Georges Laplace: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
6. lerroa:
Ama [[Joskintza|jostun]]<nowiki/>a eta aita [[trenbide]]<nowiki/>ko langilea zituen, [[ateo]]<nowiki/>ak eta [[ezkertiar]]<nowiki/>rak. Gazte zelarik [[Eskautismo|eskaut]] talde [[Laikotasun|laiko]]<nowiki/>etan gogotsu aritu zen, tartean Euskal Herrian eginiko kanpalekuetan. Oinarri hauek bizitza osoko ibilbidearen ildoa markatu zioten.
 
1938an [[Maisu/maistra|maisu]] titulua atera zuen; bere lehen destinoa [[Eskiula]] ([[Bearno]]-[[Zuberoa]]) izan zen, 20 urte zituela. 1939an mobilizatua izan zen, baina kontzientzia eragozlea zenez, [[Mont Ventoux]]-eko [[Meteorologia]] Zerbitzura bideratu zuten; han mendiko aktibitateetan trebatu zen. [[Bigarren Mundu Gerra]]<nowiki/>n, 1939-40 artean [[Nazionalsozialismo|nazien]] kontrako kanpainan parte hartu zuen eta, desmobilizatu ostean, maisutzara itzuli zen: lehenik [[Dieulefit]]<nowiki/>en, gero Eskiulan eta ostean [[Muneiñe]]<nowiki/>n. Baina [[Vichyko erregimena]]<nowiki/>ren aurka zegoenez, naziek ezarritako Derrigorrezko Lan Zerbitzuari uko egin zion eta honek lanean arazoak ekarri zizkion. 1941-42 artean gartzelaratua izan zen.
 
[[Saint-Martin-d'Uriage|Uriageko]] Elitezko Koadroen Eskola Militarrean sartu zen; baina hau ere Vichyko errejimenaren kontra ari zenez, 1942an itxi zuten. Eskolako arduradunak [[Frantziako Erresistentzia|Erresistentzia]]<nowiki/>n sartu ziren, eta baita Laplace ere; eskaut denboran eginiko kontaktuak oso baliagarriak egin zitzaizkion. 1943an ''équipe volante'' direlakoak sortu ziren, [[Maki (Frantziako Erresistentzia)|makiei]] trebakuntza militarra eta babesa emateko; Laplace formatzaileetako bat izan zen. Hortaz gain, ''corps francs''-en buruzagia zen, [[frankotiratzaile]]<nowiki/>en eta frantziar [[partisano]]<nowiki/>en kargu. 1945era arte Erresistentziarekin lotutako misioetan aritu zen, ''Lemoine'' eta ''Pèlerin'' ezizenekin. Frantziaren askapena eta [[Alemania]]<nowiki/>rekiko gerra amaitzean, Armada erregularrean sartu zen teniente modura, 1947an lizentziatu arte. Orduan erreserbara pasatu zen, eta honi esker ikasketekin jarraitzeko erraztasunak lortu zituen (azterketa bereziak adibidez).<ref>{{erreferentzia|izena=Geneviève|abizena=Marsan|urtea=2010|izenburua=Georges Laplace, préhistorien du 20ème siècle, fondateur de la Maison D’Ossau|argitaletxea=http://www.museearudy.com|url=http://www.museearudy.com/uploads/file/hommage-a-george-laplace.pdf}}</ref>
26. lerroa:
Bistan denez, Etxeberriko aurkikuntzaren ostean, aztarnategi honek bere indarren zati handi bat hartu zuen. 1952 arte bere ikerketa nagusiak hementxe burutuko zituen: beste esploratzaileek aurkitutako hainbat material aztertu zituen, eta labar-artea sakon estudiatu zuen,
 
1950era itzuliz, urte hartan Mauleko Espeleologia Taldeko kide batzuk (Boucher, Bouillon eta Araneder anaiak) Sasiziloaga izeneko haitzuloan, [[Ozaze-Zühara]]<nowiki/>ko lurretan, labar-artea aurkitu zuten. Laplace izan zen artelanak aztertu zituen lehena. Gainera urte berean, [[Arbailako mendigunea|Arbailetako]] beste zenbait kobazulotako aztarnategietaz arduratu zen: [[Gatzarria]] (Ozaze-Zühara) eta Harregi karbea ([[Altzürükü]]). [[Basabürüa]]<nowiki/>n, berriz, Üztarbe ([[Larraine]]) aztertu zuen, eta beste arkeologoekin batera (Duperier, Barandiaran eta Oskoz) inguruko Ilbarritz, Mouligna, Xaxiño eta Bidarte aztarnategiak ikuskatu zituen.
 
