Gipuzkoako foru jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
111. lerroa:
Beheko solairutik datorren eskailera nagusiaren eskuin mailadiaren alboan dago. [[Maria Kristina Austriakoa|Maria Kristina Habsburgo-Lorrenakoaren]] omenez atondutako gela da. Sarreraren aurrez aurreko horman, [[Elias Salaberria]]k 1928an margotutako beraren erretratu bat ageri da, gorputz osokoa. Margo lanaren ezker-eskuin, [[haitzurdin]]eko bi plaka ageri dira, idazkun hauekin:
 
* [[Fitxategi:Idazkuna 2 gipuzkoa foru jauregia.jpg|thumb|370x370px180x180px]]Eskuinean: «Eŕegiña Maria Krsitina'ri Gipuzkoataŕen leilatasun eta maitetasunaren agergaŕitzat | A la reina Maria Cristina, en señal de lealtad y el afecto que los guipuzcoanos le profesan» (''Erregina Maria Kristinari, gipuzkoarren leialtasun eta maitasunaren agergarritzat'')
* [[Fitxategi:Idazkuna 1 gipuzkoa foru jauregia.jpg|thumb|370x370px180x180px|ezkerrera]]Ezkerrean: «Gipuzkoa'ko amak, ama guztien erakuspen izan dan eŕegiñari | Las madres guipuzcoanas, a la reina que ha sabido ser ejemplo de madres» (''Gipuzkoako amek, ama guztien eredu izan den erreginari'')
 
Nabarmen da euskarazko inskripzio horiek –ohorezko patioan erakusten dena bezala– Euskaltzaindia sortu aurreko grafiaz idatziak direla.<ref name=":1" group="oh" /> Frankismoaren urteetan eta ondorengo urte batzuetan oraindik, bi plaka horien inskripzioa gaztelania hutsez agertzen zen soilik; esan nahi da, goien adierazitako gaztelaniazko esaldiak hartzen zuela, osorik, plakaren azalera.<ref>{{erreferentzia|izena=Edorta Kortadi|abizena=Rosi Lasarte|urtea=1983|izenburua=Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia: 1883-1983. Arte lanen katalogoa|argitaletxea=Gipuzkoako Foru Aldundia|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.kmliburutegia.net/Record/56599/Details}}</ref> 1995ean, idazkunak jatorrizko egoerara leheneratu zituen Aldundiak.<ref group="oh">1995ean, Kutxateka argazki bildumak Donostiako argazki zaharren erakusketa bat antolatu zuen; erakutsi zirenen artean, Erreginaren aretoa zabaldu zen eguneko argazkia zegoen, [[Maria Kristina Austriakoa|Maria Kristina Habsburgo-Lorrenakoa]] bertan zelarik. Aldundiko langile bat, Euken Ostolatza igeldotarra, ohartu zen hormetako jatorrizko plaketan esaldiak euskaraz eta gaztelaniaz ageri zirela, eta eskatu zion Aldundiari gauzak jatorrizko egoerara leheneratzea. Plakak hormatik askatu zituztenean, ohartu ziren atzealdean ageri zirela inskripzioak bi hizkuntzetan. Aldaketa nork, zergatik eta noiz egin zuen jakiteko frogarik aurkitu ez den arren, itxura du agintari frankistek, foru jauregiaz jabetu zirenean, erabakiko zutela euskararen arrasto hura ezabatzea.</ref>