Eztabaida:Laiotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
Euskara batuko sinonimoak
4. lerroa:
: Sinonimoen eta hizkuntzalaritzako oharren ugaritasunak sarrera astunegia egiten du eta irakurleari zailtasunak jartzen dizkio. Gure kezka nasugietako bat da artikulu irakurterrazak egitea, betiere informazio osoa eta zehatza emanda. Beraz, bi termino erabilienak utzi ditut sarreran, eta hain erabiliak ez direnak (erabilera mugatuaren marka dutenak) «Sinonimoak» atalerako utzi ditut.
: Bestalde, hizkuntzalariok barra-barra darabiltzagun laburtzapenak (''Bizk., Ipar.'') kendu ditut, bai eta letra txikiagotua ere: hizkuntzalaritzaz kanpoko irakurleek eta ikusteko zailtasunak dituztenek ere ez dute merezi irakurketa zailtzerik. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2021-07-21, 13:12 ([[UTC]])
 
::Ulertzen ditut zure arrazoiak. Dena den, Euskaltzaindiaren asmoa marka horiekin ez da hitzak baztertzea. Izan ere, bere hiztegian sartuz Euskaltzaindiak bultzatu egin nahi ditu idazleak hitz horiek erabiltzera euskara batuan, euskaldun guztien ondare komuna bihurtu daitezen. Beraz, lehen lerrotik kentzeak eta letra lodirik gabe idazteak eztabaida zabalagoa beharko lukeela dirudi, eta agian Estilo Gida, edo politikak, aldatu. Arestian [[Eztabaida:Abrikot|eztabaida]] berbera izan dut beste lankide batekin.-[[Lankide:Urtar|Urtar]] ([[Lankide eztabaida:Urtar|eztabaida]]) 15:26, 21 uztaila 2021 (CEST)
"Laiotz" orrira bueltatu.