Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
13. lerroa:
| oharrak = XX. mendean [[Erresuma Batua]]k ere bete-betean parte hartu zuen gatazkan.
}}
'''Zipreko gatazka''' XIX. mendean hasi eta gaur egun arte dirauen gatazka etniko eta politikoa da. [[Zipre]] uharteko bi komunitate nagusiak ditu protagonista ([[greko-zipretar]]rak eta [[turko-zipretar]]rak) eta liskarrak sortu dituzten arazo korapilatsuenak estatuaren eraketa, botere banaketa eta [[Zipreko turkiar inbasioa|1974ko turkiar inbasioak eta okupazioak]] eragindako kalteak dira. Auzian garrantzi handia duten beste aktore batzuk ere badira, hala nola, [[Grezia]], [[Turkia]], [[Erresuma Batua]], [[Nazio Batuen Erakundea]] eta, azken urteotan, [[Europar Batasuna]]<ref name=Bibliografia100>Beloki, E. eta Massias, J.P. (2009). ''[https://www.jakin.eus/show/3a1c7e0ee88090e6b4da2197dd29bf5b23d343f8 Euskal Herriko lurralde gatazka: europar aukera zehazteko bidean]''. JAKIN, 105-110. or.</ref><ref name=Bibliografia105>Amin, Bayes Rascheed (2021.05.11). [https://moderndiplomacy.eu/2021/05/11/cyprus-conflict-how-could-be-resolved-and-reunified/ "Cyprus conflict: How could be Resolved and Reunified?"]. ''Modern Diplomacy''. 2021.08.12</ref>.
 
Gatazka [[Otomandar Inperioa]]ren eta [[Britainiar Inperioa]]ren aurkako askapen borrokarekin hasi zen. XX. mendearen hasieran [[greziar]] biztanleen helburu nagusia ''[[Enosis]]''a gauzatzea zen, hau da, Zipre Greziarekin bat egitea. Horretarako, aurretik [[Kreta]]k, [[Joniako Uharteak|Joniako uharteek]] eta [[Dodekaneso]]k egin zuten bezala, greko-zipretarrek kanpoko agintearen kontra egin zuten. Hala ere, gatazka berehala bihurtu zen Zipreko bi komunitate nagusien arteko borroka, batez ere 1960an uharteak independentzia lortu zuenetik aurrera.
 
1974an inflexio-puntua iritsi zen, [[Zipreko estatu-kolpea|estatu-kolpearen]] ondoren Turkiak uhartearen iparraldeko zatia indarrez bereganatu zuenean. 24 egunetan [[turkiar]]rak uhartearen %36ren kontrola izatera pasa ziren. Okupatutako lurraldeetako biztanleen %82 greko-zipretarrak ziren, baina homogeneotasun etnikoa lortzeko asmoz turkiarrek hegoaldera kanporatu zituzten. Turkiak aurrera eraman zuen [[garbiketa etniko]]ak 160.000-140.000 errefuxiatu utzi zituen eta uhartea bi zatitan banatuta gelditu zen<ref name=Bibliografia104>Chan, Sewell (2016.11.07). [https://www.nytimes.com/2016/11/08/world/europe/cyprus-reunification-talks.html "Cyprus: Why One of the World’s Most Intractable Conflicts Continues"]. ''The New York Times''. 2021.08.12</ref>. 1983an [[Ipar Zipreko Turkiar Errepublika]]k independentzia aldarrikatu zuen, Turkiak baino onartzen ez duena. Izan ere, nazioartean Zipreko Errepublika jotzen da uharte osoaren ''[[de iure]]'' jabetzat, nahiz eta ''[[de facto]]'' iparraldea Turkiaren okupazioaren mende egon. [[Giza Eskubideen Europako Auzitegia]]ren arabera, Ipar Zipre Turkiaren [[estatu txotxongilo]]a da<ref>Milano, E. (2006). ''[https://books.google.es/books?id=4ph_D_aYHNMC&q=puppet+state+trnc&pg=PA146&redir_esc=y#v=snippet&q=puppet%20state%20trnc&f=false Unlawful Territorial Situations in International Law: Reconciling Effectiveness, Legality And Legitimacy]''. 146. or. [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-9004149397|978-9004149397]]</ref><ref>Terry.D., G. (2016). ''[https://books.google.es/books?id=ENeSDQAAQBAJ&q=puppet+state+trnc&pg=PA58&redir_esc=y#v=snippet&q=puppet%20state%20trnc&f=false Yearbook of International Humanitarian Law 2015]
''. 58. or. [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-9462651418|978-9462651418]]</ref>.
