Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa:
[[Fitxategi:Greece in the Treaty of Sèvres.jpg|375px|right|thumb|1920ko Sèvresko Itunean Greziak lortu zuen lurraldea gorriz.]]
Gatazka ulertzeko beharrezkoak diren kontzeptuak<ref name=Bibliografia106/>:
* ''[[Enosis]]'' ("Batasuna"): Greziatik kanpo bizi diren hainbat [[greziar]] komunitateren mugimendu politikoa da, helburu nagusitzat euren lurraldea Greziarekin bat egitea dutena. ''Enosis''a mugimendu bereziki indartsua izan da greko-zipretarren artean<ref>Mallinson, W.; Mallinson, B. (2005). ''[https://archive.org/details/cyprusmodernhist00mall Cyprus: a modern history]''. I.B.Tauris. 10. or. [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-1850435808|978-1850435808]]</ref>.
* [[Panhelenismo]] (edo [[Ideia Handia]]; [[greziera]]z, ''Megali Idea''): XIX. eta XX. mendeetan indar handia izan zuen greziarren mugimendu [[irredentista]] zen, aspaldiko [[Bizantziar Inperioa]] berreskuratu nahi zuena. Nahiz eta Greziak 1821ean independentzia eskuratu zuen, panhelenismoaren helburua greziar guztiak estatu bakarrean elkartuko zituen egitura politikoa lortzea zen; horretarako jarraitzaileek [[Jonikoa|Itsaso Jonikoan]] eta [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzean]] bizi ziren greziarren lurraldeak, [[Epiro]], [[Mazedonia (eskualdea)|Mazedonia]], [[Trazia]] eta Zipre Greziarekin elkartu nahi zituzten. [[Greko-turkiar gerra (1919–1922)|1919-1922ko greko-turkiar gerraren]] eta [[Greziaren eta Turkiaren arteko biztanle trukea|biztanle trukearen]] ondoren, kontzeptuak gizartearen babesa galdu zuen.
* ''[[Taksim]]'' ("Banaketa"): [[turkiar]] askok babesten duen mugimendu politikoa da, Zipreko uhartea bitan banatuta nahi duena, alde greziarrean eta alde turkiarrean. Helburua hala moduz lortu zen, Turkiak uhartearen iparraldeko lurraldea [[Zipreko turkiar inbasioa|indarrez hartu]] zuenean eta turko-zipretarrek 1983an [[Ipar Zipreko Turkiar Errepublika]] sortu zutenean.
148. lerroa:
Erresuma Batuaren baseak kenduta, Zipreko Errepublika uharte osoaren ''de iure'' jabea da, hala ere, gaur egun ez du baliabiderik Zipre osoko errolda bateratua egiteko. Nazio Batuen Erakundearen 2021eko estimazioen arabera, 1,21 milioi herritar inguru bizi dira uhartean: 9 mila Zipreko Errepublikan (%74), 3,1 mila Ipar Zipreko Turkiar Errepublikan (%25) eta 0,18 mila Akrotiri eta Dhekelia eremuan (%1).
[[Fitxategi:Cyprus by Piri Reis.jpg|300px|right|thumb|Piri Reis nabigatzailearen XVI. mendeko mapa.]]
 
== Bilakaera historikoa ==
{{sakontzeko|Zipreko historia}}