Mondragon Korporazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
153. lerroa:
Sortzaileen jatorrizko ekarpenetako bat, 1959an Laboral Kutxa sortu eta sendotu ondoren, bi negozio arlotan banatzea izan zen: Banku Dibisioa eta Enpresa Dibisioa, euskarri finantzarioa nahikoa ez zelakoan. Horrela, Enpresa Dibisioa sustatu zuten, kooperatibei beste laguntza mota bat bermatzeko: abokatuak, esportazioan adituak, zailtasunak dituzten enpresetan adituak, kudeaketa aholkularitza ereduetan adituak, eta baita enpresa berriak sortzen adituak: [[Sustapen (argipena)|Sustapen]] Saila.<ref name=":4" />
 
Sailak zuzenean lagundu zuen kooperatiba berriak sortzen, eta formakuntza eta teknologia zentroei ere lagundu zien hori egiten, eta baita lehendik zeuden kooperatiben barne [[ekintzailetza]]<nowiki/>ko proiektuei ere. 1992an Korporazioa eratu ondoren, honek bere gain hartu zituen funtzio horiek, eta Laboral Kutxa finantza eremura bakarrik bideratu zen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Irizar, nameIñazio|urtea=":2"2003|izenburua=El reto de ser emprendedor|argitaletxea=Mondragon Unibertsitatea|orrialdeak=42, 311|ISBN=846-0099008|hizkuntza=Es}}</ref>
 
=== Enpresen sarrera Korporazioan ===