 
30. lerroa:
* ''[[Taksim]]'' ("Banaketa"): [[turkiar]] askok babesten duen mugimendu politikoa da, Zipreko uhartea bitan banatuta nahi duena, alde greziarrean eta alde turkiarrean. Helburua hala moduz lortu zen, Turkiak uhartearen iparraldeko lurraldea [[Zipreko turkiar inbasioa|indarrez hartu]] zuenean eta turko-zipretarrek 1983an [[Ipar Zipreko Turkiar Errepublika]] sortu zutenean.
 
Zipreko gatazkak, baina, bilakaera historiko nabarmena izan du. Hasiera batean [[Otomandar Inperioa]]ren eta [[Britainiar Inperioa]]ren aurkako askapen borroka izan zena berehala bihurtu zen bi komunitateen arteko gatazka (batik bat 1960an Ziprek independentzia lortu ostean). Izan ere, [[zipretar nazionalismo]]a ez da ideologia garrantzitsua izan herritarren artean eta urteetan zehar helburu politikoak aldatu badira ere, batzuek Greziarekin eta gainontzeko greziarrekin identifikatzera jo dute eta besteek, aldiz, Turkiarekin eta hango turkiarrekin<ref name=Bibliografia105/>. Gaur egun arreta uhartearen bateratzean eta bi komunitateen arteko adiskidetzean jartzen da, nazioartean Zipreko Errepublika uharte osoaren ''[[de iure]]'' jabea den arren, iparraldea ''[[de facto]]'' Turkiaren okupazioaren eta Ipar Zipreko Turkiar Errepublikaren administrazioaren mende dagoelako.
[[Fitxategi:Taksim graffiti in Nicosia late 1950s.jpg|250px|right|thumb|''Taksim''aren aldeko grafitia Nikosiako kalean (1950eko hamarkada bukaera).]]
Hurrengoak dira, hain zuzen ere, bi komunitate nagusien artean liskarrak sortu dituzten arazoak. Alde batetik, arazo historikoak:
36. lerroa:
* Turkiarren segurtasuna: Otomandar Inperioak Zipretik alde egin zuenetik turkiarrak gutxiengo izan dira uhartean (%20 inguru) eta horren ondorioz euren bizimodua kolokan ikusi izan dute. Turkiarren beldur nagusia greko-zipretarrek agintea bereganatu eta euren eskubideak zapaltzea edota Zipretik kanpora bidaltzea izan da. Horregatik egin zuten, esate baterako, independentziaren aurka [[Zipre askatzeko borroka|Zipreren askapen borrokan]]. Turkiako Errepublikak, bestalde, ezkutuko laguntza eta babesa eman zien, harik eta 1974. urtean Zipre indarrez hartzea erabaki zuen arte.
