Mondragon Korporazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
74. lerroa:
[[Antolakuntza]]-sistemaren oinarrizko maila banakako kooperatiba da. Honela dago osatuta:
 
* '''Bazkideen batzar orokorra''' da adierazpen eta subiranotasun organo gorena. Bazkide bakoitzak boto bat du, eta guztiak, baita disidenteak eta bertaratu ez direnak ere, batzar orokorraren erabakien menpe geratzen dira. Isilpeko [[bozketa]]<nowiki/>n hartu beharreko erabakien artean dude, errektore kontseiluko, zaintza-batzordeko eta kontseilu sozialeko kideak izendatzea zein baliogabetzea.<ref name=":2">{{erreferentzia|abizena=Irizar, Iñazio; MacLeod, Greg|urtea=2010|izenburua=32 claves empresariales de Mondragon|argitaletxea=Garaia P.T|orrialdea=119|ISBN=LGSS-810-2010|hizkuntza=Es}}</ref>
* '''Errektore-kontseilua''' kide anitzeko organoa da eta hari dagokio, esklusiboki, kooperatiba kudeatzea eta ordezkatzea. Bere kideak, eskuarki hamabi, lau urteko agintaldirako aukeratzen dira. Bi urtean behin kontseiluaren erdia berritzen da, eta edozein bazkide aukeratua izan daiteke. Lehendakari, lehendakariorde eta idazkari karguak batzar orokorrak aukeratzen ditu zuzenean. Errektore kontseilua arduratzen da zuzendari orokorra aukeratzeaz, normalean lau urterako.<ref>{{erreferentzia|abizena=Vaněk, Jaroslav|urtea=2007|izenburua=A note on the future and dynamics of economic democracy. Advances in the Economics Analysis of Participatory and Labor managed Firms|argitaletxea=Cornell University. Cooperative firms in global markets.|orrialdeak=297-304|ISBN=978-0-7623-1389-1. doi:10.1016/S0885-3339(06)10011-3.|hizkuntza=En}}</ref>
* '''Zaintza-batzordea''', funtsean urteko kontuak berrikusteaz arduratzen da.
126. lerroa:
1etik 3rako tarte horrek hamabost bat urte iraun zuen, eta ondoren 1etik 4,5era handitu zen. Gaur egun, alderik handiena 1-12,5ekoa da, eta txikiena 1-4,5ekoa oinarrizko kooperatiba batzuetan. Indize totala hiru osagairen batuketa da: lanpostuaren egiturazko indizea, jardunaren indize funtzionala, eta antzinatasun plusa.
 
Kooperatiben lan indizeetan ez da inoiz bereizi generoa, jatorria edo bestelako faktore pertsonalik. Bestalde, indize baxuenen ordainsariak inguruko [[soldatapeko langile]]<nowiki/>enekin asimilagarriak dira; [[Zuzendaritza (argipena)|zuzendaritza]] mailetan berriz, sektore eta lurralde desberdintasun gehiago daude.<ref name=":32">{{erreferentzia|abizena=Irizar, Iñazio; MacLeod, Greg|urtea=2010|izenburua=32 claves empresariales de Mondragon|argitaletxea=Garaia P.T.|orrialdea=119|ISBN=LGSS-810-2010|hizkuntza=Es}}</ref>
 
=== Emaitzen berrinbertitzea ===
143. lerroa:
Galerak ematen direnean, honako hurrenkeran egozten dira: borondatezko erreserba funtsak, eskuragarri dauden eguneratze funtsak, derrigorrezko erreserba funtsak, eta azkenik, banakako itzulkin kooperatiboak. Azken kasu horretan, bazkide bakoitzari oinarri konputagarriaren arabera egotziko zaizkio, kapital sozialean duen ekarpena murriztuz.
 
Era berean, soldata guztiak jaisten dira, pixkanaka % 100etik % 70era arte, eta bazkideei aparteko ordainsariak eta kapitalaren interesak ez zaizkie ordainduko.<ref name=":3">{{erreferentzia|abizena=Irizar, Iñazio; MacLeod, Greg|urtea=2010|izenburua=32 claves empresariales de Mondragon|argitaletxea=Garaia P.T.|orrialdea=119|ISBN=LGSS-810-2010|hizkuntza=Es}}</ref>
 
== Enplegua ==