«Txikipedia:Bihotz»: berrikuspenen arteko aldeak

 
== Odolak bihotzean egiten duen ibilbidea ==
Odola eskuinaldeko aurikularen bidez sartzen da bihotzean. Hortik eskuinaldeko bentrikulura igarotzen da, eta birika-arteriaren bidez irteten da bihotzetik. Birika-arteriak biriketara eramaten du odola, eta biriketan {{txp|oxigeno|oxigenoa}} hartzen du odolak. Oxigenoz gainezka dagoenean, birika-zainaren bidez ezkerraldeko aurikulura joaten da odola, hortik ezkerraldeko bentrikulura igarotzen da, eta aorta arteriatik ateratzen da bihotzetik, odola gorputz osora banatzeko, biriketara izan ezik.<br />
 
Bihotzaren ezkerraldea odola biriketatik gorputzera zabaltzeaz arduratzen da; bihotzaren eskuinaldea, berriz, odola bihotzera itzularazteaz.
{{Txikipedia interwiki}}