Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
| izena = Zipreko gatazka
| irudia = [[Fitxategi:Cyprus lrg.jpg|285px|Zipreko mapa]]
| data = [[1878]]XIX. mendea - gaur egun
| lekua = [[Zipre|Zipreko uhartea]]
| koordenatuak =
17. lerroa:
Gatazka [[Otomandar Inperioa]]ren eta [[Britainiar Inperioa]]ren aurkako askapen borrokarekin hasi zen. XX. mendearen hasieran [[greziar]] biztanleen helburu nagusia ''[[Enosis]]''a gauzatzea zen, hau da, Zipre Greziarekin bat egitea. Horretarako, aurretik [[Kreta]]k, [[Joniako Uharteak|Joniako uharteek]] eta [[Dodekaneso]]k egin zuten bezala, greko-zipretarrek kanpoko agintearen kontra egin zuten<ref name=Bibliografia106/>. Hala ere, gatazka berehala bihurtu zen Zipreko bi komunitate nagusien arteko borroka, batez ere 1960an uharteak independentzia lortu zuenetik aurrera.
 
1974an inflexio-puntua iritsi zen, [[Zipreko estatu-kolpea|estatu-kolpearen]] ondoren Turkiak uhartearen iparraldeko zatia indarrez bereganatu zuenean. 24 egunetan [[turkiar]]rak uhartearen %36,2ren kontrola izatera pasa ziren<ref name=Bibliografia108>{{en}} Kyritsi, Thekla; Christofis, Nikolaos (2018). ''Cypriot Nationalisms in Context: History, Identity and Politics''. Palgrave Macmillan. 12. or. [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-3319978031|978-3319978031]]</ref>. Okupatutako lurraldeetakolurraldeko biztanleen %82 greko-zipretarrak ziren, baina homogeneotasun etnikoa lortzeko asmoz turkiarrek hegoaldera kanporatu zituzten<ref name=Bibliografia109>{{en}} Zipreko Errepublikako Kanpo-harremanetako Ministerioa (2005.02.22). [https://web.archive.org/web/20070614123038/http://www.mfa.gov.cy/mfa/mfa.nsf/FEB4D72828085695C2256FD50031BF1E/$FILE/MEMOResponse10.3.05.doc "Memorandum by the Ministry of Foreign Affairs of the Republic of Cyprus regarding the Foreign Affairs Committee of the United Kingdom Parliament Report on Cyprus"]. 2021.08.12</ref>. Turkiak aurrera eraman zuen [[garbiketa etniko]]ak 160.000 errefuxiatu utzi zituen eta uhartea bi zatitan banatuta gelditu zen<ref name=Bibliografia104>{{en}} Chan, Sewell (2016.11.07). [https://www.nytimes.com/2016/11/08/world/europe/cyprus-reunification-talks.html "Cyprus: Why One of the World’s Most Intractable Conflicts Continues"]. ''The New York Times''. 2021.08.12</ref>. 1983an [[Ipar Zipreko Turkiar Errepublika]]k independentzia aldarrikatu zuen, Turkiak baino onartzen ez duena<ref name=Bibliografia107/>. Izan ere, nazioartean Zipreko Errepublika jotzen da uharte osoaren ''[[de iure]]'' jabetzat, nahiz eta ''[[de facto]]'' iparraldea Turkiaren okupazioaren mende egon. [[Giza Eskubideen Europako Auzitegia]]ren arabera, Ipar Zipre Turkiaren [[estatu txotxongilo]]a da<ref name=Bibliografia111>{{en}} Milano, E. (2006). ''[https://books.google.es/books?id=4ph_D_aYHNMC&q=puppet+state+trnc&pg=PA146&redir_esc=y#v=snippet&q=puppet%20state%20trnc&f=false Unlawful Territorial Situations in International Law: Reconciling Effectiveness, Legality And Legitimacy]''. 146. or. [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-9004149397|978-9004149397]]</ref><ref>{{en}} Terry.D., G. (2016). ''[https://books.google.es/books?id=ENeSDQAAQBAJ&q=puppet+state+trnc&pg=PA58&redir_esc=y#v=snippet&q=puppet%20state%20trnc&f=false Yearbook of International Humanitarian Law 2015]
''. 58. or. [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-9462651418|978-9462651418]]</ref>.