1953ko udaberrian, [[Aljeria]]<nowiki/>ko Gobernuarentzat prospekzioan aritu zen Tarf eskualdean, eta indusketak egin zituen Constantine eskualdean (Faïd Souar, Aïn Hanech eta beste). Udan bueltatu zenean, Olhako indusketetan parte hartu zuen eta Barandiaranekin batera Etxeberriri buruzko argitalpena prestatzen jardun zuen; Barandiaranek [[Sara]]<nowiki/>ko Lezia eta Urio kobazuloetako aztarnategiak erakutsi zizkion. Hurrengo urtean [[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Atlantiko]]<nowiki/>etako Monumentu Historikoen Komisioaren kide izendatu zuten, eta berriz Aljeriara itzuli zen: indusketak Mansourah, Sidi Roess Mehta eta Faïd Souar aztarnategietan egin zituen. Han erakunde zientifikoetan ardura nagusiak zituzten espezialistekin harremana egin zuen. Gainera, Louis Mérocekin batera, aurreko urteetan garatutako indusketa sistema kartesiarra argitaratu zuen, eta [[Tolosa Okzitania|Tolosa]]<nowiki/>ko Natura Historia Museoaren historiaurre saila berrantolatu zuen.
 
Dirulaguntzei esker, 1954an eta 1955ean bere ikerketa-eremua [[Tunisia]]<nowiki/>ra ere zabaldu zuen. Han, [[materialismo dialektiko]]<nowiki/>an oinarriturik, tresna litikoen tipologia lantzeko aukera izan zuen; gainera, arkeologoen artean giro adeitsuagoa aurkitu zuen, [[metropoli]]<nowiki/>ko lehia "basatiaren" aldean. Izan ere, orduko frantziar komunitate arkeologikoak ez zuen ondo hartu Laplace proposatzen ari zen tipologiaren unibertsaltasuna (aldaera lokalen berezitasunendako balio ez zuela egozten zioten); baina, zati handi batean, kritiken azpian Laplaceren ideologia [[Marxismo|marxista]]<nowiki/>ren arbuioa zegoen.
[[Fitxategi:68008-Izturitzeko harpea.svg|thumb]]
 
1955 eta 1956ean, Barandiaran, Boucher eta Laplace [[Izturitze eta Otsozelaiko harpeak|Otsozelaia / Hariztoi]] kobazuloan lanean aritu ziren, aztarna musteriarrak eta [[Neolitoa|neolitiko]]<nowiki/>ak aurkitu zituztelarik. Gainera, Laplacek labar-arte berria lokalizatu zuen erdiko solairuko galeria batean. Erberuako sifoia urpetik gainditzen ere saiatu zen, atzean ustez zeuden galerietara sartzeko asmoz; baina ez zuen lortu.
 
47. lerroa:
 
== Laplaceren ibilbide zientifiko atipikoa ==
[[Fitxategi:Maison Ossau.jpg|thumb|"Centre de Palethnologie Stratigraphique Eruri"k Arudiko eraikin honetan izan zuen egoitza.]]
Laplaceren ezaugarri nagusienetakoak [[autoritate]] argumentuaren ukazioa eta teoriak eten gabe errebisatzea izan ziren: "''Zalantzarik gabe, gure idea zientifikoen multzoa adierazten duten teoriak ezinbestekoak dira zientzia adierazteko (...) Baina teoria eta ideia hauek ez dira inondik inora egia aldaezina, eta beraz beti prest izan behar gara haiek uzteko, aldatzeko, errealitatea azaltzen ez duten heinean''".<ref>LAPLACE, Georges. 1966. "Recherches sur l’origine et I’évolution des complexes leptolithiques". These École Française de Rome. Mélanges d’Archeologie et d’Histoire, Suppléments 4(XII). 586 pp. Ed. De Boccard, Paris.</ref> Bestalde, [[hierarkia]] akademikotik eta metropolietatik urrun mantendu zen, bere karreraren zatirik handiena Biarno inguruan bertan eginez.
 
