Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
31. lerroa:
1931ko urrian zipretarren lehen matxinada gertatu zen: [[Oktovriana|1931ko Zipreko matxinada]] edo ''Oktovriana'' izenekoa. Irailean [[Ronald Storrs]] gobernariak Kontseilu Legegileak hartutako erabaki bat atzera bota zuen eta ondorioz, batzarreko zipretar ordezkariak haserre euren postuak utzi zituzten. Egoera lehertu zen. Urriaren 18an Kitiongo Nikodemos artzapezpikuak herritarrei kalera ateratzeko eta ''Enosis''a gauzatu arte [[desobedientzia zibil]]eko ekitzak burutzeko eskatu zien. [[Nikosia]]ko kaleak jendez bete ziren urriaren 21ean. Manifestaldietan ''Enosis''aren aldeko esloganak oihukatzen ziren eta britainiarren Gobernu Etxearen aurrean harriak botatzen hasi ziren. Hiru orduko ekintzen ostean, eraikinak su hartu zuen eta protestariak bortizki sakabanatu zituzten. Uharte osoan zehar matxinoek beste ekintza arinago batzuk ere egin zituzten; esate baterako, britainiar ikurrak kendu eta horien ordez [[Greziako bandera]]k jarri zituzten. Ordena azaroaren hasieran berrezarri zen. Britainiarrek Greziako Errepublikak Nikosian zuen abokatua jo zuten matxinadaren errudun nagusitzat, Alexis Kyrou. Abokatuak ez zuen Atenasko agintarien mandatua bete eta Ziprera iritsi zenetik administrazio kolonialaren aurkako oposizioa batzeaz arduratu zela egotzi zioten. Kaltetuen kopurua, bestetik, esanguratsua izan zen: 7 protestari hil eta beste 30 zauritu zituzten liskarretan, agintariek 10 zipretar erbesteratu zituzten eta beste 2.606ri zigorrak jarri zizkieten.
 
Matxinadako protesten aurrean britainiarren erantzuna murrizketak ezartzea izan zen. Besteak beste, Kontseilu Legegilea deuseztatzea erabaki zuten, martxan zen konstituzioa eta udal hauteskundeak bertan behera gelditu ziren, eta uharteko indar militarra ugaritu zuten. Era berean, [[Turko-zipretar|Zipreko turkiarrek]] osatutako polizia indar berezia sortu zuten, prentsa- eta bilera-askatasunei mugak jarri zizkieten, eta alderdi politikoak, atzerriko ikurrak eta ''Enosis''aren aldeko propaganda oro debekatu zuten. Neurri horiekin Zipreko Elizaren eta [[Langile Herriaren Alderdi Progresista|alderdi komunistaren]]komunisten eragina ahuldu nahi izan zuten. 1931ko matxinadaren ondoren iritsi zen eta [[Bigarren Mundu Gerra]]ra arte iraun zuen aginte autokratikoak "Palmerokrazia" (Παλμεροκρατία -Palmerokratia-) izena jasotzen du [[Zipreko historia]]n, [[Richmond Palmer]] gobernariaren deiturengatik.
 
==== ''Enosis''aren aldeko bigarren saiakerak ====
Murrizketak murrizketa, Greziarekin batzearen aldeko mugimenduak bizirik iraun zuen. Hala ere, 1940ko hamarkadan arreta Bigarren Mundu Gerrak bereganatu zuen. 30.000 zipretar inguruk borroka egin zuen britainiarren alde eta gerra amaitu zenean, giroa lasaitu zenez, BritainirBritainiar Gobernuak debekuak arintzea erabaki zuen.
 
Administrazio kolonialak kontsultarako batzar bat osatzeko baimena eman zien zipretarrei 1946an, horren bitartez konstituzio berri bat osatzeko. Era berean, 1931n erbesteratutako herritarrei itzultzen utzi zien. Hala ere, proposamenen artean ez zen ''Enosis''aren aldeko urratsik ematen eta Zipreko greziarrek albiste hobeak espero zituztenez, haserre erantzun zioten britainiarren eskaintzari. Euren helburu politiko bakarra Greziarekin bat egitea zen. Horrenbestez, kontsultarako batzarra osatzeari muzin egin zioten. Eliza Ortodoxoa, baina, ez zen egoera aldatzearen alde zegoen alderdi bakarra, [[Langile Herriaren Alderdi ProgresistakoProgresista]]ko (Ανορθωτικό Κόμμα Εργαζόμενου Λαού–AKELAKEL) komunistek ere greziarren helburu nazionala babesten baitzuten.
 
