Txikipedia:Argizagi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Argizagi, astro edo objektu astronomikoak Unibertsoan dauden gorputzak dira, hau da, izarrak, planetak, kometak, satelite naturalak, etab. Astroen multzoek beste izen batzuk ere badituzte: konstelazioak, nebulosak, galaxiak… Astroek dituzten hainbat eta hainbat ezaugarriri esker, talde ezberdinetan sailka ditzakegu. Geure Eguzkian, Lur planetan edota Ilargian arreta jartzen badugu, hiru astro mota ezberdinen bereiz ditzakegu: <nowiki>*</nowiki>Eguzkia izar bat da, hau d...»
(Ez dago alderik)

15:35, 15 uztaila 2021ko berrikusketa

Argizagi, astro edo objektu astronomikoak Unibertsoan dauden gorputzak dira, hau da, izarrak, planetak, kometak, satelite naturalak, etab. Astroen multzoek beste izen batzuk ere badituzte: konstelazioak, nebulosak, galaxiak…

Astroek dituzten hainbat eta hainbat ezaugarriri esker, talde ezberdinetan sailka ditzakegu. Geure Eguzkian, Lur planetan edota Ilargian arreta jartzen badugu, hiru astro mota ezberdinen bereiz ditzakegu:

*Eguzkia izar bat da, hau da, argi propioa igortzen duen astroa.

*Lurra planeta bat da, hau da, argi propiorik ez duen astroa eta izar batean inguruan biraka dabilena.

*Ilargia Lurraren satelite bat da, hau da, argirik ez duen astroa eta planeta baten inguruan biraka dabilena.

Astro txikiagoen artean kometa zein asteroideak aurki ditzakegu.

Kometak ere astroak dira, nukleo ez oso trinkoa dutenak, gasez osatutako esfera edo hodei batez inguratua, bai eta buztan deitzen dugun luzakin bat ere. Kometak ere eguzkiaren inguruan biraka ibiltzen dira, orbita eliptiko oso eszentrikoak eginez (horrek esan nahi du orbita horrek oso forma luzanga duela. Kontrakoa gertatzen da Lurraren orbitarekin, ia biribila da edo ez da ia eszentrikoa).

Asteroideak, berriz, planetak baino txikiagoak diren astroak dira eta Marte eta Jupiterren arteko orbitan aurki daitezke.

Bestalde, astroak Unibertsoan multzokatzean galaxiak osatzen dituzte. Galaxiak, beraz, milioika eta milioika izar, argi propiorik ez duten astro eta nebulosa (gas zein hauts kosmikoz osaturiko hodei distiratsuak) taldeak dira.  

Gizakiak beti behatu izan ditu zeruko astro ezberdinak eta hamaika izen jarri dizkie bertan ezberdindutako formei. Forma horiek konstelazioak dira: gizakiak halako arrazoiren batengatik izen jakin batez izendatu dituenak (Hartz Handia, Hartz Txikia, etab.).


Espazio zabalaren dimentsioak

Espazioan dauden astro ezberdinen dimentsioak, eta bereziki bata eta besteen arteko distantziak, izugarri handiak dira guretzat. Horregatik, egunero erabiltzen ditugun neurriak ez dira egokiak espazioaz dihardugunean. Esate baterako, Andromeda Galaxia gugandik gertuen dagoena da; hala ere, gugandik 21 trilioi kilometrora dago (21.000.000.000.000.000.000 km).

Hori dela eta, praktikotasunari behatuz, neurri bereziak erabiltzen dira Unibertsoko distantzien inguruan hitz egiteko. Oro har, bi neurri erabiltzen dira:

*Unitate astronomikoa (UA): Lurraren eta Eguzkiaren arteko bataz besteko distantzia da, hau da, 149,6 milioi kilometro inguru.

*Argi-urtea: argiak urte oso batean egiten duen distantzia da; hau da, ia 9,5 bilioi kilometro, ia 300 milioi kilometro segundoko. Argi-urte batek 63,2 unitate astronomikoren balio bera du.