Txikipedia:Digestio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Txikipedia interwiki}}
No edit summary
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:N.Y. Condensed Milk Co. (3093714076).jpg|origin=0,0}}
'''Digestioa''' {{txp|elikagai|elikagaiak}} zati txikitan deskonposatu eta haietatik {{txp|mantenugai|mantenugaiak}} ateratzen dituen prozesua da; gainera, elikagaien hondakinak, aprobetxatu ezin diren zatiak alegia, {{txp|gorozki}} bihurtuta ateratzen ditugu kanpora.
[[Fitxategi:BauchOrgane wn.png|thumb|right|400px|<center>Digestio-aparatuko organoak: (1) {{txp|Hestegorri|Hestegorria}}. (2) {{txp|Diafragma}}. (3) {{txp|Urdail|Urdaila}}. (4) {{txp|Gibel|Gibela}}. (5) {{txp|Behazun-maskuri|Behazun-maskuria}}. (6) {{txp|Duodeno|Duodenoa}}. (7) {{txp|Pankrea}}. (8) {{txp|Bare|Barea}}.]]
Prozesu hori {{txp|digestio-aparatu|digestio-aparatuaren}} bidez egiten da. Aparatua, berez, hodi luze moduko bat da, {{txp|aho|ahotik}} hasita {{txp|uzki|uzkiraino}} iristen dena. Hodi horretan barrena, jaten dugun guztia zati txikitan deskonposatzen da, gure gorputzak behar dituen mantenugaiak lortzeko.
 
[[Fitxategi:Gabonetako digestioa.webm|thumb|left|<center>Digestioaren azalpena, gabonetako afaria dela eta.]]
Digestioan hiru zati edo fase daude:
* '''Aho-fasea''': {{txp|janari|janaria}} ahotik sartzen dugu, aipatu dugun hodiaren sarreratik, alegia; bertan, mastikatu edo murtxikatu egiten da, {{txp|hortz}}-{{txp|hagin|haginen}} laguntzaz. Ahoan ditugun {{txp|listu-guruin|listu-guruinek}} {{txp|listu|listua}} deitzen dugun likidoa sortzen dute, eta hura janari murtxikatuarekin nahasiz, {{txp|elikadura-bolo|elikadura-boloa}} sortzen da.
 
* '''Urdail-fasea''': elikadura-boloa {{txp|faringe}} eta {{txp|hestegorri|hestegorritik}} barrena {{txp|urdail|urdailera}} iristen da. Bertan, urdailak jariaten dituen {{txp|urin gastriko|urin gastrikoak}} elikadura-boloarekin nahasten dira, {{txp|proteina|proteinak}} eta {{txp|karbohidrato|karbohidratoak}} desegiten dituzte eta ahia moduko bat bihurtzen da dena. Ahi hori prest dagoenean, urdailaren beheko aldean dagoen {{txp|piloro}} izeneko balbula bat zabaltzen da, eta ahia {{txp|heste mehar|heste meharrera}} pasatzen da.
{{Ba al dakizu?
|<center>'''Digestioan prozesu mekaniko bat eta prozesu kimiko bat gertatzen dira.''' <br>
 
Prozesu mekanikoan, elikagaiak zatitu edo txikitu egiten dira, ahoan mastekatzen ditugunean. Prozesu kimikoan, gure gorputzak urinak sortzen ditu, elikagaiekin nahastu eta horrela mantenugaiak sortzeko.<center>}}
* '''Heste-fasea''': heste meharrean, ahiari gibelak jariaten duen likido edo urin bat, {{txp|behazun}} izenekoa, gehitzen zaio; {{txp|bare|bareak}} sortutako beste urin bat ({{txp|bare-urin|bare-urina}}) gehitzen zaio gero, bai eta hirugarren urin bat ere, {{txp|heste-urin|heste-urina}}, hesteak jariaten duena. Urinek digestioa egiten laguntzen dute. Digestioa amaituta dagoenean, heste meharrean mantenugaiak odolera pasatzen dira, heste meharreko paretan dauden zain edo hodi {{txp|kapilar|kapilarretatik}}, {{txp|zirkulazio-aparatu|zirkulazio-aparatuaren}} bidez gorputz osora banatzeko. Horren ondoren, hesteetan aprobetxatu ezin diren hondakinak baino ez dira geratzen. Hauek {{txp|heste}} lodira pasatzen dira eta han, ura eta gatz mineralak xurgatu ondoren, hondakinak {{txp|heste lodi|heste lodian}} pilatzen dira, gorozkia osatuz; azkenik, gorputzetik kanpora botatzen dugu, uzkitik.
[[Fitxategi:Gabonetako digestioa.webm|thumb|left|<center>Digestioaren azalpena, gabonetako afaria dela eta.]]
 
{{Txikipedia interwiki}}
 
[[Kategoria:Txikipedia:Zientzia]]
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Zientzia]]