Apostasia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
 
1. lerroa:
[[Fitxategi:Apostasialogo.jpg|thumb|Espainian Apostasia Kolektiboaren aldeko kanpainaren logotipoa, Eliza Katolikoaren desbideratzea eskatzen duena]]
[[Fitxategi:States with death penalty for apostasy.png|thumb|320px|Apostasiaren ondorioz heriotza zigorra duten estatuak]]
'''Apostasia''' ([[latin]]ez ''apostasĭa'', eta [[greziera|grekeraz]] ''ἀπoστασία''; [[euskara]]z "desertatu" edo "altxatu/jaiki" esan nahi du, απο, apo, "kanpo, at" eta στασις, stasis, "kokapena", literalki "zerbaitetik kanpo jartzea") edo '''fede-ukamena''' norberaren [[erlijio]]a izandakoaren ukazioa da. Hitzak berak esanahi ezberdinak ditu: alde batetik ordena erlijioso edo ikastetxe batetik atera edota hura abandonatzea izan liteke; bestetik, elizgizona izatea laga duen pertsona, bere apaiz-lekame betebeharrak alde batera utzita, edo oro har, sinesmen, erlijio- iritzi edo dotrina bat beste batekin aldatzeari ere deitzen zaio.
 
Horrebestez, adiera hauek guztiek esanahi orokor bat dutela ikus daiteke. [[Heresia]]ren aurrean, apostasiak jatorrizko [[dotrina (argipena)|dotrinaren]] erabateko uztea edo ukatzea dakar. Hots, dotrinaren [[dogma]] jakin bat ukatu beharrean, dogma osoa ukatzen da. Apostatak dotrina osoa ukatu eta [[heresia|hereseak]] dotrinaren zati bat ukatzen du, [[paganismo|jentilek]], ordea, ez dute dotrina hori inoiz ezagutu edota ez dira haren irakaspenetan inoiz hasiak edo hezituak izan.