Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
59. lerroa:
 
=== Zipreko Errepublika ===
{{sakontzeko|Zipreko historia modernoa}}
==== 1960ko konstituzioa ====
{{sakontzeko|Zipreko konstituzioa}}
[[Zipre]] estatu burujabe bihurtzearekin batera konstituzio berria indarrean jarri zen 1960ko abuztuaren 16an. Hain zuzen, [[Züricheko eta Londreseko Akordioak|Züricheko eta Londreseko Akordioetan]] adostutako hiru itunak izan ziren konstituzioa sortzeko oinarri nagusi. Zipre, horien arabera, inguruko inongo herrialderekin bat egiten ez zuen errepublika zen (''[[Enosis]]''a eta ''[[Taksim]]''a debekatuta gelditu ziren), baina [[Erresuma Batua]]k [[Akrotiri eta Dhekelia]] eremuen kontrola mantenduko zuen. [[Grezia]]k eta [[Turkia]]k ere indar militarrak uhartean izateko baimena jaso zuten, betiere adostutako indarren arteko oreka gordetzen bazuten. Gainera, boterea bi komunitate nagusien artean banatzen saiatu ziren:
* Presidentea beti [[greziar]]ra izango zen eta [[greko-zipretar]] herritarrek aukeratuko zuten; presidenteordea, aldiz, [[turkiar]]ra izango zen eta aukeraketa [[turko-zipretar]]ren esku geldituko zen.
* Gobernu-kabinetea hamar kidek osatuko zuten: zazpi presidenteak aukeratuko zituen eta hiru presidenteordeak. Erabakiak gehiengo osoz hartuko ziren, baina presidenteak eta presidenteordeak beto eskubidea izango zuten.
* Ordezkarien Etxea 50 lagunek osatuko zuten zazpi-hiruko ratioa mantenduz (35-15), eta komunitate bakoitzak bere ordezkariak aukeratuko zituen sufragio unibertsalaren bitartez. Eskubideak edo zergak ezartzen zituen edozein legek bozketan parte hartuko zuten bi ordezkari taldeen gehiengo soila beharko zuen aurrera ateratzeko, greziarren gehiengo soila eta turkiarren gehiengo soila. Gainontzeko gaiak eta legedia ezartzeko (defentsa, kanpo-politika edota barne-segurtasuna), aldiz, nahikoa izango zen Ordezkarien Etxeko gehiengo osoa.
* Justizia sistema, azkenik, Konstituzio Auzitegi Gorenak gobernatuko zuen. Auzitegia hiru epailek osatuko zuten: greko-zipretar batek, turko-zipretar batek eta herrialde neutral bateko epaile batek.
 
Bestalde, batzar bananduak osatzea adostu zuten, erlijio, kultura eta hezkuntza arloetan komunitate bakoitzak bere herritarren gaineko erabakiak har zitzan. 1960ko hamarkadaren hasieran uharteko biztanleen banaketa hurrengoa zea: %78 greziarrak ziren, %18 turkiarrak eta gainontzeko %4a beste herri batzuk osatzen zuten (batik bat, [[maronita|maronitek]], [[Katolizismo|latino]]ek eta [[armeniar]]rek). Azken talde horiek greko-zipretarrekin batera parte hartzen zuten sistema berrian.
 
Independentziaren aurretik ospatu ziren [[1960ko Zipreko legegintza-hauteskundeak|lehenengo hauteskundeak]], uztailaren 31n. Horietan [[Glafcos Clerides]]en [[Fronte Patriotikoa (Zipre)|Fronte Patriotikoak]] 30 eserleku lortu zituen, [[Fazıl Küçük]]en [[Zipreko Turkiarren Batasun Nazionala]]k 15, eta [[Ezekias Papaioannou]]ren [[Langile Herriaren Alderdi Progresista|AKEL]] komunistak 5. Abuztuaren 16an [[Makarios III.a]] aukeratu zuten lehenengo presidente; presidenteorde, aldiz, Fazıl Küçük.
 
