Doyenné du Comice: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «thumb '''Doyenné du Comice''' edo '''Comice''' Europako udareondoaren (''Pyrus communis'') kultibar bat da. Jatorria XIX. mendean du, Frantzian. Izan ere, lehenbiziko aldiz Angersen hazi zen, 1840ko hamarkadan<ref>https://www.fruitiers.net/fiche.php?id=151</ref>. Comice udareak arrakasta handia lortu du. 1894an, London Horticultural Journal aldizkariak munduko udarerik hoberentzat jo zuen<ref>http://www.cr...»
(Ez dago alderik)

10:38, 13 abuztua 2021ko berrikusketa

Doyenné du Comice edo Comice Europako udareondoaren (Pyrus communis) kultibar bat da. Jatorria XIX. mendean du, Frantzian. Izan ere, lehenbiziko aldiz Angersen hazi zen, 1840ko hamarkadan[1].

Comice udareak arrakasta handia lortu du. 1894an, London Horticultural Journal aldizkariak munduko udarerik hoberentzat jo zuen[2]. Edward Bunyardek "The Anatomy of Dessert" 1929ko liburuan, esan zuen udare mota honek zaporearen, lurrinaren eta testuraren nahasketa perfektua zeukala[3]. Hala ere, oso azal delikatua duenez, erraz zauritzen baita, manipulazio berezia behar du eta ez da oso egokia ontziratze mekanikorako[4].

Erreferentziak