Feliks Zemdegs: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
 
6. lerroa:
Feliks, Melbournen jaio zen, Australian, 1995eko abenduaren 20an. 14 urte zituela hartu zuen parte bere lehenengo Rubik kuboen txapelketan, 2009an antolatutako [[Zeelanda Berria|Zeelanda Berriko]] txapelketan. Gainera, bere lehenengo txapelketa horretan 10 errekor kontinental lortu zituen, eta honako kategorietan irabazle izan zen: 3x3an, 2x2an, 4x4an, 5x5ean, 3x3 itsuan eta esku bakarreko 3x3an. Debut harrigarri hori eta gero, espero bezala, munduko hoberenen artean sartu zen. Hurrengo urtean, bere 2. txapelketan, 3x3an 9,21 segundoko batez bestekoarekin munduko errekorra hautsi zuen. 2015 aldera kuboak sortzen dituen marka ospetsu eta hoberenetako bat, Gan, Zemdegs-en babesle bihurtu zen.
 
Australiarrak, guztira, 121 mundu errekor, 206 errekor kontinental eta 6 errekor nazional hautsi ditu, oraingoz. Munduko errekorretan 3x3an 22 egin zituen, 2x2an 2, 4x4an 19, 5x5ean 38, 6x6an 14, 7x7an 16, 3x3 esku bakarrarekin 9 eta 4x4 itsuan errekor bakarra egin zuen. 2021ean hautsi zuen [[Ruihang Xu]] txinatarrak Zemdegsek atxikitzen zuen azken errekorra, 3x3an3x3 zuenkategoriako 5,53 segundotakosegundoko batez bestekoa.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Records {{!}} World Cube Association|url=https://www.worldcubeassociation.org/results/records?&show=history|aldizkaria=www.worldcubeassociation.org|sartze-data=2021-08-03}}</ref> Nahiz eta une honetan errekorrik ez duen, bera izan da Rubik kuboen munduko txapelketa bi aldiz irabazi duen bakarra.
 
Ahala eta guztiz ere, Feliks ez da bakarrik kuboen munduan aritu. Melbourneko unibertsitatean ekonomia lizentziatura du, eta gainera esperientzia eta ikasketa handiak ditu ingeniaria mekanikoaren inguruan.