Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{lanean|sikret8}} == Auziak == == Bilakaera historikoa == === Aurrekariak === === Britainiarren agindupean === {{sakontzeko|Britainiar Zipre}} ==== Lehenengo urteak: 1878-1925 ==== Zipreko hitzarmenaren ondorioz, uhartea Britainiar Inperioaren protektoratu bihurtu zen 1878ko ekainaren 4an. Toki estrategikoa zen britainiarrentzat, beren ibilbide kolonialak kontrolatzeko kokaleku ezin hobea baitzen; hain zuzen ere, 1906an Famagustako itsas-portu garrantzitsua er...»
 
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
50. lerroa:
Giro nahasi horretan, Georgios Grivasek [[Zipretar Borrokalarien Erakunde Nazionala]] (''Ethniki Organosis Kyprion Agoniston'' – EOKA) sortu zuen 1955eko urtarrilean. Apirilaren 1ean erakundeak borroka armatua hasi zuen britainiar indarren aurka: poliziaren, militarren eta gobernuaren instalazioen kontrako erasoak egin zituen Nikosian, Famagustan, Larnakan eta [[Limasol]]en. Matxinatuek, guztira, 457 pertsona hil zituzten, horien artean britainiar poliziak, militarrak eta gobernu kolonialaren kolaboratzailetzat jo zituzten zenbait greko-zipretar (besteak beste AKEL alderdi komunistako kideak). Aginte koloniala ezbaian jartzen hasi zen. Makarios artzapezpikua eta beste elizgizon eta politikari batzuk [[Seychelleak|Seychelle uharteetara]] bidali zituzten, baina zipretarrak administrazioaren aparatuetan infiltratuta zeuden. Hala, turko-zipretarrak bihurtu ziren bertako indarren sostengu nagusi eta horrek komunitateen arteko arrakala handitu zuen.
 
1957an Zipreko turkiarren organizazio paramilitarra sortu zen: [[Turkiar Erresistentzia Erakundea]] (''Türk Mukavemet Teşkilatı'' - TMT). Erakunde berria turko-zipretarren interesak eta nortasuna defendatzeko sortu zen eta Turkiako Errepublikaren babesa jaso zuen. Nahiz eta EOKAk turko-zipretarren kontrako erasorik ez burutu, TMTek geroz eta gertuago zirudien ''Enosis''aren aurka egin nahi zuen eta euren helburu nagusia "''Taksim"''a edo banaketa bihurtu zen. Hori lortzeko aginte britainiarraren, EOKAren eta komunisten aurkako erasoak burutu zituzten.
 
Uharteak gerra zibil baten atarian zirudien, greko-zipretarren eta turko-zipretarren arteko liskarrak areagotzen ari baitziren. Hori dela eta, Greziak eta Turkiak gatazkan bete-betean sartu eta konponbide bat bilatzea adostu zuten. Lehen aldiz bi herrialdeek independentzia kontzeptua mahaigaineratu zuten eta britainiarrek bidea ireki zioten [[Zipreko Errepublika]] sortzeari. 1959. urtean britainiar, greziar eta turkiar ordezkariak elkartu ziren [[Zürich]] eta Londres hirietan, tartean zipretarren Makarios III.a eta [[Fazıl Küçük]]. Bertan [[Züricheko eta Londreseko Akordioak|hiru akordio]] nagusi adostu zituzten, [[Zipreko 1960ko konstituzioa]]ren oinarri izango zirenak: Sorrera Ituna, Berme Ituna eta Aliantza Ituna.