Lankide:Gotzon/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
926. lerroa:
Egoera guztiz aldatu zen [[1939|1939ko]] [[Irailaren 1|irailaren 1ean]], [[Poloniaren inbasioa|Alemaniak Polonia inbaditu]] zuenean eta, horren ondorioz, Frantziak gerra deklarazioa egin zionean Alemaniari. Une horretatik aurrera, Espainiatik iritsitako iheslari errepublikanoak ―gizonezkoak, noski, bereziki [[Errepublikako Herri Armada|Errepublikako Herri Armadan]] aritutakoak― Frantziako armadan sartzeko presio ikaragarri bat zabaldu zen. Estimazioen arabera, 65.000-70.000 bat gelditu ziren Frantziako armadaren egituren barruan: 60.000 inguru Atzerritar Langileen Konpainietan; 3.000 inguru Atzerriko Legioan; eta 3.000 Atzerriko Boluntarioen Martxako Errejimenduetan (RMVE).<ref>Ikus Diego Gaspar Celaya (2015) ''La guerra continúa. Voluntarios españoles al servicio de la Francia libre (1940-1945)''. Madril, Marcial Pons. ISBN 978-8415963714.</ref> Ez dago jakiterik horietatik zenbat ziren euskal herritarrak.
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 101I-055-1592-05A, Frankreich, französische Kriegsgefangene.jpg|thumb|180x180px|[[Wehrmacht|Wehrmachtek]] preso hartutako frantses soldaduak, 1940ko maiatzean.|ezkerrera]]
Gerraren lehen hilabeteetan ―Frantzian ''[[Txantxa-gerra|Drôle de guerre]]'' deitu zen garaian―, babes-aazpiegiturak sortzeko lanetan aritu ziren: [[Maginot lerroa]] gotortzen, Alemaniarekiko muga lerroan; hortik [[Loira (ibaia)|Loira]] bitarteko lurraldeak babesten; eta, oro har, Frantziako lurralde osoan banatuta.<ref name=":1">Etxahun Galparsoro eta [[Josu Chueca]] (2020), 8. or.</ref>
 
zpiegiturak sortzeko lanetan aritu ziren: [[Maginot lerroa]] gotortzen, Alemaniarekiko muga lerroan; hortik [[Loira (ibaia)|Loira]] bitarteko lurraldeak babesten; eta, oro har, Frantziako lurralde osoan banatuta.<ref name=":1">Etxahun Galparsoro eta [[Josu Chueca]] (2020), 8. or.</ref>
 
[[Txantxa-gerra]] bat-batean amaitu zen, [[1940|1940ko]] [[Maiatzaren 10|maiatzaren 10ean]], [[Luxenburgo]], [[Belgika]], [[Herbehereak]] eta [[Frantziako alemaniarren okupazioa Bigarren Mundu Gerran|Frantzia]] inbaditzeko operazioari ekin zionean Alemaniak. Berrogei bat egunen buruan, [[Wehrmacht|Wehrmachteko]] tropek aise hartu zituzten mendean lau herrialdeak. Frantzian, bereziki, okupazioak guztiz ezustean harrapatu zuen armada: aste gutxitan. hiru bat milioi kide hartu zituzten [[preso]] alemanek; horien artean euskal herritarrak zenbat ote ziren jakitea zaila da.<ref name=":1" />
 
=== Esparruetarako bideak ===
Frantziaren lurralde gehiena alemanen esku zegoela, eta armada ia guztiz deseginda, [[Hirugarren Reicha|Hirugarren Reicharen]] [[Kontzentrazio-esparru|kontzentrazio esparruetara]] deportatuak izan ziren euskal herritarherritarrak [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikaren]] alde borrokatutakoak eremuarlo hauetatik heldu ziren nazien mende egotera: 1940-1941 bitartean, Atzerritar Langileen Konpainietatik, Atzerriko Boluntarioen Martxako Errejimenduetatik eta Atzerriatren Legiotik; 1942-1945 bitarte, zibilen deportazio operazioetatik eta [[Frantziako Erresistentzia|Frantziako Erresistentziatik]].<ref>Manuel Rázola (1969), 15. or.</ref>
 
[[Deportazio|Deportatuak]] izatera iristeko, baina, [[espainiar]] [[Nazionalitate|nazionalitatea]] zuten presoei estatus berezi bat ematen hasi ziren alemanak, 194ko1940ko abuzturik aurrera: gerra preso izatetik deportatu politiko izatera. Estatus berri hori gauzatua gelditu zen [[1940|1940ko]] [[Irailaren 25|irailaren 25ean]], Francoren gobernazio ministro [[Ramón Serrano Súñer|Ramon Serrano Suñerrek]] Berlinera egin zuen bisitarekin bat, [[Reich|Reicheko]] Segurtasun Departamentu Zentralak emandako agindu batean. Handik aitzina, ''rotspanier'' edo «espainiar gorriak» ez ziren armada arerio baten kide soilak, baizik deuseztatu beharreko etsai politikoak.<ref name=":1" />
 
== Deportazioak ==