«Arkonte»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte added ,  Duela 13 urte
ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: Antzinako Grezian, '''arkonteak''', hiriko gobernuaren posturik garrantzitsuenak zituzten magistratuak ziren. Euren garrantzia aldatzen joan zen instituzio honek iraun zuen ...)
 
No edit summary
[[Atenas]]ko konstituzioan, hoberen ezagutzen dena, [[demokrazia zuzena]]ren sistemaren zati bezala, arkonteak, zozketa bidez aukeratzen ziren euren burua aukeraketara aurkeztu zuten hautagaien artean, kargua, bizitzan behin bakarrik izango zenaren muga bakarrarekin, aukeraketa baino lehen, [[Areopago]]ak galdeketa egiten zien hautagaiei, baina azterketak, batez ere, hiritartasun eta erlijio legitimitatean zetzan. [[Aristoteles]]ek [[Atenastarren Konstituzioa]]n, honela deskribatzen du galdeketa:
 
Zein da zure aita, eta ze herritik dator? Zein izan zen zure aitaren aita? Zein zure ama? Zein zure amaren aita eta ze herritan izan zuen jatorria? Ba al duzu zure arbasoek utzitako Apoloren santutegirik eta zure etxea babesten duen [[Zeus]]ik? Non daude zure santutegiak? Zure familia lurperatuta dagoen mausoleorik ba al duzu? Non dago? Behar den begirunea al diezu zure gurasoei eta estatuak ezartzen dituen zerga eta soldadutza betebeharrak betetzen al dituzu? Atenastarren konstituzioa 55.3
Atenastarren konstituzioa 55.3
 
[[K. a. 753]] eta [[K. a. 682]] bitartean, eskumena, hamar urteko epeetan betetzen zen, ordutik aurrera, agintaldia urte betera jaitsi zen. Jatorrian, arkonteak hiru ziren: arkonte erregea edo ''basileusa'' (αρχων βασιλεύς), batez ere funtzio erlijioso eta judizialariak zituena, polemarkoa (πολεμαρχος), nominalki funtzio militarretaz eta hiritarrak ez zirenak tartean zeuden kontuetaz arduratzen zena, eta arkonte eponimoa, (αρχων επονυμος), gobernuaren nagusia eta magistratu nagusia. Narrazio historikoetan, urteak, ohi, urte horretan arkonte eponimoa izan zenaren izenarekin identifikatzen ziren. Arkonteak, urte beteko euren agintaldia betetzerakoan aztertuak ziren ''euthyna'' delakoan, kontu publikoen kudeaketa egokiaren arduradun zirelarik.
 
15.106

edits