D'Anjou (udarea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «thumb|Kultibarraren aldaera berdea. '''D'Anjou''', '''Beurré d'Anjou''' edo '''Anjou''' udarea Europako udareondoaren (''Pyrus communis'') kultibar bat da, lepo motza duena. Jatorrizko izena 'Nec Plus Meuris' izan zen, baina AEBen eta Ingalaterran merkaturatzean, 'Anjou' edo 'd'Anjou' izen okerra eman zitzaion. Uste da XIX. mendearen erdialdean sortu zela kultibar hau, Belgikan edo Frantzian<ref>https://books....»
(Ez dago alderik)

10:14, 13 abuztua 2021ko berrikusketa

D'Anjou, Beurré d'Anjou edo Anjou udarea Europako udareondoaren (Pyrus communis) kultibar bat da, lepo motza duena. Jatorrizko izena 'Nec Plus Meuris' izan zen, baina AEBen eta Ingalaterran merkaturatzean, 'Anjou' edo 'd'Anjou' izen okerra eman zitzaion. Uste da XIX. mendearen erdialdean sortu zela kultibar hau, Belgikan edo Frantzian[1].

Kultibarraren aldaera berdea.

D'Anjou udareak bi aldaera ditu: berdea eta gorria. Aldaera berdeak azala berde hitsa du, eta kolorea ez da aldatzen udarea ondu ahala, udare berdeen beste kultibar gehienak ez bezala, horitu egiten baitira. Anjou gorria, berriz, berdearen esporte natural gisa sortu zen, eta, kolorea kenduta, berdeak bezalatsukoak dira gainerakoetan.

Erreferentziak