 
Zipreko komunitateen arteko liskarrak konpontzeko eta gatazkari irtenbide politikoa emateko saiakera ugari egin dira, horien artean nabarmenenak Nazio Batuen Erakundearen eskutik iritsi dira. Hala ere, elkarrizketa eta proposamen guztiek porrot egin dute<ref>Palley, Claire (2006). ''An International relations debacle: the UN secretary-general's mission of good offices in Cyprus: 1999 – 2004''. Oxford: Hart Publ. [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/1-84113-578-X|1-84113-578-X]]</ref>. Helburua lortzetik gertuen gelditu zena [[Annan Plana]] izan zen, baina 2004an ospatu zen [[Zipre Bateratzeko Annan Planari buruzko 2004ko erreferenduma|erreferendumean]] greko-zipretarrek ezezkoa eman zioten<ref name=Bibliografia106/>. Gaur egun bi aldeen arteko harremana epelagoa da eta uhartearen zatiketari eta gatazkari irtenbidea emateko elkarrizketek aurrera jarraitzen dute<ref name=Bibliografia110>Aperribai, J. (2021). [https://www.berria.eus/albisteak/196972/zipre-batzeko-elkarrizketek-huts-egin-dutela-aitortu-du-nbek.htm "Zipre batzeko elkarrizketek huts egin dutela aitortu du NBEk"]. ''Berria''. 2021.08.15</ref>.
 
== Auziak ==
26. lerroa:
[[Fitxategi:Greece in the Treaty of Sèvres.jpg|375px|right|thumb|1920ko Sèvresko Itunean Greziak lortu zuen lurraldea gorriz.]]
Gatazka ulertzeko beharrezkoak diren kontzeptuak<ref name=Bibliografia106/>:
* ''[[Enosis]]'' ("Batasuna"): Greziatik kanpo bizi diren hainbat [[greziar]] komunitateren mugimendu politikoa da, helburu nagusitzat euren lurraldea Greziarekin bat egitea dutena. ''Enosis''a mugimendu bereziki indartsua izan da greko-zipretarren artean<ref>{{en}} Mallinson, W.; Mallinson, B. (2005). ''[https://archive.org/details/cyprusmodernhist00mall Cyprus: a modern history]''. I.B.Tauris. 10. or. [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-1850435808|978-1850435808]]</ref><ref name=Bibliografia112>{{en}} [https://www.britannica.com/topic/enosis "Enosis"]. ''Britannica''. 2021.08.17</ref>.
* [[Panhelenismo]] (edo [[Ideia Handia]]; [[greziera]]z, ''Megali Idea''): XIX. eta XX. mendeetan indar handia izan zuen greziarren mugimendu [[irredentista]] zen, aspaldiko [[Bizantziar Inperioa]] berreskuratu nahi zuena. Nahiz eta Greziak 1821ean independentzia eskuratu zuen, panhelenismoaren helburua greziar guztiak estatu bakarrean elkartuko zituen egitura politikoa lortzea zen; horretarako jarraitzaileek [[Jonikoa|Itsaso Jonikoan]] eta [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzean]] bizi ziren greziarren lurraldeak, [[Epiro]], [[Mazedonia (eskualdea)|Mazedonia]], [[Trazia]] eta Zipre Greziarekin elkartu nahi zituzten. [[Greko-turkiar gerra (1919–1922)|1919-1922ko greko-turkiar gerraren]] eta [[Greziaren eta Turkiaren arteko biztanle trukea|biztanle trukearen]] ondoren, kontzeptuak gizartearen babesa galdu zuen.