Dena den, bakeak denbora gutxi iraungo zuen gobernuan (eta kalean). Herrialde jaioberriaren antolaketak elkarlana bultzatuko zuela zirudien arren, buruhauste ugari ekarri zituen eta komunitateen arteko liskarrak piztu ziren. Eztabaidagai nagusiak zergak eta udalerrien eraketa izan ziren. Udalerrien kasuan greziarrak eta turkiarrak ez ziren ados jartzen. Uhartean greko-zipretarrak baino bizi ez ziren 392 herri zeuden, turko-zipretarrak soilik bizi ziren 117, eta bi herritarrak nahastuta zeuden 114. Azken horietan agertu zen desadostasuna: turkiarrek herri mistoetan udalerri bereiziak sortzea eskatzen zuten; greziarrek, aldiz, udalerri bakarra sortzea. Zergei zegokienez, aldiz, nahiz eta turkiarrak zipretarren %18 izan, zergen %6 baino ez zuten ordaintzen (greko-zipretarrek %94) eta gobernuko lanpostuen %30 eta segurtasun nazionalekoen %40 euren esku zeuden. Greziarrek banaketa orekatzeko aldaketak proposatzen zituzten. Hala, presidentearen eta presidenteordearen betoek egoera korapilatu zuten eta estatu-politikaren blokeoa gertatu zen.
 
==== 1963–1964ko krisia ====
{{sakontzeko|Zipreko komunitateen arteko indarkeria (1963-64)}}
Korapiloa askatzeko saiakerek porrot egin zuten. Beraz, 1963ko azaroan Makarios presidenteak gobernuaren blokeoari irtenbidea emateko 13 puntuko proposamena utzi zuen Konstituzio Auzitegi Goreneko hiru epaileen esku. Proposamen horien artean, konstituzioaren berrikuspena eskatzen zuten puntuak zeuden, hala nola, presidentearen eta presidenteordearen beto eskubidearekin bukatzea. Aldaketek [[Nazio Batuen Erakundea]]ren babesa izango zutela uste arren, epaileek eta turko-zipretarrek plana atzera bota zuten (nahiz eta aurrerago proposamena eztabaidatzeko prest agertu). Giroa berriro nahasten hasi zen.
 
1963ko abenduaren 21ean borrokak piztu ziren [[Nikosia]] hiriburuan eta handik gutxira uharte osora zabaldu ziren. Makarios presidenteak eta Küçük presidenteordeak herritarrak lasaitzeko adierazpenak egin zituzten, baina alferrikakoak izan ziren. Komunitateen arteko istiluak larriak izaten hasi ziren. Uhartean zeuden Turkiako soldaduak mobilizatu eta Nikosia iparraldera eta turko-zipretarren herrietara joan ziren; Greziako soldaduak ere greko-zipretarrak bizi ziren eremuetan kokatu ziren. Egoera okertzen hasi zenez, abenduaren 27an presidenteak Berme Itunean parte hartu zuten indarrei (Erresuma Batua, Grezia eta Turkia) dei egin zien laguntza eske eta Su-etenaren Indar Bateratua sortu zuten. Indarrak uhartean zehar zabaldu ziren eta egoera kontrolatzen hasi ziren. Hala ere, 1964ko martxora arte iraun zuten liskarren ondorioz, 364 turko-zipretar eta 174 greko-zipretar hil ziren eta zenbait herritar lekualdatzera behartu zituzten; zehazki, euren eskualdeetan gutxiengo ziren 25.000 turkiar Zipren sortutako [[Turko-zipretar enklabeak|enklabeetara]] eraman zituzten herri-liskarretatik babesteko asmoz, baita 1.200 armeniar eta 500 greziar ere. Gainera, hiriburua bitan zatitzea erabaki zuten greziarrak eta turkiarrak banatzeko: abenduaren 30ean [[Marra Berdea (Zipre)|Marra Berdea]] ezarri zen.
 
Liskarrek gobernuaren behin-betiko kolapsoa ekarri zuten. Gaur egun ez da argi zer gertatu zen politikarien artean: Zipreko greziarrek errua turkiarrei egotzi zieten, elkarbanatzen zuten gobernua administrazio propio bat sortzeko eta azken batean ''Taksim''a gauzatzeko utzi zutela esanez; turkiarrek, aldiz, greziarrek gobernua uztera behartu zituztela argudiatu zuten, greko-zipretarrek [[Akritas Plana]] jarraitzen zutela, eta euren benetako helburua, ''Enosis''a gauzatzeko oztoporik ez izateko kanporatu zituztela. Nolanahi ere, turkiarren dimisioaren ondoren sortu zen eta greziarrek bakarrik osatzen zuten Zipreko Errepublikako gobernu berria legitimotzat hartu zuen 1964ko otsailean [[Nazio Batuen Erakundea]]ren baitako batzordeak eta herritarrak babesteko bake-indarrak bidaltzea erabaki zuen. 1964ko martxoaren 4ko [[Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 186. Ebazpena]]ren bidez [[Zipren Bakea Mantentzeko Nazio Batuen Indarra]] (UNFICYP) sortu zen.
 
