Charikar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Danwasd (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
'''Charikar''' ([[Persiera|persieraz]]: چاریکار‎) [[Koh Daman bailara|Koh Daman bailarako]] [[hiri]] nagusia da, bai eta [[Afganistango probintziak|Afganistan iparraldeko]] [[Parwan probintzia|Parwan probintziako]] [[Hiriburu|hiriburua]] ere. 171,200 [[Biztanleria|biztanle]] inguruko [[Biztanleria|populazioa]] dauka,<ref>https://reliefweb.int/sites/reliefweb.int/files/resources/Afghanistan%20Central%20Statistics%20Organization%20CSO%20Estimated%20Population%202012-2013.pdf</ref> [[Tajik|tajik-nagusitasunarekin]].<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Institute for the Study of War|hizkuntza=en|url=http://dev-isw.bivings.com/|aldizkaria=Institute for the Study of War|sartze-data=2021-08-20}}</ref>
 
[[NH01 autobidea (Afganistan)|Afganistango NH01 autobidearen]] parean dago kokaturik, [[Kabul|Kabuletik]] 69 [[Kilometro|kilometrora]], [[Afganistango probintziak|iparraldeko probintzietarako]] bidean; hala, bidaiariak Charikarretik igaroko dira [[Mazar-i-Xarif]], [[Kunduz]] edo [[Puli Khumri|Puli Khumri-ra]] doazenean. [[Kabul|Kabuletik]] gertu egon arren, hiri-area osatzen duen lursailaren erdia baino zertxobait gehiago ez dago eraikita. Eraikitako lursailetatik, ia erdia bizitegikoa da (%37), eta beste erdia partzela hutsak (%32), eraikitako azaleraren %19a hartzen duen [[Errepide|errepide-sare]] batekin.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=State of Afghan Cities report 2015 (Volume-II) by UN-HABITAT|data=2015-10-31|url=https://web.archive.org/web/20151031111658/http://unhabitat.org/books/soac2015_volume2/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2021-08-20}}</ref> Charikar [[Panjshir harana|Panjshir haranaren]] atarian dago, non [[Shamali lautada|Shamaliko lautadek]] [[Hindu Kush]] mendi-adarrekin topo egiten duten. Charikar bere [[zeramika]] eta [[Mahats|kalitate handiko mahatsengatik]] da ezaguna.
 
Charikar hiribarruak 96,039 [[Biztanleria|biztanle]] zituen 2015ean, 4 polizia-barrutitan banaturikoak (''Nahia''k). 3,025 [[Hektarea|hektareako]] azalera osoarekin, 10,671 [[etxebizitza]] daude guztira Charikarren.<ref name=":0" />
 
== Erreferentziak ==