* ''[[Taksim]]'' ("Banaketa"): [[turkiar]] askok babesten duen mugimendu politikoa da, Zipreko uhartea bitan banatuta nahi duena, alde greziarrean eta alde turkiarrean. Helburua hala moduz lortu zen, Turkiak uhartearen iparraldeko lurraldea [[Zipreko turkiar inbasioa|indarrez hartu]] zuenean eta turko-zipretarrek 1983an [[Ipar Zipreko Turkiar Errepublika]] sortualdarrikatu zutenean<ref name=Bibliografia116>Garcia, Adrian (2016.06.09). [https://www.berria.eus/paperekoa/1787/002/001/2016-06-09/zipre-batzeko-negoziazioak-azkartuko-dituzte-bake-ituna-aurten-adosteko-asmoz.htm "Zipre batzeko negoziazioak «azkartuko» dituzte, bake ituna aurten adosteko asmoz"]. ''Berria''. 2021.08.17</ref>.
 
Zipreko gatazkak, baina, bilakaera historiko nabarmena izan du. Hasiera batean [[Otomandar Inperioa]]ren eta [[Britainiar Inperioa]]ren aurkako askapen borroka izan zena berehala bihurtu zen bi komunitateen arteko gatazka (batik bat 1960an Ziprek independentzia lortu ostean)<ref name=Bibliografia106/>. Izan ere, [[zipretar nazionalismo]]a ez da ideologia garrantzitsua izan herritarren artean eta urteetan zehar helburu politikoak aldatu badira ere, batzuek Greziarekin eta gainontzeko greziarrekin identifikatzera jo dute eta besteek, aldiz, Turkiarekin eta hango turkiarrekin<ref name=Bibliografia105/>. Gaur egun arreta uhartearen bateratzean eta bi komunitateen arteko adiskidetzean jartzen da, nazioartean Zipreko Errepublika uharte osoaren ''[[de iure]]'' jabea den arren, iparraldea ''[[de facto]]'' Turkiaren okupazioaren eta Ipar Zipreko Turkiar Errepublikaren administrazioaren mende dagoelako<ref name=Bibliografia111/>.
[[Fitxategi:Taksim graffiti in Nicosia late 1950s.jpg|250px|right|thumb|''Taksim''aren aldeko grafitia Nikosiako kalean (1950eko hamarkada bukaera).]]
Hurrengoak dira, hain zuzen ere, bi komunitate nagusien artean liskarrak sortu dituzten arazoak. Alde batetik, arazo historikoak:
* Greziarekin bat egitea: Zipreko greziarren helburu politiko nagusia Greziarekin bat egitea izan da, aurretik [[Kreta]]k, [[Joniako Uharteak|Joniako uharteek]] eta [[Dodekaneso]]k egin zuten bezala. ''Enosis'' izeneko mugimenduak jarraitzaile ugari izan ditu, dena den, turkiarren ezezko irmoak greziarren nahia apaldu du<ref name=Bibliografia112/>.
* Turkiarren segurtasuna: Otomandar Inperioak Zipretik alde egin zuenetik turkiarrak gutxiengo izan dira uhartean (%20 inguru) eta horren ondorioz euren bizimodua kolokan ikusi izan dute. Turkiarren beldur nagusia greko-zipretarrek agintea bereganatu eta euren eskubideak zapaltzea edota Zipretik kanpora bidaltzea izan da. Horregatik egin zuten, esate baterako, independentziaren aurka [[Zipre askatzeko borroka|Zipreren askapen borrokan]]. Turkiako Errepublikak, bestalde, ezkutuko laguntza eta babesa eman zien, harik eta 1974. urtean Zipre indarrez hartzea erabaki zuen arte.
