Euskal herritarrak nazien kontzentrazio esparruetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Kontzentrazio esparruetara: Esaldi baten idazkera hobetu dut.
→‎Atxilotze baldintzak aldatu: Esaldi baten idazkera hobetu dut.
181. lerroa:
Kontzentrazio esparruetara deportatutako atxilotuek baldintza desberdinak aurkitu zituzten 1942tik aurrera. [[Bigarren Mundu Gerra|Gerra]] uste baino gehiago ari zen luzatzen, Alemaniaren [[Gerra-ekonomia|gerra ekonomiak]] zama izugarri bati erantzun behar zion, eta eskulanean ari zitekeen populazioaren erdia ―gizonezkoak, alegia― [[Wehrmacht|Wehrmachten]] ziren borrokan.
 
Egoera horretan, atxilotuen [[Lan-indar|lan indarrari]] etekina ateratzeko estrategia hasi ziren aplikatzen ''[[Schutzstaffel]]'' edo SSren buruzagiak. Erabaki horrek, kasu askotan, esparruetako bizi baldintzak are eta gehiago gordindu zituen, baina, aldi berean, handik bizirik irteteko aukerak zabaldu ere egin zituen pixka bat. Horrela, bigarren aroan deportatutako [[Hego Euskal Herria|Hegoaldeko]] euskal herritarren bi herenek bizirik irautea lortu zuen.<ref name=":3" />
 
===== Holokaustoaren eragina Euskal Herrian =====