Beotibarko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
23. lerroa:
Hori zela eta, Anayko bizkondea eta orduko [[Nafarroako Erresuma]]ren erregeordea zen Ponce Morentaynakoak soldadu talde bat prestatu zuen [[Tolosaldea]] erasotzeko. [[Gaskoinia|Gaskoi]] eta nafarrez osatutako talde hark [[Berastegi]] hartu eta erre zuen. Hortik [[Tolosa]]ra jo eta Beotibar izeneko haranean Larreako jauna zen Gil Lopez Oinazkoa, [[oinaztar]] gipuzkoarren buruzagia, topatu zuten. Gipuzkoarrek inguruko mendietan posizioak hartuta zituztenez, harriak botaz abangoardia banatu eta etsaia eraso zuten.<ref>[http://historiadeguipuzcoa.blogspot.com/2007/09/la-batalla-de-beotibar.html Historia de Guipúzcoa: La batalla de Beotibar]</ref> Bururik gabe, nafarrek atzera egin zuten, eta galera asko izan zituzten. Erorien artean nafar noble asko zeuden, eta gipuzkoarrek Martin Aibarkoa erret-zutoihalaren alfereza harrapatu zuten.<ref name=aunamendi>[[Bernardo Estornes|Bernardo ESTORNÉS LASA]]: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/25419 «Batalla de Beotibar»], Auñamendi Entziklopedia.</ref>
 
Gudularien kopuruak oso manipulaturik argitaratu izan dira Gipuzkoa aldean urte askoan: Gaztelako Erresumaren aldeko kronisten arabera, Gaztelako Erresumaren aldekoak 800 gipuzkoar ziren, eta Nafarroako Erresumaren aldekoak 70.000raino nafar, gaskoi eta frantses.<ref name=aunamendi/> Hala ere, Nafarroako Erresumaren aldeko gudarien kopurua biziro puztu zuten Gaztelaren aldeko kronista haiek, Gaztelaren aldeko indarrek lortutako garaipenari loria eta aintza emateko asmoz<ref>{{erreferentzia|izena=Xabier|abizena=Irujo|urtea=2021|izenburua=Beotibar Zazpi mende geroago|argitaletxea=Editorial Vasca Ekin Argitaletxea|ISBN=9780996781084|abizena1=AriznabarretaLarraitz|izena1=LarraitzAriznabarreta}}</ref>; Nafarroako Artxibo Nagusian gorde diren dokumentuen arabera, nafar indarrak 2 [[ibar-jaun]], 19 zaldizko eta 215 oinezko ziren (guztira, 236 besterik ez, alegia).<ref name=LuisZavala>Luis ZAVALA FERNÁNDEZ DE HEREDIA: [https://web.archive.org/web/20110929025938/http://www.archivozavala.org/Castillo_gorriti/GORRITI-b.pdf ''El castillo de Gorriti''], egilea editore.</ref>
 
== Gaur egun ==