Gian Francesco Poggio Bracciolini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Gian Francesco Poggio Bracciolini''' ([[Terranuova Bracciolini]], [[1380]]ko [[otsailaren 11]] - [[Florentzia]], [[1459]]ko [[urriaren 30]]a) italiar humanista eta kaligrafoa izan zen. Zenbait aita santuren idazkari izan ondoren, [[Joan_XXIII.a_(antipapa)|Joan XXIII.a]]ri lagundu zion [[Konstantzako_kontzilioa|Konstantzako Kontziliora]], eta 1453an [[Florentziako Errepublikako kantziler]] izendatu zuten. [[Plauto]], [[Tito Lukrezio Karo|Lukrezio]], [[Kintiliano]], Estazio, Silo Italiko, Valerio Flako, Kolumela, [[Zeltso]], Frontino eta Erroma zaharreko beste zenbait idazleren obra ugari aurkitu zituen. [[Latin]]ez idatzi zuen beti: 1350-1445 bitarteko ''Florentziako historia'', kleroaren aurkako ''De hypocrisia'' satira (1679. urtean argitaratua), ''De varietate fortunae'' (1431-1448) eta ''Poggio Florentinoren bildumak''.
 
== Biografia ==
Poggio Bracciolini Guccio Bracciolini botikarioaren eta Iacoba Fruttiren semea zen. Kaligrafiaren inguruko formazioa izan eta oso ongi eta azkar idazten ikasi zuen. Horri esker, nahiz eta gurasoak zorpeturik izan, eskribau lanak egin eta [[Florentzia]]ko notario izateko ikasketak ordaindu ahal izan zituen. Han [[Coluccio Salutati]] florentziar kantzilerraren arreta piztu zuen; honek erromatar kuriarako gomendiozko gutun bat eman zion eta 1403an iritsi zen [[Erroma]]ra, non eskribau soil bezala sartu zen aita santuaren administrazioan, garai hartan ehun inguru zituena. Hurrengo urtean, [[Bonifazio IX.a]] aita santuaren kuriako zazpi idazkari apostolikoetako bat zen. Ondoren, haren zerbitzupen zegoela, 1413 eta 1414 urte bitartean, Italia, Ingalaterra, Alemania, Frantzia eta Suitza osoan zehar bidaiatu zuen eta eskuizkribuen jarraitzaile nekaezina izanda, berak bakarrik berreskuratu, erosi, kopiatu edo lapurtu zituen antzinako latinezko literatura klasikoaren eskuizribu kopuru handi bat. Honela, 1415ean [[Clunyko abadia]]n aurkitu zituen [[Zizeron]]en hitzaldi ugari berreskuratu zituen, baita, [[San Galoren abadia|San Galoko monasterioan (Suitza)]], [[Kintiliano]]ren Oratoria Institutuaren lehen testu osoa, [[Valerio Flako]]ren zati bat, [[Zizeron]]en iruzkinak, Askonio eta Priszianoren beste batzuk [[Virgilio]]ren eta [[Vitrubio]]ren eskuizkribu bat ere. Alemanian [[Vegecio]]ren kodize bat aurkitu zuen. [[Tito Lukrezio Karo|Lucrezioren]] ''De rerum natura'' eta [[Manilio]], [[Silio Italiko]], [[Amiano Martzelino]] eta [[Flavi Caper]], Eutiques eta Probo gramatikoen lanak ere aurkitu zituen, besteak beste.
Florentziako kantziler kargua bete zuen 1453ko ekainean Mediciren babesari esker, eta latina hizkuntza bizia zela uste zuen latindar bat izan zen, ondorioz, Leonardo Bruni edo Lorenzo Valla bezalako zizeroniarrek sarri kritikatu zuten (azken honek Antidotus in Poggium bat idatzi zuen).
 
== Lanak ==
 
[[Florentzia]]ko historia aztertu zuen eta epistola ugari idatzi zituen, horietako batzuk bere etsaien aurka eta latinezko elkarrizketak. Oso ezaguna izan zen idatzitako ''Liber facetiarum'' izenburuko bere ipuin komikoen bilduma.
 
 
== Kaligrafian ==.
Oso azkar idazten zuen, eta ''lettera antica'' izeneko kaligrafia bat garatu zuen, berak hobetutako ''karolina xehea'' kalifafia motan oinarritua. Hain zen ederra eta irakurterraza zein Aldo Manuzio veneziar inprimatzailearen latindar karaktereen diseinurako eredu izan zen. Bracciolini letra kaligrafiko ''lettera antica formata'' edo ''humanistikoa''-ren sortzaile nagusitzat hartzen da, notario gisa eta Aita Santuaren idazkaritzaren bidez hedatu zuena eta XV. mendearen amaieran inprentako letra humanistikoa sortu zuena.
 
 
 
 
 
== Erreferentziak ==