Txikipedia:Ozeanografia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Ozeanografia ozeanoa eta haren ezaugarriak aztertzen dituen zientzia da. Itsas bizitza, itsas hondoko geografia eta ura bera izan ohi ditu aztergai, besteak beste. Ozeanografoak hainbat zientziaren arteko lotura ulertzen saiatzen diren zientzialariak dira, zientzia horien artean biologia, geologia, metorologia eta ozeanoetako fisika topa ditzakegu. Ozeanografiaren azterketa eremu nagusiak honako hauek dira: <nowiki>*</nowiki> Itsas biologia: ozeanoetako fauna zein flora...»
(Ez dago alderik)

15:39, 15 uztaila 2021ko berrikusketa

Ozeanografia ozeanoa eta haren ezaugarriak aztertzen dituen zientzia da. Itsas bizitza, itsas hondoko geografia eta ura bera izan ohi ditu aztergai, besteak beste.


Ozeanografoak hainbat zientziaren arteko lotura ulertzen saiatzen diren zientzialariak dira, zientzia horien artean biologia, geologia, metorologia eta ozeanoetako fisika topa ditzakegu. Ozeanografiaren azterketa eremu nagusiak honako hauek dira:


* Itsas biologia: ozeanoetako fauna zein flora eta horien elkarrekintza ekologikoak.

* Iktiologia: arrainak aztertzen dituen zientzia.

* Ozeanografia kimikoa: ozeanoen alderdi kimikoa.

* Itsas geologia: itsas hondoetako geologia, bereziki plaken tektonika.

* Ozeanografia fisikoa: olatuak, mareak eta ozeanoetako korronteak.

* Itsas meteorologia: kostaldeko zein itsaso zabaleko meteorologia.


Historia apur bat


Duela gutxi sortu zen zientzia da hau. Challenger britainiar espedizioari esker sortu zen 1872ko abenduaren eta 1876ko maiatzaren artean.


Ozeanoak aztertzen pasatutako hiru urte horietan, espedizio horrek itsasoko uraren tenperatura, gazitasun eta dentsitateari buruzko datu ugari bildu zituen.

Horri esker aurkitu ahal izan zen Ozeano Bareko Marianetako itsas hobiaren aurkikuntza, eta frogatu 1858ko abuztuan, lehen kable telegrafiko transatlantikoa zabaldu zenean, aditzera emandako Erdialdeko Atlantikoko dortsala existitzen