==== Bake saiakera antzuak ====
[[Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua]]k bakegintzarako bitartekari bat izendatzeko eskatu zion [[U Thant]] idazkari nagusiari. Alde guztiekin kontsultatu ondoren, idazkari nagusiak [[Sakari Tuomioja]] [[finlandia]]r diplomazialaria aukeratu zuen saiakera egiteko. Tuomiojak nazioarteko arazoa zela adierazi eta zentzuzko irtenbidea ''Enosis''a gauzatzea zela iritzi zuen. Hala ere, finlandiarrak ez zuen Ziprek Greziarekin bat egitearen aldeko adierazpenik egin, desegokia iruditu zitzaiolako NBEko ofiziala izanda kide baten desagerpenaren aldeko aldarrikapena egitea.
 
Abuztuan Tuomioja bat-batean hil ondoren, NBEk [[Galo Plaza]] [[ekuador]]tarrarekin beste saiakera bat egitea erabaki zuen. Bitartekariak 1965eko martxoan txosten bat aurkeztu zuen, zeinetan bi aldeak kritikatzen zituen akordio batera iristeko konpromiso faltagatik. Adostasunak lortu nahi izanez gero, greziarrek eskatzen zuten berehalako ''Enosis''a eta turkiarren irtenbide banandua alde batera utzi behar zirela defendatzen zuen. Greko-zipretarrek txostenaren ondorioak onartu zituzten, baina turko-zipretarrek Plazari lehenbailehen uko egiteko eskatu zioten, bere karguari ez zegozkion ardurak hartu zituelakoan. Giroak gaiztotzen jarraitu zuen eta NBEk bitartekaritza-lanak bertan behera utzi behar izan zituen; Plazak amore eman zuen eta bere postua ez zuen beste inork hartu.
 
[[Ameriketako Estatu Batuak|AEBek]] ere bakea lortzeko euren ekimen propioa aurkeztu zuten 1964an. Ekainaren hasieran Turkiak esku hartzeko mehatxu egin ostean, [[Dean Acheson]] estatu-idazkari ohiak Zipre Greziarekin batzeko plan bat argitaratu zuen. Proposamena onartzearen truke, Turkiak hainbat onura jasoko zituen. Hala ere, orduan ere bi aldeek kontra egin zuten.
 
1966ko martxoan beste saiakera egin zuen Zipreko idazkari nagusiaren ordezkari berezia zen Carlos Bernadesek. Proposamenak egin ordez, elkarrizketa zuzenaren bidez akordio bat adostera animatu zituen bi aldeak. Garai hartako Greziako egoera politikoak, baina, ez zuen lagundu Bernadesen helburua betetzen.
 
==== Uhartearen banaketa ====
{{sakontzeko|Zipreko estatu-kolpea|Zipreko turkiar inbasioa}}
1967ko apirilaren 21ean estatu-kolpe bat gertatu zen Grezian. Eskuin muturreko [[Koronelen Diktadura|junta militarrak]] bereganatu zuen boterea eta [[CIA]]ren babesarekin agenda ultra-nazionalista jarri zuen martxan. Horrek arrakalak sortu zituen greko-zipretarren artean. Greziako Juntako ezkutuko buruzagia zen [[Dimitrios Ioannidis]]ek presioa egin zion Makarios III.ari ''Enosis''a lehenbailehen aldarrika zezan; hala ere, presidentea ez zegoen adierazpen hori egitearen alde. Ez zuen Zipre diktadura militarraren mende utzi nahi eta herritarren arteko borroken eta turkiar inbasioaren beldur zen.
 