* Botere banaketa: 1960. urtean independentzia lortu ostean, herrialde jaioberriaren agintea banatzen saiatu ziren bi komunitate nagusien artean. Akordioak [[Zipreko konstituzioa|konstituzioan]] azaldu ziren: bi hizkuntza ofizial, greko-zipretar presidentea eta turko-zipretar presidenteordea, zazpi-hiruko ratioa Ordezkarien Etxean eta gobernuan, beto eskubidea bi komunitateentzat... Dena den, adostasunak ez zuen luze iraungo. Arazoak udalerrien antolamenduan (turkiarrek herri mistoetan udalerri bereiziak sortzea eskatzen zuten; greziarrek, aldiz, udalerri bakarra sortzea), zergen ordainketan (turkiarrek zergen %6 baino ez zuten ordaintzen) eta lanpostuen banaketan (gobernuko lanpostuen %30 eta segurtasun nazionalekoen %40 turkiarren esku zeuden) agertu ziren.
* Uhartearen banaketa: Zipreko turkiarren helburu politiko nagusia uhartea bi zatitan banatzea izan da, hau da, ''Taksim''a gauzatzea. Turkiarrek ez zuten greko-zipretar gehiengoaren mende egon nahi eta independentzia lortu zenean, turko-zipretarrez soilik osatutako lurralde propioa aldarrikatzen hasi ziren. Eskakizuna, hala ere, oso arazotsua zen, greziarrak eta turkiarrak elkarrekin bizi zirelako Zipren, nahastuta uharte osoan zehar. Bi komunitateen artean lurraldea banatzeak herritar asko euren etxeetatik bidaltzea eskatzen zuen. Banaketa, baina, 1974. urtean eman zen, Turkiak uhartea indarrez hartu eta lurraldearen %36ren kontrola bereganatu zuenean. Iparraldeko lurretako biztanleen %82 greziarrak ziren arren, turkiar soldaduek bertatik bota eta hegoaldera bidali zituzten. ''Taksim''ak okupatutako lurraldearen [[garbiketa etnikoa]] ekarri zuen eta 160.000-140.000 greko-zipretar errefuxiatu utzi zituen<ref name=Bibliografia104/>.
[[Fitxategi:Un patrouille in bufferzone.jpg|325px|thumb|right|Nazio Batuen patruila bat Agia Marina greko-zipretar eliza ortodoxoaren inguruan (2009).]]
Bestetik, Turkiako Errepublikaren 1974ko esku-hartzearen eta okupazioaren ondoren sortu diren auziak<ref name=Bibliografia104/>:
* Desmilitarizazioa: Nazio Batuen Erakundeko ordezkariek eta nazioarteko bitartekariek uharteko indar armatuak desmobilizatzeko eskaera egiten dute, izan ere, Zipre da biztanleko indar armatu kopuru altuena duen Europar Batasuneko herrialdea<ref>{{Erreferentzia|izena=Berria|izenburua='Bake garaian' ere, militarizatuena|hizkuntza=eu|data=2016-10-22|url=https://https://www.berria.eus/paperekoa/1879/008/001/2016-10-22/bake-garaian-ere-militarizatuena.htm|aldizkaria=berria.eus|sartze-data=2021-08-07}}</ref>. Soldaduskak derrigorrezkoa izaten jarraitzen du, baina [[Annan Plana]]z geroztik soldaduskaren aurkako [[intsumisio]]a nabarmen igo da greko-zipretarren artean. Datuen arabera, [[Zipreko Guardia Nazionala]]k 12 mila kide ditu (beste 75 mila erreserban), hala ere, ez da uhartean dagoen indar armatu bakarra; [[Turkiako Indar Armatuak|Turkiar Armada]]k 40 mila soldadu baino gehiago ditu Zipren ([[Zipreko Bake Indarren Turkiar Komandoa]]), [[Britainia Handiko Indar Armatuak|britainiar indarrek]] 3.500 kide dituzte [[Akrotiri eta Dhekelia]] eremuan ([[Zipreko Britainiar Indarrak]]), NBEren indarrak ([[Zipren Bakea Mantentzeko Nazio Batuen Indarra|UNFICYP]]) mila inguru dira eta [[Greziako Indar Armatuak|Greziako Armadak]], azkenik, beste mila kide ditu ([[Zipreko Greziar Indarrak]]). Greko-zipretarrek hedapen militarra eta kanpoko herrialdeen esku-sartzea gaitzesten dute; turko-zipretarrek, aldiz, euren segurtasuna bermatzeko turkiar indarrak beharrezkoak direla deritzote.
