Arabako Mendialdea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
19. lerroa:
'''Arabako Mendialdea''' edo '''Kanpezuko kuadrilla''' [[Araba|euskal lurralde hori]] osatzen duten zazpi [[Arabako kuadrillak|kuadrilla]] edo eskualdeetako bat da. Arabako hego-ekialdean dago, [[Nafarroa]]rekin muga egiten duen eskualde menditsuan.
 
Mendebaldean, [[Trebiñu]] eta [[Añanako kuadrilla]], ekialdean [[Lizarraldea]], iparraldean [[Aguraingo kuadrilla]] eta hegoaldean [[Arabako Errioxako kuadrilla]] eskualde mugakideak ditu.
Hiriburua [[Kanpezu]] da.
 
Sei udalerrik osatzen dute eskualdea, eta herriburua [[Kanpezu]] da. Gaur egun, 3.000 biztanle inguru ditu.
 
== Geografia ==
35 ⟶ 37 lerroa:
Dena dela, urtean batez besteko euria 700 eta 1.500 mm bitartean dago. Tenperaturak urtean batez beste 1l°C-koak dira. Ekialdean, [[sinklinal]]aren hegoko alderdiko eranskin gailen txikien gainean, topografia malkartsuko mendi sail eta haran definituak ageri dira (Harana, Antoñana); lurralde horietan, egiturazko antolamendua konplexuagoa da, eta ezaugarri klimatikoak ñabardura handiagoz aztertu behar dira: aldameneko zenbait eskualdetan baino euri gehiago egiten du (Trebiñuko arroa, kasu), garaiera handiagoan baitago. Landaredia ugaria eta askotarikoa da, eta lekuan lekuko ezaugarri topografikoei oso lotua dago: iparrera begira dauden hegaletan, pagoa (''[[Fagus syivatica]]'') eta haritza (''[[Haritz kandudun|Quercus robur]]'') dira nagusi; hegora begira daudenetan, sahatsa, besteak beste. Alderdi horietan, ''[[Ametz|Quercus pyrenaica]]'' aipatu behar da; adibidez, Izkizeko mendietan lur-eremu handi samarra hartzen du erkametzak, eta horren kariaz gune natural izendatu dute. Hegoaldeko mendilerroen laiotzetan, hezetasun ugariaren eraginez, pagadiak ageri dira ostera, erkametzak baino garaiera handiagoko lekuetan. Aitzitik, egutera molde mediterraneokoa da, leku garaienetan ezpeleta eta artadia (''[[Quercus ilex rotundifoiia]]'') nagusi baitira, eta beherenetan abaritza (''[[Abaritz|Quercus coccifera]]'') eta [[erromero]]a.
 
Demografiaren bilakaera biztanle-galtze izugarriak markatu du, [[XX. mendea]]ren hasieratik gaurdaino: [[1900]]ean 8.042 biztanle zituen, eta [[1991]]n 3.197 besterik ez ziren; murrizketa, beraz, % 60koa da ia. Dentsitatean asko nabarmendu da, noski: XX. mendearen hasieran kilometro koadroko 16,5 biztanleak gaur egun 6,6 besterik ez dira. Biztanleria galtzea [[1960]] eta [[1975]] bitartean gertatu zen batez ere, hamabost urte horietan biztanleriaren % 35 galdu baitzen orotara, Gasteiz, Laudio eta Amurrio hazi ziren hein berean.<ref>[https://www.berria.eus/udako_serieak2021/08/17/hutsunea-betetzeko-lanean/arabako-mendialdea.htm "Parentesi luzea nahi du" (Berria, 2021/08/17).]</ref>
 
Nekazaritza garatzea ez da erraz halako topografia malkartsuan; basoginrza[[basogintza]] eta [[abeltzaintza]] nagusitzen dira, ondorioz. Abeltzaintza Arraia-Maeztun, Bernedo, Kanpezu eta Urizaharrean biltzen da, eta batez eta ardiak, zerriak eta behiak hazten dira. Industriak ez du ia batere garrantzirik, Maeztuko asfaltoen aspaldiko ustiapena alde barera utzirik. Mendateetan barna abiatzen dira errepideak, Lautadarekin lotzeko (Azazeta, Opakua edo Ulibarri) nahiz Errioxarekin elkartzeko (Bernedo eta Herrera). Errepide autonomikoek (A-126 eta A-132) nahiz eskualdekoek (A-2124 eta A-2128) edo herrietakoek osatzen dute errepide-sarea.
 
== Udalerriak ==