Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: 1970ean jaiotako gizonezkoa naiz. Wikipedia, ideia gisa, ekimen bikaina iruditzen zait. Are gehiago, euskara bezalako hizkuntza gutxituetan idatzitako web guneak sustatzeko. Nahiz...
 
No edit summary
3. lerroa:
Wikipedia, ideia gisa, ekimen bikaina iruditzen zait. Are gehiago, euskara bezalako hizkuntza gutxituetan idatzitako web guneak sustatzeko.
 
Nahiz eta Wikipedia aspalditxotik ezagutzen dudan (interneten edozein bilaketa egin izan dudanean, berehala agertu izan zaizkit Wikipediako artikuluak), gutxi gorabehera 2008ko abuztuan hasi nintzen nire ekarpentxoak egiten. Artikuluak nola idatzi eta irudiz nola hornitu ikasi ahala, nire "wikipediazaletasuna" handituz joan da, erabateko sutsutasuneko zenbait unetara ere iritsi naizen arte. (ez pentsa: beheraldiakBeheraldiak ere izan ditut, baina, oro har, oso gustura dihardut).)
 
Nire gai gogokoenak historia, bidaiak, arkitektura (eta orokorrean, artea), geografia eta hizkuntzak dira, eta euskarazko Wikipedian alor horiexek jorratzea da nire asmoa.
 
Gogo handia dut euskara zeharo normalizatuta ikusteko, eta helburu horrekin lan egiteko. Ikuspegi horretatik, euskararentzat oinarri-oinarrizkoa iruditzen zait '''era eta gai guztietako artikuluak geure hizkuntzan eskuragarri egotea''', munduko hizkuntza normalizatu guztietan gertatzen den bezalaxe. Horregatik, eta ez dudalako nahi euskarazko Wikipedia soil-soilik Euskal Herriarekin loturiko gaietan espezializaturik egotea (bestelako iritziekiko errespetu osoz esan behar dut hori txokokeria bat iruditzen zaidala, nolabaiteko ezintasun baten mozorroamozorro penagarria), baizik eta, esan bezala, gai-multzo zabala eskaintzea, iragartzen dizut, irakurle agurgarri hori, nire asmoa dela gehienbat atzerriko gaiekin loturiko artikuluak idaztea, Euskal Herriari buruzko artikuluen eta atzerriko kulturei buruzkoen arteko oreka lortzearren.
 
Agur bero bat,
 
Belkoainpe
 
OHARRA: Atsegin berezia ematen dit ikusteak euskarazko Wikipedian nazioarteko gai bati buruz dagoen artikulu batek oso baliokide gutxi dituela beste hizkuntzetako Wikipedietan. Sendagileari kontsultatu beharko al nioke?