Henri Pélissier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
Pélissierrek beste hiru anaia zituen, hauek ere, bera bezala, txirrindulari profesionalak izan zirenak. Henri Pélissier profesional bezala [[1911]]n korritzen hasi zen, eta garaipen garrantzitsuak lortu zituen [[Lehen Mundu Gerra]]ren aurretik, [[Milan-San Remo]] [[1912]]an eta hiru etapa [[1914ko Frantziako Tourra|1914ko Frantziako Tourrean]] horien artean.
 
Gerra Handiaren ondoren lehiatzen jarraitu zuen, [[Paris-Roubaix]] eta [[Bordele-Paris]] irabaziz [[1919]]an eta Frantziako Tourrean izena emanez hurrengo bost urteetan. [[1921eko [[Paris-Roubaix]] baino lehen, Henrik eta bere anaia Francisek euren babesleari txirrindulariek ohi kobratzen zuten miseria baino soldata handiago bat exigitu zioten. Euren eskaera ez zen onartua izan eta lasterketan txirrindulari independente bezala izen ematea aukeratu zuten, talde baten babesik eta finantzaziorik gabe. Desgrangek bere egunkaria zen l'Auton sekula gehiago ez zirela agertuko agindu zuen, soilik esandakoa jateko Henri garaile izandakoan. [[1923]] hasieran beste gatazka baten ondoren, Desgrangek "Pélissierrek sekula ez du Tourra irabaziko. Ez daki sufritzen" idatzi zuen. Pélissierrek, orduan, urte horretako Tourra irabazi zuen. Hurrengo urtean, Tourretik erretiratu zen justifikatu gabetzat jotzen zuen zigor baten ondorioz. Elkarrizketa batean, Tourraren baldintzengatik kexatu zen berriz "piztiak zirku batean bezala tratatzen gaituzte" esanez. Albert Londres kazetariak "errepideko presoak" izena sortu zuen, ordutik txirrindulariei eman zaiena.
 
Pélissier izaera bizikoa eta polemikoa izateagatik zen ezaguna, sarri taldekideak eta pelotoiko beste txirrindulari batzuk xaxatuz. [[1928]]an erretiratu ondoren, bere izaera lehiakorrak bere bizitza endekapen azkar batera eraman zuen. [[1933]]an, bere emazte Léonie desesperatu egin zen Henrirekin zuen elkarbizitzaren ondorioz, eta bere buruari tiro bat emanez suizidatu zen. Bi urte beranduago, bere neskalagun berria zen Camille Tharaultek Pélissier arma berarekin hil zuen honek Camillei eztabaida batean labankada bat eman ondoren.