Euskal herritarrak nazien kontzentrazio esparruetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Aragoi eta Katalunia gero: Akats ortotipografiko bat zuzendu dut.
65. lerroa:
Horrela, [[Bizkaia|Bizkaitik]] [[Asturiasko Printzerria|Asturiasera]] borrokara joandako euskal [[gudari]] eta [[Milizia|miliziano]] askok [[Teruelgo gudua|Teruelgo guduan]] eta [[Ebroko gudua|Ebroko guduan]] parte hartu zuten, 1937ko amaieran eta 1938ko urte osoan.<ref name=":0">Etxahun Galparsoro eta [[Josu Chueca]] (2020), 7. or.</ref>
[[Fitxategi:Panzerbefehlswagen desfilant a Barcelona 1939.jpg|ezkerrera|thumb|180x180px|Panzerbefehlswagen tanke bat Bartzelonako kaleetan, faxistek okupatu ostean.]]
[[Aragoiko ofentsiba|Aragoiko frontea]] frankisten mendean erori zenean, [[Kataluniako Herrialdea|Katalunia]] bakartuta eta tropa matxinatuek inguratuta gelditu zen. Gainera, inguruko herrialdeetatik milaka herritar babestu ziren Kataluniako hirietan, tropa frankisten errepresalien beldur. Nahasmendu egoera itogarri hartan, Errepublikaren aldeko borrokalarien adorea lur jota zegoela, tropa faxistek ez zuten oztopo handirik izan aurrera egiteko: lehenik [[Tarragona]] mendean hartuta, [[1939|1939ko]] [[Urtarrilaren 14|urtarrilaren 14an]]; [[Bartzelona]], [[Urtarrilaren 25|urtarrilaren 25ean]]; [[Girona]], [[Otsailaren 5|otsailaren 5ean]]; azkenik, [[Otsailaren 10|otsailaren 10ean]] [[Frantzia|Frantziarekiko]] muga ixtea lortu zuten arte.
 
Kataluniaren eta, batez ere, Bartzelonaren ―milaka iheslari zibil baitzeuden bertan babestuta― galeraren ondorioz jende olde ikaragarri bat abiatu zen erbestera, zibilak gehienak, baina militar asko ere bai, tartean. Honela azaltzen dute Etxahun Galparsorok eta [[Josu Chueca|Josu Chuecak]] exodo larri hura: