Larre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
 
== Euskal Herriko larreen ezaugarriak ==
Larre naturalak 2.000-2.300 metroko garaieran hasten dira Pirinioetan. Izan ere, klima oso gogorra da altitude horretatik goiti eta, horren ondorioz, ezinezkoa da zuhaitzak edo zuhaixkak bertan haztea. Euskal Herrian, ordea, ia ez dago horrelako mendi garairik, eta [[larre alpetar]] horiek ipar-ekialdeko muturrean besterik ez dira agertzen.<ref>{{erreferentzia |izena= |abizena= |url=https://espaciosnaturales.navarra.es/documents/57648/134195/Larra+Diagnosis.pdf/afcf7444-9093-5fff-677e-f84bf39d71b7 | izenburua=Bases Técnicas para el Plan de Gestión del LIC Larra-Aztaparreta | argitaletxea= espaciosnaturales.navarra.es | sartze-data=2021-7-15}}</ref> Gure mendietan ditugun larre gehienak erdinaturalak dira, oihanak suntsitzearen ondorioz sortuak dirasortutakoak, eta azienden presioarengatik irauten dute. Alegia, beren kasa utziz gero, baso bihurtuko lirateke zenbait urteren buruan. <ref>{{erreferentzia |izena=Martxel |abizena=Aizpurua |url= | izenburua=Larre menditarra | argitaletxea= Ekologia Hiztegia, UZEI, 1987 | sartze-data=2021-7-15}}</ref>
 
Mendi larreak [[soropil]] trinkoak, garaiera urriko landare belarkara iraunkorrez osatuak. Konposizio floristikoa aldakorra da, baldintza ekologikoen eta giza erabileraren araberakoa, baina [[poaceae|gramineoak]] izan ohi dira nagusi. Mendi larreetan ohikoak dira ''[[Agrostis capillaris]]'', ''[[Bellis perennis]]'', [[Brachypodium pinnatum|''Brachypodium pinnatum'' subsp. ''rupestre'']], ''[[Carex caryophyllea]]'', ''[[Cerastium fontanum]]'', ''[[Danthonia decumbens]]'', ''[[Festuca rubra]]'', ''[[Galium saxatile]]'', ''[[Hypochoeris radicata]]'', ''[[Jasione laevis]]'', ''[[Lotus corniculatus]]'', ''[[Luzula campestris]]'', ''[[Plantago lanceolata]]'', ''[[Potentilla erecta]]'', ''[[Potentilla montana]]'', ''[[Ranunculus bulbosus]]'', ''[[Trifolium repens]]'' eta ''[[Veronica officinalis]]''.<ref>{{erreferentzia |izena= |abizena= |url=http://www.cfnavarra.es/agricultura/informacion_agraria/mapacultivos/htm/ass_Vcan.htm | izenburua=Prados acidófilos cantábricos | argitaletxea= cfnavarra.es | sartze-data=2021-3-18}}</ref>