2021eko taliban erasoaldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
14. lerroa:
 
== Erreakzioak ==
Eguna helduko zela jakinda ere, inork gutxik espero zuen horren azkar iristea. Aurreko asteetan nazioarteko indarrek, [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeak]] batez ere, behin eta berriz errepikatu zuen talibanak agintera helduz gero isolatu egingo zutela herrialdea.
 
== Iheslariak ==
Sare sozialen bidez mundu osoan zehar zabaldu ziren talibanengandik ihes egin nahi zutenen Afganistaneko aireportuetako irudi lazgarriak. Jende andana, milaka pertsona, [[Kabul]]eko [[Hamid Karzai aireportua]]n —herrialde osoan martxan zegoen aireportu bakarra— AEBek bere hiritarrak bertatik ateratzeko bidali zituen hegazkinetara nola edo hala igo nahian ikusten ziren. Batzuek sartzea lortu zuten, eta beste batzuk hegazkinen kanpoaldean lotzea lortu zuten ere bai. Hegazkinek aire hartu zutenean lurrera erorita hil ziren iheslari batzuk, zazpi pertsona gutxienez, [[BBC]] katearen arabera. [[Efe]] informazio agentziak, ordea, eroritakoan hildakoak bi izan zirela azaldu zuen, eta beste lau pertsona aireportuan izan zen estatubatuarren eta talibanen arteko tiroketa batean hil zirela: hiru afganiar eta taliban bat.<ref>https://www.berria.eus/albisteak/202072/milaka-afganiar-herrialdetik-ihes-egiten-saiatzen-ari-dira-aebetako-hegazkinetara-igota.htm</ref>
 
== Erreferentziak ==