Txikipedia:Mikroklima: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Inguruko klimarekin alderatuta ezberdina den zonalde txiki bateko klimari mikroklima deritzo. Lurralde bakar batean hainbat klima ezberdin topa ditzakegu, eremu bakoitzeko topografiak, goraguneek, hezetasunak, haizeak, lurzoruak eta landarediak eraginda. Basoen, laborantza eremuen nahiz lurzoru biluzien ondoko eremuek adibidez, mikroklima gisa deskriba daitezkeen desberdintasun klimatikoak dituzte. Mikroklimak hainbat baso eremutako altueratan ere gerta daitezke, lurzoruare...»
(Ez dago alderik)

15:38, 15 uztaila 2021ko berrikusketa

Inguruko klimarekin alderatuta ezberdina den zonalde txiki bateko klimari mikroklima deritzo. Lurralde bakar batean hainbat klima ezberdin topa ditzakegu, eremu bakoitzeko topografiak, goraguneek, hezetasunak, haizeak, lurzoruak eta landarediak eraginda. Basoen, laborantza eremuen nahiz lurzoru biluzien ondoko eremuek adibidez, mikroklima gisa deskriba daitezkeen desberdintasun klimatikoak dituzte. Mikroklimak hainbat baso eremutako altueratan ere gerta daitezke, lurzoruaren sakonera desberdinetan, eraikin baten alde desberdinetan, etab.


Lurzoru motak eragin nabarmena du mikroklimetan. Hareazko lurzoruek nahiz beste lurzoru lodi, solte eta lehor batzuek, adibidez, muturreko tenperaturak jasaten dituzte, altuak zein baxuak. Lurzoruek berotasuna islatzeko duten gaitasuna ere garrantzitsua da; kolore argiagoko lurzoruek eguzki argiaren berotasuna gehiago islatzen dute. Mikroklimak sortzeko beste eragin bat lurzoruak hezetasuna xurgatzeko eta gordetzeko duen ahalmena da, gaitasun hori lurzoruaren osaeraren eta erabileraren araberakoa da.


Landaredia mikroklimaren parte da. Landareek aireko ur-lurrunaren maila kontrolatzen dute transpirazio deritzon prozesuaren bidez. Gainera, landaretzak lurzoruaren beheko geruza isolatu eta tenperatura aldaketak murriztu ditzake. Era horretan, landarerik gabeko lurzoruek dute tenperatura aldakortasun handiena.


Topografiak edo azaleraren ezaugarriek mikroklima bat sor dezakete, airearen ibilbideari eta, beraz, eremu baten hezetasunari eragiten dietelako. Esate baterako, mendi baten hegaletik gorantz doan aireak presioa galtzen du pixkanaka eta hezetasuna askatu ohi du euri edo elur moduan. Haizea mendiaren beste hegaletik jaisten den heinean, trinkotu eta berotu egiten da eta baldintza lehor eta beroagoak sortzen ditu.


Mikroklimak beharrezkoak dira Lur planetan dugun bizitza aniztasuna mantentzeko. Edozein landare- edo animalia-espeziek klima jakin batzuk baino ezin ditu jasan. Hala ere, eremu bereko mikroklima desberdinek ingurune oso bat eskaintzen dute, flora eta faunako landare eta animalia espezie asko elkarrekin bizi daitezkeen eremuak.