Sarriatik Portomarinera (Donejakue bidea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulu berria
(Ez dago alderik)

10:15, 31 uztaila 2021ko berrikusketa

Konpostelako Erromesaren Bulegoaren estatistiken arabera, 2019an Bulegoan erromesaldiaren egiaztagiria aurkeztu eta “La Compostela” diploma jasotzera 347.578 erromes agertu ziren, % 51 emakumeak eta % 49 gizonak. Horietatik, 189.937 pertsona iritsi ziren Frantses Bidetik, hau da, % 54,6a. Eta Sarrian 96.124 erromes hasi zuten erromesaldia, guztizkoaren % 27,66 eta Frantses Bidekoaren %50,6.[1]

La Compostela diploma.

Konpostelako Bulegoak “La Compostela” diploma soilik azken 100 kilometroak oinez egin dituzten erromesei ematen die (edo 200 km. bizikletan). Sarriatik 114,2 km. daudenez, Sarria Donejakueren Frantses Bideko hasierako puntu erabiliena da, alde handiz.[2]

Donejakueren Frantses Bideko hogeita zortzigarren etapa

Etapa interesgarria eta aipatu beharreko zailtasunik gabea, malda ugari baina nerrizkoak dituena. Galizia landatarrean zehar egingo dugu aurrera, zelai eta harizti zein gaztainondoz betetako basoen artean, zenbait herrixka zeharkatuz. Erdi Aroko Portomarín hiria 1963an desagertu zen Belesarko urtegiaren urpean; hiri modernora eraman ziren balio historiko handieneko eraikinak.

Sarriatik Portomarinera: 22,55 km.

Kale Nagusira atera eta aurrerago,pista asfaltatu bat hartuko dugu beherantz Barbadelorako norabidean, Magdalenako monasterioaren ondotik igaroz. Pequeno ibaia zeharkatuko dugu Ponte Aspera Erdi Aroko zubitik. Gero, Lugo-Monforte errepideko biaduktuaren azpitik pasa, eta igoera eder bati ekingo diogu,, haritz ikusgarrien artean,Vileiraino ailegatu arte.

 
Erromesak.

3,6. Vilei (Barbadelo). Norabide bereko pistan jarraituz, Barbadeloko Santiago eliza ondotik igaroko gara, eta O Mosteiro, Rente eta A Serra herrixkak gurutzatuko ditugu. Ondoren, Martzango Errotaren sarreraren parera iritsiko gara. Eskuinera doan beste lur-pista batetik jarraituz, C-535 errepidea gurutzatuko dugu, eta A Pena (Belante) igaro ondoren, pista bberetik Peruscalloraino iritsiko gara.

9,1. Peruscallo. Herrixka zeharkatuko dugu Cortiñasera iristeko.Gero Brea eta Morgade pasatuz, Ferreirosera iritsiko gara. Han, 100. kilometroaren mugarriaren ondotik igaroko gara: Konpostelara iristeko falta zaigun distantzia da. Mirallosen eta A Pena (Paradela) igaro ondoren, herriko errepidearekiko paralelo jarraituko dugu eta As Rozasera iritsi arte.

14,8. As Rozas. Ateratzean, errepide ondoko lurrezko bide bat hartu, Moimentos, Mercadoiro eta A Parrochatik pasa, eta Loioko monasterioaren eliza erromanikoaren aztarnetatik igaroko gara, Vilachára iristeko.

19,8. Vilachá. Irteeran LU-613 errepidera jaisten den bide hartuko dugu, ezkerretik jarraituz Belesarko urtegia zubi luze batetik zeharkatzeko. Erdi Aroko zubi zaharreko eskailerak igo, eta Elurretako Amaren kaperaren azpitik pasa ondoren, Portomarinera iritsiko gara..

22,55. Portomarín.

 
Belesar urtegi gaineko zubia.

Portomarín

Erdi Aroko Portomarín hiria Belesarko urtegiaren azpian 1963an desagertu zen . Hiri modernora eraman ziren balio historiko handieneko eraikinak, hala nola, San Nikolas eliza sendoa, eskailera eta Elurretako Amaren kapera.

Aterpetxeak

Erabiliena Xuntarena den “Portomaringo erromesen aterpetxea” da, herriaren erdian. Bertan 80 lagun sartzen dira sei logela partekatutan. Gidetako beste aterpetxe batzuk honakoak dira: Ferramenteiro aterpetxea, eta El Caminante, Porto Santiago, Manuel, Utreia, Novo Porto eta Folgueira ostatu-aterpetxeak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Donejakueren Frantses bidea – Consumer gida

(Gaztelaniaz) Donejakueren Frantses bidea – Gronze gida

  1. (Gaztelaniaz) Informe estadístico año 2019. Oficina de acogida al peregrino. Catedral de Santiago..
  2. (Gaztelaniaz) La credencial y La Compostela. Oficina de acogida al peregrino. Catedral de Santiago..