Eztabaida:Laiotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
2. lerroa:
 
Kaixo {{u|‎Xabier Armendaritz}}. Ikusi dut euskara batuko sinonimo batzuk lehen lerrotik kendu dituzula eta letra lodia kendu diezula. Horretarako oinarria zein den azaltzea eskertuko nizuke, mesedez. Oker ez banago, ematen du wikipedietan sinonimo guztiak sarreran jarri ohi ditugula, eta letra lodiz, gehiegi ez badira behintzat, adibidez, lau baino gehiago. Eskerrik asko.-[[Lankide:Urtar|Urtar]] ([[Lankide eztabaida:Urtar|eztabaida]]) 15:06, 21 uztaila 2021 (CEST)
: Sinonimoen eta hizkuntzalaritzako oharren ugaritasunak sarrera astunegia egiten du eta irakurleari zailtasunak jartzen dizkio. Gure kezka nasugietako bat da artikulu irakurterrazak egitea, betiere informazio osoa eta zehatza emanda. Beraz, bi termino erabilienak utzi ditut sarreran, eta hain erabiliak ez direnak (erabilera mugatuaren marka dutenak) «Sinonimoak» atalerako utzi ditut.
: Bestalde, hizkuntzalariok barra-barra darabiltzagun laburtzapenak (''Bizk., Ipar.'') kendu ditut, bai eta letra txikiagotua ere: hizkuntzalaritzaz kanpoko irakurleek eta ikusteko zailtasunak dituztenek ere ez dute merezi irakurketa zailtzerik. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2021-07-21, 13:12 ([[UTC]])
"Laiotz" orrira bueltatu.