Bosniako gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
58. lerroa:
Gerra [[Jugoslaviaren desegitea]]ren ondorio izan zen, [[Eslovenia]] eta [[Kroazia]]ko sezesioei jarraiki, [[Bosnia eta Herzegovinako Errepublika Sozialista]]k, zeina nagusiki [[bosniako|bosniar musulman]] (%44), [[serbiar]] [[Eliza ortodoxoa|ortodoxo]] (%31) eta [[kroaziar]] [[katolizismo|katolikoz]] (%17) osaturik zegoen, independentziarako erreferenduma irabazi zuenean 1992ko otsailaren 29an. Bosniako serbiarren ordezkari politikoek ez zuten erreferendumeko emaitza onartu, boikota egin baitzioten eta errepublika propioa ezarri zuten. Independentzia deklarazioaren ondoren, Bosniako indar serbiarrak, [[Serbia]]ko gobernua ([[Slobodan Milošević]] buru zuela) eta [[Jugoslaviako Herri Armada]]ren laguntzarekin, Bosnia eta Herzegovinako errepublika erasotu zuten lur serbiarrak eskuratzeko asmoarekin. Laster gerra Bosnia osora zabaldu zen, [[bosniako|bosniar musulmanek]] bereziki herrialdearen ekialdean pairaturiko [[garbiketa etniko]]arekin batera.<ref name="ICTY: Kunarac, Kovač and Vuković judgement - Foča">{{en}} [https://web.archive.org/web/20040318032919/http://www.un.org/icty/kunarac/trialc2/judgement/kun-tj010222e-5.htm#VC ICTY: The attack against the civilian population and related requirements]</ref>
 
Nagusiki lurraldeari loturiko gatazka izan zen, [[Bosnia-Herzegovinako Errepublikako Armada]] (ARBiH), gehien bat [[bosniako]]z osaturik zegoena eta [[Kroaziar Defentsa Kontseilua|Defentsa Kontseilu Kroaziarra]] (HVO) osatzen zuten kroaziar bosniarrak alde batetik eta [[Bosniako Serbiar Errepublika|Republika Srpskako]] indar serbiar bosniarrak (VRS, [[Bosniako Serbiar Errepublikako Armada]]) bestetik. Era berean, kroaziarrak saiatu ziren Bosnia-Herzegovinako zatiak kroaziar bezala eskuratzen<ref name="ICTY: Naletilić and Martinović verdict - A. Historical background">{{en}} [http://www.icty.org/x/cases/naletilic_martinovic/tjug/en/nal-tj030331-e.pdf ICTY: Naletilić and Martinović verdict – A. Historical background}}</ref>. Lidergo politiko kroaziar eta serbiarrek adostua zuten Bosnia zatitzea [[Karađorđevoko ituna|Karađorđevoko]] eta [[Grazeko ituna|Grazeko itunetan]] gorpuztu zelarik adostasuna; honek, kroaziarrek Bosnia eta Herzegovinako armadari eraso egin eta [[Gerra bosniako-kroaziarra]] ekarri zuen.<ref>Silber, L (1997), ''Yugoslavia: Death of a Nation''. Penguin Books, 185. orr.</ref> Gerraren ezaugarri nagusiak borroka latzak, hiri eta herrien bonbardaketa bereizi gabekoak, [[Bosniako gerrako bortxaketak|bortxaketa sistematikoak]] eta genozidioa izan ziren. [[Sarajevoko setioa]], [[Omarska kontzentrazio-esparrua]] eta [[Srebrenicako sarraskia]] bihurtuko ziren gerrako ikur nagusiak.
 
