«Leireko monasterioa»: berrikuspenen arteko aldeak

Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
=== Porta Speciosa ===
{{commonskat|Porta Speciosa (Leyre)}}
Porta Speciosa (''ate ederra'') XII. mendeko jatorrizko elizaren lehen handitzean eraiki zen [[Elizpe|elizpea]] da. Bertan, kapiteletako baten gaia dela eta, non bi hegazti lepoak hanketan gurutzatuta agertzen diren, [[EstebanEztebe maisua|Esteban maisuak]]k, [[Santiago de Compostelako katedrala|Santiagoko katedraleko]] Platerietako atearen egileak, lan egin zuela jasota dago. Arkupe honen eraikuntzan, beste toki batzuetatik zetozen elementuak berrerabili ziren eta garaiko hainbat maisuk lan egin zuten, eta, ondorioz, oso zaila izan da multzoari esanahi bat ematea. Atea bisera batez babestuta dago eta, bere gainean, trantsizioko leihate bat eta eraikuntza gotikoko [[matakan]] bat daude.
 
Ateen gainean dagoen [[Tinpano (arkitektura)|tinpanoak]] sei irudi ditu. Erdikoa eta garrantzitsuena "[[Jesus Nazaretekoa|Salbatzailea]]" da, monasterioa izena hartzen duena. Bere eskuinean, [[Maria]], [[Petri (apostolua)|Petri]] eta beste irudi bat ikusten dira. Ezkerrean, [[Joan Ebanjelaria|Joan]] eta identifikatu ez diren eta beste ebanjelari batzuk irudikatzen dituztela uste den beste bi irudi. Tinpanoari, [[zezen]] eta [[lehoi]] formako [[mentsula]] bana eusten diote. Multzoa, palmetazko koroa batez inguratuta dago.