Juan Inazio Goikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Bizitza: Antton Elosegi
7. lerroa:
 
1952an kaputxinoen ordena utzi eta apaiz egin zen. Handik sei urtera Euskal Herrira itzuli eta [[Auñamendi argitaletxea]]n egin zuen lan, hiztegigintzan nagusiki. 1962an [[luis Leongoa|frai Luis Leongoaren]] eta [[Joan Gurutzekoa|San Joan Gurutzekoaren]] olerkien itzulpenak argitaratu zituen ''Musika ixilla'' izenburuarekin eta [[Orixe]]ren lan jakingarri batekin.
 
Ameriketatik itzulita [[Kuba|Kubaren]] eta [[Che Guevara|Che Guevararen]] miresle handia bihurtuta etorri zen, eta laguntza eman zien dokumentazioa euskaraz atera nahi zuten talde antifrankistei. Antton Elosegik, esaterako, oso ondo estimatu zuen Gazteluren idazkera eta aitortu zuen berarengandik asko ikasi zuela itzulpengintzaz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Karlos|abizena=del Olmo|urtea=2008|izenburua=Antton Elosegirekin solasean|argitaletxea=EIZIE|hizkuntza=eu|url=https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/20081028/elosegi|aldizkaria=Senez|sartze-data=2021-07-26}}</ref>
 
Olerkari gisa sari ugari jaso zuen, [[Irun Hiria Saria|Irun Hiria]] esaterako bi aldiz: ''Biziaren erroetan ''(1970) eta ''Gauean oihu'' (1971) bildumekin.