[[Cyprus Airwaysen 284 hegaldia]]ren ezbeharrarekin batera, uharteko giroak berriro egin zuen okerrera. [[George Grivas]], [[Zipreko Guardia Nazionala|Guardia Nazionalaren]] komandantea eta [[Zipretar Borrokalarien Erakunde Nazionala|EOKAko]] buruzagi ohia, turko-zipretar enklabeen ingurua patruilatzen hasi zen Makariosen aginduen kontra eginez. Mugimendu horrek turkiarren erreakzioa ekarri zuen eta azaroaren 15ean berriro liskarrak sortu ziren. Grivasen indarrek 26 turko-zipretar hil zituzten. Turkiako Errepublikaren erantzuna berehalakoa izan zen: Grivas uhartetik kanporatu, Greziako soldadu gehienak erretiratu eta turko-zipretar enklabeen kontrako blokeoa kendu ezean, Turkia indarrez sartuko zen uhartean. Herrialdeak interbentziorako prest zirudien eta indar greko-zipretarrak bonbardatzeari ekin zion. Beraz, Makariosek ultimatuma onartzea erabaki zuen eta, era berean, Guardia Nazionaleko tropak murriztu eta Zipreren independentziaren aldeko beste indar bat sortu zuen.
 
Atzerakada abagune aproposa iruditu zitzaien turko-zipretarrei eta euren [[Behin-behineko Turko-zipretar Administrazioa|behin-behineko administrazioa]] aldarrikatu zuten 1967ko abenduaren 28an. Makariosek berehala legez kanpokotzat jo zuen administrazio berria, hala ere, bere ahultasunak aldaketa ekarriko zuen gatazka ikusteko modura. Artzapezpikua, gobernuko gainerako kideekin batera, onartzen hasia zen turko-zipretarrek nolabaiteko autonomia politikoa izan beharko zutela eta uhartea Greziarekin bateratzea momentuz ezinezkoa izango zela. Bien bitartean, Greziako junta militarra urduritzen hasia zen. Arrakasta nazionalistak behar zituen etxeko gobernua eta herritarren babesa mantentzeko, eta Zipreko presidentea ez zeukaten laguntzeko prest. Makariosi komunisten jarraitzaile izatea egotzi zioten eta bera eta bere gobernuaren kontrako ekintzak martxan jartzea erabaki zuten. CIAren eta junta militarraren laguntzari esker, George Grivas ezkutuan bueltatu zen uhartera 1971. urtean eta [[EOKA B]] talde armatu ultra-nazionalista sortu zuen. 1971. eta 1974. urteen artean talde paramilitarrak Zipreko gobernua kanporatzeko bost plan prestatuko zituen, tartean presidentearen kontrako hilketa saiakerak. Dena den, ekintzek porrot egin zuten.
 
1974ko urtarrilean Grivas bihotzekoak jota hil zen eta EOKA B taldea Greziako Juntaren esku gelditu zen zuzenean. Luzamenduetan ibili gabe, 1974ko uztailaren 15ean, Greziako Juntak eta Zipreko Guardia Nazionalak estatu-kolpea eman zuten. Matxinoek arrakasta izan zuten. Erasoetan 300 bat greko-zipretar hil zituzten eta [[Nikos Sampson]] izendatu zuten presidente; Makariosek britainiarren laguntzari esker ihes egitea lortu zuen. Greziak uhartearen kontrola bereganatu bezain laster, Turkiaren erantzuna iritsi zen: junta militarrari Sampson kanporatzeko, indar armatuak uhartetik ateratzeko eta Zipreko independentzia onartzeko eskatu zion. Eskariek ezezko erantzuna izan zuten eta bitartekaritza saiakera orok ere huts egin zuen. Berme Itunean adostutakoa aitzakiatzat hartuz, Turkiak egoera nahasian esku hartzea erabaki zuen.
 
[[Bülent Ecevit]] lehen ministroak, koalizioko gobernuaren babesarekin batera, [[Turkiako Indar Armatuak|turkiar armada]] bidali zuen Ziprera uztailaren 20an. Uhartearen inbasioa hasi zen. Lehenengo fasean erasoen arrakasta mugatua izan zen: bi egunetan turkiarrek [[Kirenia]] (iparraldeko kostaldean) Nikosiarekin lotzea lortu zuten (uhartearen %3). Bien bitartean, greziar indarren erantzuna turko-zipretarren hegoaldeko guneak okupatzen hastea izan zen. Baina, inbasioak istilu politikoak eragin zituen Grezian; junta militarra kolapsatu eta [[Konstantinos Karamanlis]] politikariaren gobernu zibilak ordezkatu zuen uztailaren 23an. Azken horrek Nikos Sampson berehala kargugabetzea eskatu zuen eta Zipren militarki esku hartzeari uko egin zion.
 
