Bosniako gerrako bortxaketak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Rape during the Bosnian War» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

13:00, 21 uztaila 2021ko berrikusketa

Bortxaketak, Bosniako gerran, emakumeen aurkako indarkeria sistemiko masiboko politika bat izan zen.[1] Talde etniko guztietako gizonek egin zituzten bortxaketak; baina gizon horietako gehienak Bosniako Serbiar Errepublikako Armadako (VRS) serbo-bosniar indarretakoak eta serbiar unitate paramilitarretakoak ziren, eta bortxaketa erabili zuten izu tresnatzat eta taktika giltzarritzat, garbiketa etnikoko programaren zati gisa.[3][4][5] Egin diren kalkuluek diotenez, gerran bortxatutako emakumeak 10.000 eta 50.000 bitarte izan ziren[10], eta salatutako bortxaketa bakoitzeko salatu gabeko beste 15 - 20 kasu bitartean daudela uste da.[2][3][4][5][6][7]

Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak (IKTY) adierazi zuenez, gerra garaian egindako «bortxaketa sistematikoa» eta «sexu esklabotza» gizateriaren aurkako krimena izan zen, eta hori baino larriagoagenozidioaren gerra krimena baino ez da. ICTYk bortxaketa masiboak genozidiotzat tratatu ez zituen arren, askok ondorioztatu dute emakumezko bosniakoen —bosniar musulmanen— bortxaketa masiboak modu antolatu eta sistematikoan egin zirenez, bortxaketa horiek genozidio kanpaina handiago baten parte izan zirela,[8][9] [10] eta VRSk Bosniako musulman etniaren aurkako bortxaketa genozidaren politika bat egin zuela.[11]

VRSko kide Dragoljub Kunaracen epaiketan, estatuko nahiz nazioarteko edozein jurisprudentziatan lehen aldiz, bortxaketa gerra armatzat erabiltzeagatik kondenatu zuten pertsona bat. Serbiar indar paramilitarrek eta militarrek emakume eta haur bosniakoen kontra egindako ankerkeriek hedabideetan izandako estaldura zabalaren ondorioz, serbiar indarren aurkako iritzia zabaldu zen nazioartean.[16][17] Gerraondoan, hainbat dokumental saridun, film luze eta antzezlan egin ziren, bortxaketen eta haien ondorioen berri emateko.

  1.  doi:10.1007/s10611-018-9800-0. ISSN 1573-0751..
  2. ISBN 978-82-8348-078-8..
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .
  7. .
  8. Becirevic 2014.
  9. Cohen 1996.
  10. Boose 2002.
  11. Johan Vetlesen 2005.