* Botere banaketa: 1974. urtetik uhartea bateratzeko egin diren proposamenetan komunitate nagusien artean boterea banatzeko saiakerak egin dira. Negoziazio horietan egitura politiko berriaren izatea izan da gatazka handienak sortu dituena: herrialde bateratua, federala, bi estatuk osatutako federazio malgua... Hain zuzen, parlamentuen eta indar banaketen akordioak gertu egon diren bitartean, lurralde banaketa izan da korapilo potoloenak sortu dituena. Alde batetik, turko-zipretarrek uhartea bi administraziotan edo herrialdetan banatzea eskatzen dute; greko-zipretarrek eta errefuxiatuek, bestetik, ez diote uhartearen iparraldeko lurraldera bueltatzeko nahiari uko egiten<ref name=Bibliografia101/>.
* Errefuxiatuen lur jabetzak: Turkiako Armada uhartean indarrez sartu eta iparraldean [[garbiketa etnikoa]] burutu zuenetik 160.000-140.000 errefuxiatu greko-zipretar (eta horien ondorengoak) euren etxe eta jabetzetatik urrun bizi izan dira<ref name=Bibliografia104/>; [[Famagusta]] hirian, esate baterako, biztanleen %68k ondasunak atzean utzi behar izan zituen. Hala, uhartea bateratzeko egin diren ahaleginetan, Zipreko Errepublikak errefuxiatuen eskubideen aldeko aldarria egin izan du eta euren jabetzak bueltatzeko edo konpentsazioak emateko proposamenak egin ditu. Turkiar aldeak, aldiz, 1974 aurreko egoera berrezartzea edo kalte-ordainak banatzea ezinezkoa dela argudiatzen du.
[[Fitxategi:Cyprus 19th cent costumes.png|225px|right|thumb|Zipreko jantzi tradizionalak (1873).]]
* Turkiar kolonoak: Ipar Zipreko Turkiar Errepublikako biztanleen kopurua zehaztea arazotsua da, greko-zipretarrek behin eta berriz salatu dutelako Turkiak okupatutako lurraldean [[turkiar kolono]] ugari bizitzera joan dela<ref name=Bibliografia102>Urrutikoetxea, I. (2013). [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20130127/384871/eu/Zipre-estatu-txiki-baten-erronka-handiak "Zipre: estatu txiki baten erronka handiak"]. ''Gara''. 2021.08.09</ref>. Kokatze horiek nazioarteko zuzenbidearen aurka egin dira eta greziarrak kexu dira uhartearen banaketa etnikoa desitxuratzen dutelako. Datuen dantza nabarmena da, alde bakoitzaren interesen araberakoa, baina kolonoen kopurua 40.000 eta 150.000 artean dagoela uste da. Nazioarteko bitartekariek greko-zipretarren kezkak aintzat hartu izan dituzten arren, auzi horren inguruko erabaki bat hartzea legalki eta moralki arazotsua dela uste dute (kolono horietako asko uhartean jaio eta hazi diren zipretarrak dira gaur egun).
269. lerroa:
Nazioarteko gainontzeko ordezkariek (tartean britainiarrek eta estatubatuarrek) ez zuten begi onez ikusi turkiarren mugimendua. Turkiak hasieratik elkarrizketak eten nahi izan zituela adierazi zuten eta ezbaian jarri zuten herrialde horren asmo ona. Hala ere, ez zuten erasoari kontra egiteko erabakirik hartu. Bestalde, Zipreko Gobernua baliabiderik gabe zegoen. Greziak gatazkan ez zuela militarki parte hartuko esana zuen, eta defendatzeko nahikoa indar ez zutenez, iparraldea babesgabe gelditu zen. Bigarren erasoaldiak izugarrizko arrakasta izan zuen turkiarrentzat eta hiru egunen buruan uhartearen %36ren kontrola izatera pasa ziren. Su-etena hala moduz sinatu zuten 1974ko abuztuaren 16an eta bi aldeen arteko eremua Nazio Batuen administrazioaren agindupean gelditu zen.
