Asteroide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Lehengoratua Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Ayush0071729 (eztabaida) wikilariaren 8642042 berrikuspena desegin da. Interwiki link spammer.
Etiketa: Desegin
 
9. lerroa:
[[Fitxategi:Ceres optimized.jpg|thumb|ezkerrera|[[Zeres (planeta nanoa)|Zeres]] planeta nanoa, [[Hubble espazio teleskopioa|Hubble espazio teleskopiotik]] ikusia.]]
 
Heterogeneoak izatea da asteroideen ezaugarri nagusia: haien gainaldea [https://astroquantumphysics.com/irregular-galaxy-galaxies/ irregularra] da; [[biratze ardatz]]a norabidetua dute itxuraz, eta errotazio periodoa, askotarikoa.
 
Asteroideak, planetak bezala, Eguzkiaren inguruan biraka ibiltzen dira. Asteroide gehienen orbitak Marte eta Jupiter artean mugitzen dira, baina bakar batzuk Eguzkitik gertuago daude. Lurraren orbita ebakitzen duten asteroideei ''Apolo asteroide'' deritze. Lurraren orbita ebakitzen dutenez, Lurrarekin talka egin dezakete. 1937an [[69230 Hermes|Hermes asteroidea]] Lurretik 748.300 kilometrora igaro zen. Zientzialari batzuen ustez asteroide batzuk gertuago ere igaro dira. Izan ere, bada teoria bat, dinosauroen bat-bateko iraungitzea azaltzeko, asteroide edo kometa batek Lurra jo zuela dioena: talkaren ondorioz sortu zen hauts-hodeiak eguzki-argia Lurrera iristea eragotzi zuela urteetan, eta horren ondorioz dinosauroen heriotza eragin zuen hotz- eta iluntasun-aldi luzea izan zela. Asteroide bati argazkia egin zion lehen espazio-ontzia [[Galileo (espazio misioa)|Galileo]] zunda izan zen, 1991n ''Gaspra'' asteroidetik oso hurbil igaro zenean. Ordu arte zientzialariek Lurreko teleskopioen bidez baizik ezin izan zituzten aztertu asteroideak.