Bi aldeek su-etena adostu zuten uztailaren 23an. Akordioa ez zen indarrean jarri lurralde osoan, Greziako egoera politikoa oso nahasia zenez turkiar indarrek aurrera pausoak ematen jarraitzeko baliatu baitzuten. Hala ere, uztailaren amaieran bakea lortzeko elkarrizketak hasi ziren [[Geneva]]n. Greziako, Turkiako eta Erresuma Batuko ordezkariak elkartu ziren bertan. Bakoitzak bere interesak sutsuki defendatzen zituen eta ez ziren gai adostasunetara iristeko. Azkenean, Turkiak abuztuaren 14an mehatxu egitea erabaki zuen: Greziak Zipren estatu federal burujabe bat onartu ezean, erasoak aurrera jarraituko zuen. Aurkeztu zuten estatu federal horretan, gainera, turko-zipretarrek (biztanlerian %18 eta lurraldearen %10aren jabe zirenak) uhartearen lurren %34 jasoko zuten. Greziarren laguntzarik gabe greko-zipretarren indarrak inoiz baino ahulago zeuden eta Glafcos Clerides ordezkariak 36-48 orduko epea eskatu zuen Greziako eta Zipreko gobernuekin kontsultatzeko. Turkiak Cleridesen eskakizuna ez onartzea erabaki zuen eta ordu gutxiren buruan inbasioaren bigarren fasea jarri zuen abian.
 
Nazioarteko gainontzeko ordezkariek (tartean britainiarrek eta estatubatuarrek) ez zuten begi onez ikusi turkiarren mugimendua. Turkiak hasieratik elkarrizketak eten nahi izan zituela adierazi zuten eta ezbaian jarri zuten herrialde horren asmo ona. Hala ere, ez zuten erasoari kontra egiteko erabakirik hartu. Bestalde, Zipreko Gobernua baliabiderik gabe zegoen. Greziak gatazkan ez zuela militarki parte hartuko esana zuen, eta defendatzeko nahikoa indar ez zutenez, iparraldea babesgabe gelditu zen. Bigarren erasoaldiak izugarrizko arrakasta izan zuen turkiarrentzat eta hiru egunen buruan uhartearen %36ren kontrola izatera pasa ziren. Su-etena 1974ko abuztuaren 16an sinatu zuten hala moduz eta bi aldeen arteko eremua Nazio Batuen administrazioaren agindupean gelditu zen.
 
1974ko gertakizunek milaka biktima eragin zituzten. Zipreko Gobernuak 200.000 errefuxiatu inguru eman zirela jakinarazi zuen, horietatik 140.000-160.000 artean turkiarrek iparraldean indarrez hartutako lurretan bizi ziren greko-zipretarrak. Biztanle horiek turkiarrek bereganatutako lurraldeen biztanleriaren %82 osatzen zuten. Aipatzekoa da [[Famagusta]] hiriaren kasua; 1974ko erroldaren arabera, greziarrak 26.500 ziren (%68) eta turkiarrak 8.500 (%21). Hala eta guztiz ere, turkiarrek euren etxeak hustera eta hegoaldera alde egitera behartu zituzten. Gertakizunak [[garbiketa etniko]]aren adibidetzat jotzen dira. Gainontzeko errefuxiatuak, aldiz, turko-zipretarrak izan ziren. Hain zuzen, 1975. urtean Nazio Batuen Erakundeak laguntza eskaini zien hegoaldean gelditu ziren turkiarrei nahi izanez gero iparraldean kokatzeko; 51.000 inguruk eskaintza onartu eta turkiarrek okupatutako lurretara joan ziren bizitzera.
 
Hala, Turkiaren inbasioa uhartearen banaketarekin amaitu zen. Iparraldean [[Turko-zipretar Administrazio Autonomoa]] sortu zen bitartean, hegoaldean Zipreko Errepublikak iraun zuen, nazioarteko babesa jaso zuena.
 
=== Uhartearen banaketa ===
=== Bateratze saiakerak ===