Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
52. lerroa:
1957an Zipreko turkiarren organizazio paramilitarra sortu zen: [[Turkiar Erresistentzia Erakundea]] (''Türk Mukavemet Teşkilatı'' – TMT). Erakunde berria turko-zipretarren interesak eta nortasuna defendatzeko sortu zen eta Turkiako Errepublikaren babesa jaso zuen. Nahiz eta EOKAk turko-zipretarren kontrako erasorik ez burutu, TMTek geroz eta gertuago zirudien ''Enosis''aren aurka egin nahi zuen eta euren helburu nagusia ''Taksim''a edo banaketa bihurtu zen. Hori lortzeko aginte britainiarraren, EOKAren eta komunisten aurkako erasoak burutu zituzten.
 
Uharteak gerra zibil baten atarian zirudien, greko-zipretarren eta turko-zipretarren arteko liskarrak areagotzen ari baitziren. Hori dela eta, Greziak eta Turkiak gatazkan bete-betean sartu eta konponbide bat bilatzea adostu zuten. Lehen aldiz bi herrialdeek independentzia kontzeptua mahaigaineratu zuten eta britainiarrek bidea ireki zioten [[Zipreko Errepublika]] sortzeari. 1959. urtean britainiar, greziar eta turkiar ordezkariak elkartu ziren [[Zürich]] eta Londres hirietan, tartean zipretarren Makarios III.a eta [[Fazıl Küçük]]. Bertan [[Züricheko eta Londreseko Akordioak|hiru akordio]] nagusi adostu zituzten, [[Zipreko konstituzioa]]ren oinarri izango zirenak: SorreraBerme Ituna, BermeAliantza Ituna eta AliantzaEzarpen Ituna.
 
Albistea eszeptizismo handiz hartu zuten Zipreko herritarrek. Greziar gehienek independentzia eskertu zuten, nahiz eta etorkizunean ez zuten ''Enosis''a lortzeko aukera baztertzen. Turkiarrek, aldiz, errezelo handiagoz hartu zuten albistea, errepublika berrian greziarrek uhartearen kontrola hartuko zutela iruditzen baitzitzaien. Hala eta guztiz ere, albistea ontzat hartu zuten zipretarrek.