 
1974ko gertakizunek milaka biktima eragin zituzten. Zipreko Gobernuak 200.000 errefuxiatu inguru eman zirela jakinarazi zuen, horietatik 160.000-140.000 artean turkiarrek iparraldean indarrez hartutako lurretan bizi ziren greko-zipretarrak<ref name=Bibliografia104/>. Biztanle horiek turkiarrek bereganatutako lurraldeen biztanleriaren %82 osatzen zuten. Aipatzekoa da [[Famagusta]] hiriaren kasua; 1974ko erroldaren arabera, greziarrak 26.500 ziren (%68) eta turkiarrak 8.500 (%21). Hala eta guztiz ere, turkiarrek euren etxeak hustera eta hegoaldera alde egitera behartu zituzten. Gertakizunak [[garbiketa etniko]]aren adibidetzat jotzen dira. Gainontzeko errefuxiatuak, aldiz, turko-zipretarrak izan ziren. Hain zuzen, 1975. urtean Nazio Batuen Erakundeak laguntza eskaini zien hegoaldean gelditu ziren turkiarrei nahi izanez gero iparraldean kokatzeko; 51.000 inguruk eskaintza onartu eta turkiarrek okupatutako lurretara joan ziren bizitzera.
[[Fitxategi:Famagusta-Varosha 2007.JPG|500px|right|thumb|Famagusta hiriko Varosha auzoaren egungo irudia. 1970eko hamarkadako Zipreko turismo-gune garrantzitsuena zen, baina turkiar inbasioaren ondorioz greko-zipretar jabeek bertatik alde egin behar izan zuten; abandonatuta dago gaur egun.]]
 
289. lerroa:
[[Fitxategi:Kapalı Maraş 2-Kıbrıs.jpg|250px|right|thumb|Turkiar soldaduen kontrolpeko lurraldeen muga zaintzen duten kartelak (2009).]]
==== 1996-97ko liskarrak ====
Hogei urteko elkarrizketen ondoren, hasieratik bezain urrun zirudien akordio batek. Hala ere, bateratze baten oinarrizko parametroak nazioartean adostuta zeuden: Zipre bi zatitan banatutako federazioa izango zen. Halaber, irtenbide bat espero zen honako arazo hauei aurre egiteko: konstituzio aldaketak, lurralde banaketak, inbasio aurreko jabeei lurrak itzultzea edo konpentsazio-ordainketak, lekualdatutako pertsonak itzultzea, Zipreren desmilitarizazioa, [[turkiar kolono]]en legitimazioa eta bakea mantentzeko etorkizuneko konponketak<ref name=Bibliografia104/>.
 
Liskarrak 1996ko abuztuan iritsi ziren, [[greziar]] errefuxiatuak [[Zipreko turkiar inbasioa|Zipreren okupazioaren]] aurkako protestak egiten hasi zirenean. Zipreko Motorzaleen Federazioak uhartearen banaketaren 22. urteurrena zela gogoratzeko "Motorzaleen martxa" izena hartu zuen ekintza antolatu zuen. Manifestazioaren asmoa [[Berlin]]dik [[Kirenia]]ra bidea egitea zen eta horretarako motorzaleek muga modu baketsuan zeharkatu nahi zuten. Eskariak Turkiako indar militarrak Zipretik erabat erretiratzea eta errefuxiatuak euren etxeetara itzultzea ziren. Hala ere, turkiarren erantzuna bortitza izan zen eta [[Otso grisak|Otso grisek]] [[Tassos Isaak]] gaztea hil arte kolpatu zuten Nazio Batuen kontrolpeko lurraldean.