Gatazka nazioartean zabaltzen hasi zen. 1948an Greziako [[Paulo Greziakoa|Paulo]] erregeak Ziprek bere herrialdearekin batu nahi zuela aldarrikatu zuen eta bide hori jarraitu nahian, Zipreko Elizak [[Zipre Greziarekin bat egiteko 1950eko erreferenduma|''Enosis''ari buruzko erreferenduma]] antolatzea erabaki zuen 1950. urtean. Galdeketan greko-zipretarrek bakarrik parte hartu zuten arren, botoen %95,71k babesa eman zion Greziarekin bat egiteari. Britainiarrak, bestalde, Egiptoko Erresuma galtzear ziren eta ez zeuden [[Ekialde Hurbila|Ekialdeko Hurbileko]] beste jabetza bat galtzeko prest. Zipretarrei konstituzio liberalagoa adosteko proposamena egin zieten, baita aurrerapen sozial eta ekonomikoa ekarriko zuen 10 urteko programa bat ere. Greko-zipretarrek, baina, ez zuten amore eman nahi.
48. lerroa:
==== Zipre askatzeko borroka: 1955-1959 ====
{{sakontzeko|Zipre askatzeko borroka}}
Giro nahasi horretan, Georgios Grivasek [[Zipretar Borrokalarien Erakunde Nazionala]] (''Ethniki Organosis Kyprion Agoniston''–EOKA – EOKA) sortu zuen 1955eko urtarrilean. Apirilaren 1ean erakundeak borroka armatua hasi zuen britainiar indarren aurka: poliziaren, militarren eta gobernuaren instalazioen kontrako erasoak egin zituen Nikosian, Famagustan, Larnakan eta [[Limasol]]en. Matxinatuek, guztira, 457 pertsona hil zituzten, horien artean britainiar poliziak, militarrak eta gobernu kolonialaren kolaboratzailetzat jo zituzten zenbait greko-zipretar (besteak beste AKEL alderdi komunistako kideak). Aginte koloniala ezbaian jartzen hasi zen. Makarios artzapezpikua eta beste elizgizon eta politikari batzuk [[Seychelleak|Seychelle uharteetara]] bidali zituzten, baina zipretarrak administrazioaren aparatuetan infiltratuta zeuden. Hala, turko-zipretarrak bihurtu ziren bertako indarren sostengu nagusi eta horrek komunitateen arteko arrakala handitu zuen.
 
1957an Zipreko turkiarren organizazio paramilitarra sortu zen: [[Turkiar Erresistentzia Erakundea]] (''Türk Mukavemet Teşkilatı''–TMT – TMT). Erakunde berria turko-zipretarren interesak eta nortasuna defendatzeko sortu zen eta Turkiako Errepublikaren babesa jaso zuen. Nahiz eta EOKAk turko-zipretarren kontrako erasorik ez burutu, TMTek geroz eta gertuago zirudien ''Enosis''aren aurka egin nahi zuen eta euren helburu nagusia ''Taksim''a edo banaketa bihurtu zen. Hori lortzeko aginte britainiarraren, EOKAren eta komunisten aurkako erasoak burutu zituzten.
 
Uharteak gerra zibil baten atarian zirudien, greko-zipretarren eta turko-zipretarren arteko liskarrak areagotzen ari baitziren. Hori dela eta, Greziak eta Turkiak gatazkan bete-betean sartu eta konponbide bat bilatzea adostu zuten. Lehen aldiz bi herrialdeek independentzia kontzeptua mahaigaineratu zuten eta britainiarrek bidea ireki zioten [[Zipreko Errepublika]] sortzeari. 1959. urtean britainiar, greziar eta turkiar ordezkariak elkartu ziren [[Zürich]] eta Londres hirietan, tartean zipretarren Makarios III.a eta [[Fazıl Küçük]]. Bertan [[Züricheko eta Londreseko Akordioak|hiru akordio]] nagusi adostu zituzten, [[Zipreko 1960ko konstituzioa]]ren oinarri izango zirenak: Sorrera Ituna, Berme Ituna eta Aliantza Ituna.