Aralar (alderdi politikoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: Manual revert
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
21. lerroa:
[[90eko hamarkada]]n sortu zen [[Herri Batasuna]]ko korronte kritiko moduan, [[Patxi Zabaleta]] buru zelarik<ref>https://www.berria.eus/paperekoa/1846/003/001/2017-09-13/hausturatik_batasunera.htm</ref>.
 
[[2000]]. urtean [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] su etena amaitzean, [[Euskal Herritarrok]]eko sektore nagusiak [[Batasuna]] alderdian birsortzea erabaki zuen. Aralar korrontearen inguruan bildutakoek, berriz, ''ezker abertzale ofizialari'' borroka armatuaren inguruan hausnarketarik ez egitea leporatu eta alderdiaren barne antolakuntza kritikatu zuten. 2000ko maiatzaren 21ean, jendaurrean argitara emandako idatzi batean, [[Iñaki Aldekoa]], [[Sagrario Aleman]], [[Jose Ramon Amoros]], [[Iosu Gulina]], [[VictorioBittorio Lizarraga]], [[Xabier Martinez Alaba]], [[Pablo Muñoz]], [[Pedro Romero]]Romeo eta [[Patxi Zabaleta]]k ezker abertzalearen ildo ofizialarekiko desadostasunak agertu zituzten. Ezker abertzalearen Batasuna prozesuan parte hartzeko prest agertu ziren, baina zioten bide politikoak erabilita ezker abertzalea «birsortu» egin nahi zutela. Handik bi urtera eratu zen Aralar alderdi gisa, [[Batasuna]]tik aparte.
 
2002ko ekainaren 22an eta 23an egin zuen kongresu eratzailea, [[Gasteiz]]en. Ehkotopia leloa erabili zuen biltzarrean, hainbat kontzeptu uztartu nahian: Euskal Herria, [[ekologia]], lurraren defentsa, [[globalizazio]]a, [[immigrazio]]a, sexuen partekotasuna eta ezberdinen defentsa. Han onartutako txosten politikoak ezarri zituen bere ibilbidean lagun izan zituen ezaugarriak: [[independentismo]]a, [[sozialismo]]a, [[ekologismo]]a, [[desobedientzia zibil]]a eta globalizazioaren aurkako jarrerak, eta abar.