* Botere banaketa: 1960. urtean independentzia lortu ostean, herrialde jaioberriaren agintea banatzen saiatu ziren bi komunitate nagusien artean. Akordioak [[Zipreko konstituzioa|konstituzioan]] azaldu ziren<ref name=Bibliografia113>{{en}} [https://www.embargoed.org/wp-content/uploads/2018/02/1959_London_and_Zurich_-Agreements.pdf "Züricheko eta Londreseko Akordioak"]. ''Embargoed''. 2021.08.17</ref><ref name=Bibliografia114>{{en}} [https://www.constituteproject.org/constitution/Cyprus_2013.pdf?lang=en "Zipreko Konstituzioa"]. ''Constitute Project''. 2021.08.17</ref>: bi hizkuntza ofizial, greko-zipretar presidentea eta turko-zipretar presidenteordea, zazpi-hiruko ratioa Ordezkarien Etxean eta gobernuan, beto eskubidea bi komunitateentzat... Dena den, adostasunak ez zuen luze iraungo. Arazoak udalerrien antolamenduan (turkiarrek herri mistoetan udalerri bereiziak sortzea eskatzen zuten; greziarrek, aldiz, udalerri bakarra sortzea), zergen ordainketan (turkiarrek zergen %6 baino ez zuten ordaintzen) eta lanpostuen banaketan (gobernuko lanpostuen %30 eta segurtasun nazionalekoen %40 turkiarren esku zeuden) agertu ziren<ref name=Bibliografia115>{{en}} Psomiades, Harry J. (1965). [https://www.jstor.org/stable/45311295 "The Cyprus Dispute"]. ''Current History'' (48. liburukia - 285. zenbakia). 269-276. or.</ref>.
* Uhartearen banaketa: Zipreko turkiarren helburu politiko nagusia uhartea bi zatitan banatzea izan da, hau da, ''Taksim''a gauzatzea<ref name=Bibliografia116/>. Turkiarrek ez zuten greko-zipretar gehiengoaren mende egon nahi eta independentzia lortu zenean, turko-zipretarrez soilik osatutako lurralde propioa aldarrikatzen hasi ziren. Eskakizuna, hala ere, oso arazotsua zen, greziarrak eta turkiarrak elkarrekin bizi zirelako Zipren, nahastuta uharte osoan zehar. Bi komunitateen artean lurraldea banatzeak herritar asko euren etxeetatik bidaltzea eskatzen zuen. Banaketa, baina, 1974. urtean eman zen, Turkiak uhartea indarrez hartu eta lurraldearen %36,2ren kontrola bereganatu zuenean<ref name=Bibliografia108/>. Iparraldeko lurretako biztanleen %82 greziarrak ziren arren, turkiar soldaduek bertatik bota eta hegoaldera bidali zituzten<ref name=Bibliografia109/>. ''Taksim''ak okupatutako lurraldearen [[garbiketa etnikoa]] ekarri zuen eta 160.000 greko-zipretar errefuxiatu utzi zituen<ref name=Bibliografia104/>.
[[Fitxategi:Un patrouille in bufferzone.jpg|325px|thumb|right|Nazio Batuen patruila bat Agia Marina greko-zipretar eliza ortodoxoaren inguruan (2009).]]
