Pernando Amezketarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
6. lerroa:
== Bizitza ==
Aita Martin Jose Bengoetxea Sarasola zuen, [[Aduna]]koa, eta ama berriz Josepa Antonia Altuna Oriozabala, Amezketakoa. Amezketan ezkondu arren, Adunan ezarri ziren bizitzen. Ezkontzatik bi hilabetera sortu zen haien lehen semea, Fernando. Uste izatekoa da ezkontzaz kanpoko harremanen ondorio izan zela, hain zuzen ezkontzaz konpondu behar izan zena. [[Antonio Zavala]]ren iritziz, gurasoak Adunan bizitzen ezarri baziren ere, Fernando Amezketan sortua zen, "istripua" izkutatzearren<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Antonio|abizena=Zavala|urtea=1966|izenburua=Pernando amezketarra bertsolaria|argitaletxea=Auspoa|hizkuntza=eu}}</ref>. Amezketan bataiatu zuten beraz Pernando, baina haurtzaroa Adunan igaro zuen, eta bere anai-arreba guztiak Adunan bataiatuak izan ziren. Pernandoren ama hil ondoren (17 urte zituen Pernandok) aita berriz ezkondu zen, eta jadanik zituen bederatzi haurrez gain beste sei ukan zituen.
[[Fitxategi:Amezketa. Bista partziala 3320.jpg|thumb|263x263px|Amezketan bizi izan zen Pernando, segur aski Adunan sortua zen arren.]]
 
Ez dago argi noiz joan zen Pernando Amezketara bizitzera. Baliteke gaztarogaztaroa han iragan izana, lehen jaunartzea han egin baitzuen, edo Amezketan artzain bezala ibili eta geroago Amezketara ezkondu izana, hala iradokitzen baitute ezkontza-agiriek<ref name=":0" />.
 
[[Artzaintza]] izan zuen ogibide, bere garaiko herrikide gehienen modura. [[1790]]ean ezkondu zen Maria Joxepa Sagastume amezketarrarekin, eta hamar seme-alaba izan zituzten; haietatik bi hil zitzaizkien, eta beste bi Miserikordiatik ekarri zituzten.<ref>Ainara IRAETA: [http://elpais.com/diario/2002/06/17/paisvasco/1024342816_850215.html «Amezketako bertsolari zorrotza»], ''El País'', 2002-06-17.</ref> Ixpille eta Azentzin Txikia [[baserri]]etan bizi izan ziren, eta azken horretan hil zen Pernando.<ref name="zumalakarregi">[http://www.zumalakarregimuseoa.net/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/xix.mendeko-pertsonaia-xumeak/pernando-amezketarra Zumalakarregi Museoaren webgunearen artikulua, CC-BY-SA lizentziapean argitaratuta]</ref> Diotenez, aran gehiegi jan ondoren errekasto batetik edandako urak kalte egin eta gaixoturik hil zen. Hauek izan omen ziren hilzoriko hitzak<ref name=":0" />: