu zuenetik 160.000 errefuxiatu greko-zipretar (eta horien ondorengoak) euren etxe eta jabetzetatik urrun bizi izan dira<ref name=Bibliografia104/>; [[Famagusta]] hirian, esate baterako, biztanleen %68k ondasunak atzean utzi behar izan zituen. Hala, uhartea bateratzeko egin diren ahaleginetan, Zipreko Errepublikak errefuxiatuen eskubideen aldeko aldarria egin izan du eta euren jabetzak bueltatzeko edo konpentsazioak emateko proposamenak egin ditu. Turkiar aldeak, aldiz, 1974 aurreko egoera berrezartzea edo kalte-ordainak banatzea ezinezkoa dela argudiatzen du.