Bestetik, Turkiako Errepublikaren 1974ko esku-hartzearen eta okupazioaren ondoren sortu diren auziak<ref name=Bibliografia104/>:
152. lerroa:
{{sakontzeko|Zipreko historia}}
=== Aurrekariak ===
[[Zipre]]ko gizakien arrasto zaharrenak K.a. 8800-8600 artekoak dira<ref>{{en}} [https://www.sciencedaily.com/releases/2013/12/131209142553.htm "Archaeologists find oldest evidence of Late Stone Age settlement on Cyprus"]. ''Science Daily''. 2021.08.11</ref>. [[Khirokitia]] da uharteko aztarnategi arkeologiko nagusienetakoa eta K.a. 4000. urtera arte biztanleak izan zituela uste da<ref>[https://whc.unesco.org/en/list/848/ "Choirokoitia"]. ''UNESCO World Heritage Centre''. 2021.08.11</ref>. Zipretarrek [[Anatolia|Asia Txikia]]rekin etengabeko harremana izango zutela uste dute adituek, aztarnen artean bertako berrikuntza ugari topatu baitira. [[Brontze Aro]]an, bestalde, uhartea [[Hitita|hititen]] esku egon zen urte luzez, [[Ugarit|Ugariteko Erresuma]]ren mende hain zuzen. Hala ere, zipretarrek erresuma propioa ere izan zutela uste da ([[Alashiya]]). Merkataritzari esker [[Antzinako Egipto]]ko zibilizazioarekin eta ekialdeko [[Mediterraneo]]ko beste herriekin ere harreman estua izan zuten garai hartan<ref>Thomas, C.G. eta Conant, C. (2005). "The Trojan War". ''Greenwood Publishing Group''. [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-0313325267|978-0313325267]]</ref><ref name=Bibliografia103>[https://www.worldhistory.org/cyprus/ Ancient Cyprus]. ''World History''. 2021.08.11</ref>.
 
Zipretarrek K.a. IV. mendera arte iraun zuen hizkuntza izan zuten ([[eteoziprera]])<ref>Duhoux, Y. (2009). "Eteocypriot and Cypro-Minoan". ''Kadmos - De Gruyter''. [[ISSN]] [https://worldcat.org/issn/0022-7498 0022-7498]</ref><ref>[http://multitree.org/codes/ecy Eteocypriot]. ''Multitree''. 2021.08.11</ref>, baina K.a. XI. mende inguruan [[Mizenastar zibilizazioa|mizenastarrak]] iristen hasi zirenetik uharteak etenik gabeko [[greziar]] presentzia izan du<ref>Strange, J. (1980). "Caphtor : Keftiu : a new investigation". ''Leiden: Brill''. 167. or. [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-9004062566|978-9004062566]]</ref>. Hizkuntza propioa pixkanaka [[antzinako greziera]]k ordezkatuko zuen. Hain zuzen, uhartearen kokalekua estrategikoa zenez, greziar eta [[fenizia]]r kolonia ugari sortu ziren (besteak beste, [[Idalion]], [[Kition]], [[Kourion]], [[Pafos]], [[Salamina (Zipre)|Salamina]] eta [[Tamasos]]) eta herri askoren konkista bihurtu zen. K.a. VIII. mendetik Zipre [[Neo-asiriar inperioa|asiriarren]], [[Egiptoko Aro Berantiarra|egiptoarren]] eta [[Akemenestar Inperioa|persiarren]] mende egon zen<ref>Gjerstad, E. (1979). "The Phoenician Colonization and Expansion in Cyprus". ''Report of the Department of Antiquities Cyprus". 230-254 or.</ref><ref name=Bibliografia103/>.
 
K.a. IV. mendean [[Alexandro Handia]]k uhartea bereganatu zuen eta horrekin batera [[helenizazio]] prozesua bizkortu zen; K.a. 58. urtera arte [[Ptolomeotar Erresuma|Ptolomeotar Egiptoren]] esku egongo zen<ref name=Bibliografia103/>. Urte horretan [[Erromatar Inperio|erromatarrek]] konkistatu eta Inperioko probintzia bihurtu zuten. [[Kristautasun]]ak hasieratik bertatik izan zuen presentzia nabarmena uhartean. [[Paulo Tarsokoa|Paulok]], [[Bernabe (apostolua)|Bernabek]] eta [[Marko Ebanjelaria|Markok]] Zipre bisitatu omen zuten lehenengo misioetan eta bigarrenak [[Zipreko Eliza]] bera sortuko zuen<ref name=Bibliografia103/>. Gainera, K.o. I. mendean [[Sergius Paulus]] uharteko prokontsul izendatu zutenean, [[Erromatar Zipre|Zipreko probintzia]] agintari kristau batek gobernatzen zuen munduko lehen lurraldea bihurtu zen.