Laplacek [[amateur]] / profesional kontzeptuekiko jarrera aldatu zuen urteetan zehar. Bere ibilbidea elkarte zientifiko amateurretan hasi zuen: 1947 inguruan SMSPPO, eta 1948an "Société Préhistorique Française" (SPF). Baina 1949an, arkeologoen prozedurak hobetu beharra aldarrikatu zuen, amateurismoaren kontra eta profesionaltasunaren alde agertuz.<ref>LAPLACE-JAURETCHE, Georges. 1949. "Prospections et fouilles". Eusko-Jakintza. Revue d’Études Basques 3:466–470.</ref> Hitza hitz, 1950ean "[[Centre National de la Recherche Scientifique|Centre National de la Récherche Scientifique]]" erakundean (CNRS) alboko ikerlari bezala sartu eta maisutzan eszedentzia eskatu zuen; 1951ean, elkarte zientifiko gehienekin hautsi zuen. Ez guztiz halere: 1953an Paubeko "Société des Arts, Lettres et Sciences"-ean sartuko baitzen, eta eskualdeko SPF-ko kideen bilerak bultzatu zituen. 1961ean doktoretza[[Doktore tesi|doktore-tesia]] aurkeztu zuen, Europako aurrehistoria [[industria litikoarenlitiko]]<nowiki/>aren ikuspegitik aztertuz, tartean Euskal Herri inguruko hainbat aztarnategitakoa. 1966ean, Alberto Brogliorekin batera, tipologia analitikoan oinarritutako ikertalde bat bultzatzen hasi zen. Ordurako, Laplaceren jarrera nabarmen aldatua zen, zenbait arkeologo ''profesionalen'' prozedura ''amateurrak'' kritikatzeraino.
 
1968an, bere tipologia analitikoaren lehen eguneraketa egin zuen eta CNRS-en Ikerketa Maisu mailara igo zen. Honek ikerketa lerroak aukeratzeko, dirua bilatzeko eta proiektuak zuzentzeko askatasuna ekarri zion: ahalmen hori bere ikerketa zentro propioa eratzeko erabili zuen. Arudiko Udalak utzitako XVIII. mendeko etxe batean "Centre de Palethnologie Stratigraphique Eruri" eratu zuen, erreferentziazko ikerketa-zentru famatua izatera ailegatuko zena. 1969tik aurrera urteroko bilerak antolatu zituzten bertan tipologia analitikoari buruz, eta 1973tik aurrera "Dialektikê. Cahiers de typologie analytique" aldizkaria argitaratu zuten. Laplacek 1983an erretiroa hartu bazuen ere, 1989ra arte urteroko [[Mintegi (hezkuntza)|mintegi]] hauek antolatzen eta aldizkaria argitaratzen jarraitu zuen. Arudiko ikerketa gunea atipikoa izan zen: orduko arkeologiaren antolakuntza autoritarioaren aldean, talde-lana eta norbere kabuz pentsatzeko askatasuna bultzatzen baitzuen.
 
1969an, Laplace Lyoneko[[Lyon]]<nowiki/>eko "Centre de Paléontologie Stratigraphique"-ren partaide ere bihurtu zen, eta kolaborazioa 1974ra arte mantendu zuen, orduan kargu hartu baitzioten bere kasa ibiltzeko joerarengatik. 1971ean, bere Tipologia Analitikoaren bigarren eguneraketa argitaratu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Georges|abizena=Laplace|izenburua=À propos de la méthode|orrialdeak=11–14|data=1974-12-31|url=https://zenodo.org/record/2583929#.XWZJJ3v9DIU|aldizkaria=Dialektikê. Cahiers de typologie analytique|zenbakia=2|doi=10.5281/zenodo.2583929|sartze-data=2021-07-31}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Georges|abizena=Laplace|urtea=1974|izenburua=De la dynamique de l'analyse structurale ou la typologie analytique|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=3-71|hizkuntza=|aldizkaria=Rivista di Scienze Preistoriche|alea=29}}</ref> eta "Université[[Paueko deeta PauAturrialdeko etUnibertsitatea|Paueko deseta PaysAturrialdeko de l'Adour"Unibertsitate]] sortu berrian irakasten hasi zen. 1974ean, Morellan[[Morella]]<nowiki/>n ([[Castellóko probintzia|Castelló]]) "I Coloquio Internacional de Prehistoria" gidatu zuen; Francoren[[Francisco diktadurakoFranco|Franco]]<nowiki/>ren [[diktadura]]<nowiki/>ko paleolitisten panorama atzeratuan bilera hau astindu handia izan zen. 1978an, CNRS-ean Ikerketa Zuzendari bihurtu zutenean, Laplaceren kritika oraindik gehiago zorroztu zen: "''Ikerketa egiten duten instituzioak hierarkia astun, menperatzaile batek zuzenduak daude; hau hierarkia sozialaren islada da, hierarkia erlijiosoaren eta Erdi Aroko instituzio unibertsitarioen oinordekoa (...) zeinak eskuarki berritasuna ukatzen eta gogogabetzen duen, hartaz jabetzeko esperantzan onartzen ez duenean behintzat. Horiek al dira zuk aipatutako profesionalak?''".
 
