Irène Némirovsky: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Idazteko atsedenleku: Erreferentzia bat erantsi dut.
→‎Lapurdiko itsasaldea: Erreferentzia bat erantsi dut.
516. lerroa:
Irène gurasoekin etorri zen lehen aldietan Biarritzera, artean [[Kiev]]-en bizi zirelarik, 1910eko hamarkadan, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|boltxebikeak]] agintera iritsi aurretik; Némirovskytarrak urtero etortzen ziren, garai haietan, Biarritzera, [[Donibane Lohizune]]ra edo [[Hendaia]]ra.<ref name=":3" /><ref name=":71">Anissimov (2004), 11-12. or.</ref> Esan daiteke, beraz, umetatik zetorkiola Irèneri euskal itsasertzeko herrietarako atxikimendu berezi hori.
 
1920ko hamarkadako urteak bereziak izan ziren Irène Némirovskyren bizitzan, ''ero urteak'', nolabait esateko. 1921eko otsailean, Irènek 18 urte zituelarik, etengabeko txangoak egiten hasi zen adiskide eta lagunetik, autoan edo [[sidekar]]rean;<ref name=":23" /> txango horien jomuga izaten ziren, askotan, Biarritzeko [[Hôtel du Palais]] luxuzkoa eta errusiarrek bereziki maitatua, edo Hendaiako Eskualduna jauregia,<ref name=":19" group="oh" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=La Côte basque : revue illustrée de l'Euzkalerria ["puis" de l'Eskual-herria]|hizkuntza=FR|data=1924-09-14|url=https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k3063209k|aldizkaria=Gallica|sartze-data=2021-07-27}}</ref> [[euskal estiloko arkitektura]]z egina, 125 gelak eta aterpeko galeria amaigabeak, Txingudiko badiaren aurrez aurre, solaserako eta lagunarterako ingurumen ezin hobea baitziren.<ref name=":69" /><ref group="oh">Bi mundu gerra artean Biarritzen bizi izan zen giroaz, ikus Edouard Labrune (2015) ''Côte Basque. Les Années Folles'', Urruña, Éditions Pimientos. <small>([[Berezi:BookSources/9782356600745|ISBN 978-2207259511]])</small>.</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=La Gazette de Biarritz-Bayonne et Saint-Jean-de-Luz 26 août 1923 - (26-aout-1923)|hizkuntza=fr|url=https://www.retronews.fr/journal/la-gazette-de-biarritz-bayonne-et-saint-jean-de-luz/26-aout-1923/695/2286851/3|aldizkaria=RetroNews - Le site de presse de la BnF|sartze-data=2021-07-27}}</ref>
 
Bizitza lasterketa ero moduan hartzea amaitzera etorri zitzaion Irèneri, batik bat Michel Epstein ezagutu zuenean 1924ko urtearen amaieran,<ref name=":70" /> zer esanik ez Denise alaba jaio zenean 1929an. Hala ere, beti jarraitu zuen Lapurdiko itsasaldera etortzen, orain bere familiarekin: lehen eleberria, ''Le Malentendu'', 1924ko udan idatzi zuen Hendaian, «euskal udaz maiteminduta»,<ref>Philipponnat eta Lienhardt (2007), 140. or.  </ref> eta 1939ra bitarte, etenik gabe etorri ziren urtero.<ref>Philipponnat eta Lienhardt (2007), 142. or. </ref>