Serbiarrak, nahiz eta hasieran nagusiagoak izan arma eta baliabide kopuru handiagatik, indarra galtzen joan ziren 1994ean bosniako eta kroaziarrak elkarrekin aliatu eta [[Bosniako Serbiar Errepublika]]ren aurka egin zutenean, [[Bosnia-Herzegovinako Federazioa]] sortuz, [[Washingtongo ituna]]ri jarraiki. Srbrenica eta Markaleko sarraskien ondoren, [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOk]] 1995ean Bosniako Errepublika Serbiarraren posizioen aurka egin zuen, gerra amaitzeko giltza izan zen operazioan.<ref>{{en}} [http://www.nytimes.com/1995/08/31/world/conflict-balkans-overview-nato-presses-bosnia-bombing-vowing-make-sarajevo-safe.html?scp=1&sq=Nato+bosnia&st=nyt Roger Cohen, New York Times:CONFLICT IN THE BALKANS: THE OVERVIEW; NATO PRESSES BOSNIA BOMBING, VOWING TO MAKE SARAJEVO SAFE. 1995eko abuztuaren 31a]</ref><ref>{{en}} [Richard Holbrooke, ''To End a War'', 1999 Modern Library: New York 102. orr.]</ref> Gerra bukatu zen, Bosnia-Herzegovinako Bakerako Egituraren Ituna sinatu zenean 1995eko abenduaren 14ean. Bake negoziazioak [[Dayton (Ohio)|Daytonen]] ([[Ohio]], [[Ameriketako Estatu Batuak|Amerikako Estatu Batuak]]) egin ziren eta 1995eko abenduaren 21ean amaitu. Akordio haiek [[Daytongo akordioa]]k moduan dira ezagunak.<ref>{{en}} [https://archive.is/20120525111048/www.state.gov/www/regions/eur/bosnia/bosagree.html AEBetako Defentsa departamendua:Dayton Peace Accords on Bosnia]</ref> [[CIA]]k 1995ean eginiko txosten batean, indar serbiarrei egozten zien gerrako gerra krimenen %90-aren egile izatea.<ref name=Cohen>{{en}} [http://query.nytimes.com/gst/fullpage.html?res=990CE0DA163CF93AA35750C0A963958260&sec=&spon=&pagewanted=all Roger Cohen, New York Times: C.I.A. Report on Bosnia Blames Serbs for 90% of the War Crimes]</ref> 2008 hasierarako 45 serbiar, 12 kroaziar eta 4 bosniako kondenatu zituen Jugoslavia Ohierako Nazioarteko Epaitegi Kriminalak Bosniako gerran jazotako gerra krimenekin lotuta.<ref name=Convictions>{{en}} New York Times – Karadzic Sent to Hague for Trial Despite Violent Protest by Loyalists [http://www.nytimes.com/2008/07/30/world/europe/30serbia.html]</ref> Azken ikerketek 100.000-110.000 inguruan zenbakitzen du hildakoen kopurua<ref name="Tabeau">Ewa Tabeau, Jakub Bijak: War-related Deaths in the 1992–1995 Armed Conflicts in Bosnia and Herzegovina: A Critique of Previous Estimates and Recent Results. European Journal of Population [http://www.springerlink.com/content/w288118j50758360/]{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}</ref><ref>{{en}} [https://web.archive.org/web/20080522111634/http://today.reuters.com/News/CrisesArticle.aspx?storyId=L23677389 Reuters:Research halves Bosnia war death toll to 100,000]</ref><ref name=hundredthousandplus>{{en}} [https://web.archive.org/web/20090115224526/http://www.america.gov/st/washfile-english/2006/March/20060302182114MVyelwarC0.6359674.html U.S. Department of State:Review of European Security Issues]</ref> eta 2,2 milioi pertsonan kokatzen du desplazatu-kopurua,<ref name=Jolie>{{en}} [http://www.unhcr.org/4bbb422512.html Jolie highlights the continuing suffering of the displaced in Bosnia]</ref> [[Europa]]n [[Bigarren Mundu Gerra]] bukatu zenetik ondorio larrienak izan dituen gatazka armatua bihurtuz.
464. lerroa:
 
==== Masa-bortxaketa eta zapalketa psikologikoa ====
{{sakontzeko|Bosniako gerrako bortxaketak}}
[[Fitxategi:Evstafiev-bosnia-sarajevo-woman-cries-at-grave.jpg|thumb||ezkerrera|emakume musulman batzuk [[Sarajevo]]ko hilobi batean negarrez.]]
 
475 ⟶ 476 lerroa:
}}</ref> Bortxaturikoen kopuruen estimazioak 20.000 eta 50.000 artekoak dira.<ref>"Sexual and Gender-Based Violence in Conflict: A Framework for Prevention and Response". Nazio Batuen Erakundeko Gai Humanitarioen koordinaziorako bulegoa. 2008. https://web.archive.org/web/20200626110741/https://www.unocha.org//.</ref>
 
Eraso hauen ondorioz emakume eta neskek pairaturiko arazoen artean ginekologikoak, gaixotasun fisiko eta psikologikoak, nahi ez ziren haurdunaldiak eta [[sexu-transmisiozko gaixotasun]]ak egon ziren. Bizirik atera ziren askok orain ere deseroso/frustratu/nazkaturik sentitzen dira gizonezkoekin, sexuarekin eta harremanekin; biztanleria edo gizarte baten hazkunde eta garapena baldintzatuz. Gizarte musulmanetan ohikoa den moduan ezkongabeak ziren emakumezko gehienak birjinak ziren bortxatuak izan zirenean, oraindik trauma handiagotuz. [[Bosniako gerrako bortxaketak|Masa-bortxaketak]] batez ere Bosnia ekialdean egin ziren, [[Fočako sarraskia]]n alde batetik eta Grbavican bestetik, [[Sarajevoko setioa]]k zirauen bitartean.
 
Serbiar soldaduek emakume eta neskak atxilo-esparruetan edukitzen zituzten, bizi-baldintza guztiz antihigienikoetan bizitzera beharturik zeudelarik, tratu txarrak jasaten zituzten bitartean, tartean behin eta berriz bortxatua izatea. Polizia edo militar serbiarrak atxilo-esparru hauetara joan, emakumezko bat edo gehiago aukeratu, kanpora eraman eta bortxatu egiten zituzten. Guzti hau bistara egiten zen, tokiko agintari serbiarrek, bereziki indar polizialek, horren berri zutelarik, baita parte-hartze zuzena ere batzuetan. Fočako polizia-indarren burua, Dragan Gagović, identifikatu zuten atxilo-esparruetara emakumeak bortxatzen joaten zen gizonetako bat modura. Hainbat bortxatze-esparru zeuden Fočan, tartean, "Karamanen etxea" deiturikoa. Bertan bahiturik zeuden bitartean, emakumezkoak etengabe bortxatzen zituzten. Emakumezko horien artean, adin txikikoak ere baziren, 12 eta 14 urteko gazteak zirelarik batzuk.<ref name="ICTY: Kunarac, Kovač and Vuković judgement" /><ref name="The Society for Threatened Peoples (GfbV):Documentation about war crimes">[http://www.gfbv.ba/index.php?id=126 The Society for Threatened Peoples (GfbV): Documentation about war crimes – Tilman Zülch]</ref><ref>[http://www.icty.org/x/cases/zelenovic/trans/en/030306IA.htm Radovan Stankovicen aurkako epaiketaren transkripzioa]</ref>