1983an, Laplace Ohorezko Ikerketa Zuzendari izatera pasatu zen CNRSean, eta erretiroa hartu zuen. Halere 1983, 1985 eta 1986an [[Euskal Herriko UnibertsitatearentzatUnibertsitatea]]<nowiki/>rentzat mintegiak eman zituen Gasteizen. 1999an Frantziako Gobernuaren aldetik [[Ohorezko Legioa]]ren Zaldun izendapena jaso zuen, bere bizitzako ibilbideari aitortza gisa; handik bost urtera hil zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Sébastien|abizena=Plutniak|izenburua=The Professionalisation of Science – Claim and Refusal: Discipline Building and Ideals of Scientific Autonomy in the Growth of Prehistoric Archaeology. The Case of Georges Laplace's Group of Typologie Analytique, 1950s–1990s|data=2019-11-16|url=https://osf.io/3wmyr|doi=10.31235/osf.io/3wmyr|sartze-data=2021-07-31}}</ref>
 
== Euskal Herriarekin harremana ==
Laplacek bere burua [[biarnes]], [[iberiar]]-[[Akitaniar (antzinako herria)|akitaniar]], [[agot]] eta euskalduntzat[[euskaldun]]<nowiki/>tzat zuen. Izan ere, bere ibilbide profesional, zientifiko eta pertsonalaren zati handi bat gure inguruan eman zuen: beti BiarnonBearnon bizi izan zen, lehenik Juransonen[[Jurançon|Juranson]]<nowiki/>en eta 1963tik aurrera Coarrasan[[Coarraze|Coarrasa]]<nowiki/>n (Zuberoatik kilometro gutxira).<ref name=":0" />
 
1946an lehenengotz ezkondu zen, Marie-Henriette Jauretxe [[gaztelera]] irakaslearekin; lehen idazlanak, hain zuzen ere, Laplace-Jauretche abizenekin sinatuko zituen. Arkeologia ogibide bihurtu baino lehen EskiulakoEskiula herri euskalduneko maisua izan zen. 1948rako Jose Miguel Barandiaranen [[Ikuska (giza-ikaskuntza)|Ikuska]] (Institut Basque de Recherches) elkarteko kidea zen, eta elkarte honetan Espeleologia Sailaren ardura eraman zuen [[Jesus Elosegi|Jesus Elosegi IrazustarekinIrazusta]]<nowiki/>rekin batera; gainera Ikuskak erbestean (Baionan[[Baiona]]<nowiki/>n) eginiko lehen kongresuetan parte hartu zuen. Sasoi beretsuan "Eusko Jakintza"ren kidea ere izan zen. 1963an [[Aranzadi Zientzia ElkartekoElkartea|Aranzadi Zientzia Elkarte]]<nowiki/>ko kidea bihurtu zen. Euskal Herriarekiko atxekimenduatxikimendu maila adierazten duen azken anekdota bat 1974 urteko gutun batean aurki dezakegu, non zientzialarien independentziaren aldeko frantsesezko aldarri sutsu bat ''"Gora askatasuna!"'' euskarazko hitzekin amaitzenamaitu duenzuen.<ref name=":0" />
 
== Erreferentziak ==